Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2018ko martxoaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
1699

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 21ekoa, Kulturako sailburuordearena, 2018ko «Kultura Ondarea» Sarira aurkeztutako eskaeren balorazio-batzordeko kideen izendapena argitaratzeko dena.

Ikusi da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko abenduaren 13ko Agindua, 2018. urterako «Kultura Ondarea» Saria deitzen eta arautzen duena.

Kontuan hartu da agindu horren 11. artikuluak xedatzen duela eskaeren analisia eta ebaluaketa egiteko balorazio-batzorde bat osatuko dela, eta bera hauek osatuko dutela:

– Batzordeburua: Kultura Ondarearen zuzendaria.

– Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria. Ordezkoa: Hezkuntza Berriztatzeko teknikaria.

– EITBko zuzendaria. Ordezkoa: EITBko Komunikazio Arloko teknikari arduraduna.

– Prestigio handiko bi aditu, Kultura Ondarearen zuzendariak hautatutako alorrekoak.

– Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

Hori dela eta, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen osaera jakinaraztea. Hona hemen kideak:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Bokalak:

– Katixa Agirre Miguélez andrea, idazlea, Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea, EHUko irakaslea.

– Lucia Torrealday Berrueko andrea, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria.

– Agustín Azkarate Garai-Olaun jauna, EHUko katedraduna.

– Maite Iturbe Mendialdua andrea, EITBko zuzendari nagusia.

– Amaia Goikoetxea Marqués andrea, Kultura Ondarearen teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 21a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala