62. zk., 2018ko martxoaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
1697
EBAZPENA, 2018ko martxoaren 16koa, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren eta titulartasun pribatuko zentro sanitarioen arteko irabazi asmorik gabeko hitzarmen espezifikoak izenpetzeko prozedurari buruzko dekretu-proiektua.
Osasun Sailak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren eta titulartasun pribatuko zentro sanitarioen arteko irabazi asmorik gabeko hitzarmen espezifikoak izenpetzeko prozedurari buruzko dekretu-proiektu bat egin du, eta izapidetzen ari da Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurarien abenduaren 22ko 8/2003 Legeak xedatutakoaren arabera.
Horretarako, aipatutako lege-xedapenean egindako aurreikuspenak betetzearren, Osasuneko sailburuak, 2018ko martxoaren 12ko Aginduaren bidez, proiektuari aldez aurretiko onarpena eman dio, betiere testu artikulatua idatzita.
8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapen orokorrak entzunaldiaren izapidetik pasako dira, eta, xedapenen izaerak hala eskatzen badu, jendaurreko informazioaren izapidetik, kasu honetan gertatzen den legez.
Horretarako, jendaurrean jartzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren eta titulartasun pribatuko zentro sanitarioen arteko irabazi asmorik gabeko hitzarmen espezifikoak izenpetzeko prozedurari buruzko dekretu-proiektua, irabazi asmorik gabe izanik; 20 egun balioduneko epean egongo da jendaurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Azaldutakoagatik, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 13.1.a) artikuluaren xedatutakoarekin bat, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren eta titulartasun pribatuko zentro sanitarioen arteko hitzarmen espezifikoak izenpetzeko prozedurari buruzko dekretu-proiektua, irabazi asmorik gabe izanik. 20 egun balioduneko epean egongo da jendaurrean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Lehengo apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izateko, proiektuaren edukia eskura egongo da helbide honetan: Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza, Vitoria-Gasteiz, Donostia kalea 1, eta, halaber, eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan: Euskadi.eus.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 16a.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,
DANIEL SALAZAR IRUSTA.