Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2018ko martxoaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
1700

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 12koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Ekintza sindikatuaren egoitza sozialaren helbidea aldatzeko erabakia gordailutzeko.

Ikusi da Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza honetan hasitako espedientea, Ekintza sindikatuaren egoitza sozialaren helbidea aldatzeko erabakia gordailutzeari buruzkoa. Horrekin lotuta, ebazpena eman da, honako aurrekari hauek oinarri hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2018ko otsailaren 28an, zenbait agiri aurkeztu dira, eta, haien bidez, eskatzen da Ekintza sindikatuaren egoitza sozialaren helbidea aldatzeko erabakia gordailutzeko.

Bigarrena.– Honako agiri hauek aurkeztu dira gordailutzeko: gordailutzeko eskabidea, erabakiaren aktaren ziurtagiria eta egoitza sozialaren aldaketa jasota daukaten estatutuak.

Egitate horiei zuzenbideko oinarri hauek aplikatu behar zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 84/2017 Dekretuaren 9.m) artikuluak Lan eta Gizarte Segurantzaren Zuzendaritzari ematen dio sindikatuen eta enpresa-elkarteen estatutuen gordailutzea formalizatzeko eskumena.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikagarri den funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (11. artikulua) jasota dago.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, horrenbestez, bidezkoa da gordailutzeko onartzea Ekintza sindikatuaren egoitza sozialaren helbidea aldatzeko erabakia. Aipaturiko oinarriak eta oro har aplikatzekoak diren xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Agintzea Ekintza sindikatuaren egoitza sozialaren helbidea aldatzeko erabakia gordailutzeko.

Bigarrena.– Ebazpen honek eman den egunaren biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri eman bekie interesdunei, betiere Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan xedatuta dagoen moduan; halaber, jakinarazi behar zaie aurkaratu ahal izango dela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Lan Arloko Salan, Lan arloko jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 12a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.


Azterketa dokumentala