Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2018ko apirilaren 3a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1715

AGINDUA, 2018ko otsailaren 27koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, zeinaren bidez erabaki baita Lekeitioko Udalerriko San Andres auzoari zabaltzea birgaitze integratuko areetarako oro har finkatuta dagoen finantzaketa kualifikatua.

AURREKARIAK

1.– Lekeitioko Udalak idatzi bat bidali zuen Birgaitze Integratuko Areetarako zehaztuta dauden diru-laguntzak eskatzeko, San Andres auzoarentzat. Idazkiarekin batera, hauek bidali zituen: eremuaren mugaketa-planoa, deskribapen eta justifikazio memoria, gizarte eta hirigintza azterlana, ekonomia eta finantza azterlana eta jarduketa-programa.

2.– Eremu horren jardute-esparruaren mugaketa honako hauetan oinarritzen da: espedientean jasotzen diren agirietan, udalak aurkeztutako mugaketa-planoan, udalerriko plan orokorrean eta organo honetara atxikitako langileriak egindako inguruaren begizko ikuskapenean. Agindu honi atxikitzen zaion planoan zehazten da mugaketa.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila da espediente hau ebazteko organo eskuduna, apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenean, eta abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan, ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoan, xedatutakoaren arabera.

2.– Aipatutako abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuak horretarako emandako agindu bidez eta Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzaren aldez aurreko txostenaren ondoren, Birgaitze Integratuko Areetarako finkatuta dauden diru-laguntzak eman ahal izango dizkie aipatutako Dekretuaren 9.2 artikuluan definitutako eremuei, salbu area horiek kudeatu eta burutzeko Birgaitze Plan Berezia idatzi behar denean.

3.– Kasu honetan bete egiten dira 317/2002 Dekretuaren 9.2 artikuluan finkatutako baldintzak, hau da, degradazio ekonomiko eta soziala eta degradazio urbanistiko eta arkitektonikoa. Ondorioz, area degradatutzat hartu da Lekeitioko San Andres auzoa, 2018ko otsailaren 26an emandako txostenaren arabera. Txostena espedientean dago.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea Lekeitioko San Andres auzoan burutuko diren babespeko birgaitze jarduketei abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan Birgaitze Integratuko Areetarako ezarritako diru-laguntzak emateko.

Bigarrena.– Agindu honen edukia jakinaraztea Lekeitioko Udalari eta dagokion lurralde historikoko foru-aldundiari.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion lurralde historikoko aldizkari ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.– Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari hau jakinarazten den biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen denetik hasita, eraginik izan gabe denen jakintzarako argitaratu izanak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 27a.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala