Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2018ko martxoaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1709

EDIKTUA, 2018ko martxoaren 19koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak emandako 176/17 zehapen-ebazpena (kodea: 17617).

Ezinezkoa izan da prozedurak jakinaraztea, eta, hortaz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 45. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragarri dutela adierazitako ebazpenaren testu osoa, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Enpresa zehatuari ohartarazten zaio, halaber, eskubidea duela gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren aurrean. Horretarako, hilabeteko epea izango du, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita. Halako errekurtsorik garaiz eta behar bezala aurkeztu ezean, zehapena ordaindu beharko du, hain justu ere Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bidez, interneteko helbide honetan, eta, betiere, beherago zehaztutako datuak adieraziz:

Interneteko helbidea: www.euskadi.net/nireordainketa

Espedientearen bilketa proz. kodea: 9050794.

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

Erreferentzia: 2017017600290.

Identifikazioa: 160518.

Zenbatekoa: 626 euro.

Ordaintzeko azken eguna: 2018-05-16.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 19a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala