63. zk., 2018ko apirilaren 3a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 2 orri.)
- EPUB (208 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
OSASUN SAILA
1711
HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua 2018ko urtarrilaren 12koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Osasuneko sailburuarena, A kategoriako arrautza ez industrialetarako baldintza higienikoak eta sanitarioak egokitzeko arau tekniko zehatzak onartzen dituena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarren 2018ko urtarrilaren 12ko Aginduaren testuan (2018ko urtarrilaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 19. zk.). Agindu horren bitartez, A kategoriako arrautza ez industrialetarako baldintza higienikoak eta sanitarioak egokitzeko arau tekniko zehatzak onartzen dira. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
«Ekoizpen eta paketatze zentroen baldintza higienikoak eta sanitarioak» apartatuko A puntuan (Ekoizpen-zentroen baldintzak) [2018/436 (11/3) orrialdea] eta 19. puntuko («Autokontrolerako sistema») A apartatuan («Produkzio-zentroetan») [2018/436 (11/10) orrialdea],
honela dio:
«350 oilora arteko ustiategiak»
baina honela esan behar du:
«50 eta 350 oilo bitarteko ustiategiak».
«Ekoizpen eta paketatze zentroen baldintza higienikoak eta sanitarioak» apartatuko A puntuan [2018/436 (11/3) orrialdea] eta 19. puntuko («Autokontrolerako sistema») A apartatuan («Produkzio-zentroetan») [2018/436 (11/10) orrialdea], «Salmonella enteritidis» y «Salmonella typhimurium» letra etzanez idatzi behar dira.
2018/436 (11/11) orrialdean, dokumentuaren amaierako taulan, zenbait gelaxka hutsik ageri dira, eta, hortaz, honako honekin ordeztu behar da: