62. zk., 2018ko martxoaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1703
IRAGARKIA, honako iragarki hau aldatzekoa: Iragarkia, «Akarregi-Ergobia tartean, Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua idazteko lanak» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazten duena (Espedientea: URA/010A/2016).
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Gisa horretako huts bat aurkitu da honako iragarki honetan: Iragarkia, «Akarregi-Ergobia tartean, Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua idazteko lanak» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazten duena (Espedientea: URA/010A/2016). Iragarki hori 2018ko otsailaren 28ko EHAAn (42. zk.) eman zen argitara, eta jarraian zuzendu egiten da atzemandako hutsa:
Bosgarren puntuan, 2018/1078 (1/1) orrialdean,
honela dio:
«c) Kontratista: Ingiopsa Ingeniería, S.L.»
baina honela esan behar du:
«c) Kontratista: UTE Akarragi, honako enpresa hauek biltzen dituena: Eptisa-Cinsa Ingenieria y Calidad SA eta Salaberia Ingenieritza SL»
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 21a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.