62. zk., 2018ko martxoaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (245 KB - 5 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1695
AGINDUA, 2018ko martxoaren 16koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Irungo udalerriko Oinaurren, 32 babes ofizialeko etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematen diona.
GERTAKARIAK
Lehenengoa.– Eusko Jaurlaritzako orduko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak eta Irungo Udalak 2010eko martxoaren 22an Konpromiso Akordioa sinatu zuten, Irungo udalerriko Oinaurre 6.2.01 eremuan babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko.
Konpromiso honen arabera Oinaurre eremuetan egingo diren etxebizitzen sustapenetan interesa duen udalerri bakarra Irun izango da. Halaber, etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, Donostiako eskualde egiturako udalerrietako etxebizitza-eskaerak asetzera bideratuko dira.
Bigarrena.– Etxebizitzako Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2011ko azaroaren 23ko ebazpenaren bidez, babes ofizialeko behin-behineko kalifikazioa eskuratu zuen 32 babes ofizialeko etxebizitzako sustapen horrek. Sustapena Irungo udalerrian kokatuta dago, Oinaurre eremuan eta Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (VISESA) baltzu publikoak sustatzen du, EB3-1166/11-LC-000 espediente zenbakiarekin.
Hirugarrena.– Etxebizitza horietako bi, hiru logelakoak, 119,15 m²ko azalera dutenak, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokituta daude. Gainontzeko 30 etxebizitzetatik, 12 bi logelakoak dira eta 58,05 m² eta 68,55 m² bitarteko azalerak dituzte, 16 hiru logelakoak dira eta 78,80 m² eta 85,10 m² bitarteko azalerak dituzte eta 2 lau logelakoak dira eta 98,90 m²ko azalera dute. Etxebizitzak lagatzeko araubidea alokairua izango da.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuari dagokio agindu hau xedatzea, Babes publikoko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko 2008ko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 12. artikuluan jasotzen denaren arabera; 2012ko urriaren 15eko, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren, etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzko Aginduko 48. artikuluan xedatutakoari jarraiki. Sustapeneko etxebizitzak aipatutako 2012ko urriaren 15eko Aginduko III kapituluko 1.atalean ezarritako prozeduraren arabera esleituko dira.
Bigarrena.– Ekainaren 18ko 3/2015 Etxebizitzaren Legeak, Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegokoan duen pertsona orori etxebizitza duin eta egoki bat izateko eskubidea onartzen dio. Harik eta erregelamendu-xedapenak argitaratzen diren arte Legearen Laugarren Xedapen Iragankorra ezarriko da.
Aipatutako Xedapen horrek honako baldintzak betetzen dituzten bizikidetza-unitateei onartzen die etxebizitza duin eta egoki bat eskuratzeko eskubidea: urtean 15.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten hiru kide edo gehiagoko bizikidetza-unitateak, urtean 12.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten bi kideko bizikidetza-unitateak eta urtean 9.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten kide bakarreko bizikidetza-unitateak. Guztiei alokairuko eskatzaile gisa lau urteko antzinatasuna eskatzen zaie Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroan.
Eskubide subjektibo honen onarpenak bizikidetza unitate horiei lehentasuna ematen die babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak eskuratzerakoan; lehentasun hori prozedura honetan kontuan hartu beharko da.
Hirugarrena.– Ekainaren 18ko 3/2015 Etxebizitzaren Legeak 62.2 artikuluan gainokupazioari buruz jasotakoa kontuan hartuta, prozedura honetan 6 kide baino gehiagoko bizikidetza unitateek ezingo dute parte hartu. Hala ere, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutako etxebizitzen kupoan 7 kide arteko bizikidetza unitateek parte hartu ahalko dute.
Laugarrena.– Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak eta Irungo Udalak 2010eko martxoaren 22an sinatutako Konpromiso Akordioko seigarren klausulan ezarritakoa kontuan hartuta etxebizitzaren esleipenean Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izen emandako titularretako bat Irunen erroldatuta egoteak lehentasuna emango du.
Etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, bizikidetza-unitateentzako erabiliko dira eta Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izena emandako titularretako bat gutxienez Donostiako eskualde egiturako udalerrietako batean erroldatua izango da.
Horrenbestez, aipatutako legezko manuak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Irungo udalerrian, Oinaurre eremuan, 32 babes ofizialeko etxebizitza alokairuan esleitzeko prozedurari hasiera ematea.
Bigarrena.– Esleipen prozedura honetan Agindu hau argitaratzen den egunean Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa Irungo udalerrian izen emanda daudenek parte hartu dezakete betiere honako baldintzak betetzen badituzte:
a) Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko titularretako bat Donostiako eskualde egiturako udalerriren batean erroldatuta egon beharko da, prozedurari hasiera emateko agindu hau argitaratzen den egunean. Baldintza hori ez dute bete beharko genero-indarkeriaren biktima direnek eta mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutako etxebizitzen kupoan parte hartzen dutenek.
b) 2016. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak 3.000 euro baino txikiagoak ez direla eta 39.000 euro baino handiagoak ez direla egiaztatzea eskatzen da. Mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriek, desgaitu psikikoek edo genero-indarkeriaren biktima direnek ez dute gutxieneko diru-sarrerarik egiaztatu beharko. Baldintza egiaztatzeko izen ematearen titular guztien diru-sarreren batura kontuan hartuko da.
c) Etxebizitza jabetzan, azalera eskubidean edo gozamenean ez eduki izana agindu hau argitaratzen den eguneko aurreko bi urteetan. 2012ko urriaren 15eko Aginduko 9. artikuluan jasotako etxebizitza premiaren baldintzaren salbuespenak ezarriko dira.
d) 6 kide baino gehiagoko bizikidetza unitateek ezingo dute parte hartu. Mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutako etxebizitzen kupoan 7 kide baino gehiagoko bizikidetza unitateek ezingo dute parte hartu.
Hirugarrena.– Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:
a) 2 etxebizitza, mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak. Etxebizitzen esleipenean lehentasuna emango du Agindu hau argitaratzen den egunean Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izen emandako bizikidetza unitateko titularretako bat gutxienez, Irunen erroldatuta egoteak. Etxebizitza horiek esleitzeko, honako lehentasun-ordena hau hartuko da kontuan:
– Gurpil-aulkian ibili behar duten pertsonak.
– Bi bastoiren mendekotasuna duten pertsonak.
– 1971/1999 Errege Dekretuko 3. eranskineko D) eta H) bitarteko atalen arabera 7 edo puntu gehiago batzen dituzten pertsonak.
b) Etxebizitza bat, Agindu hau argitaratzen den egunean etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa onartuta daukaten eskatzaileentzat. Zerrenda barematuan puntu gehien dituen espedienteari egokitzen zaion etxebizitza izango da esleituko dena. Uko eginez gero, kupo honetan etxebizitzaren ezaugarriei egokitutako bizikidetza unitaterik ez balego, etxebizitza hori gainontzeko eskatzaileen artean esleituko da.
c) 29 etxebizitza, gainerako eskatzaileentzat.
Laugarrena.– Esleipen-prozeduran parte hartu ahal izango dute agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den datan agindu honetan eta aplikatu beharreko arauetan aurreikusten diren baldintzak betetzen dituzten pertsonek eta unitateek, Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan erosketa-erregimenean inskribatuta badaude. Aipatutako baldintzak betetzen dituzten pertsonek edo bizikidetza unitateek sustapen honetako esleipen prozeduran parte hartu nahiko balute, 2018ko apirilaren 9a eta 20a bitartean (biak barne) dagokion inprimakia aurkeztu beharko dute:
– Aurrez aurre: Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzua-Zuzenean, Andia 13, 20004-Donostia.
– Postaz: Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, Andia 13, 5. solairua, 20004-Donostia.
Bosgarrena.– Onartutako eskaerak hurrengo lerroetan jasotako barematzeko irizpideen arabera lortutako puntuazio-ordenari jarraituta ordenatuko dira, agindu hau argitaratzen den eguna aintzakotzat hartuta; berdinketak Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alokairuko eskatzaile gisa antzinatasun handiena kontuan hartuta ebatziko dira.
1) Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroko alokairu-araubideko inskripzioaren antzinatasuna: 5 puntu emango dira alokairu-araubideko inskripzio-urte bakoitzeko (gehienez 40, gutxienez 5).
2) Bizikidetza-unitateko kide bakoitzeko 5 puntu emango dira (gehienez 30, gutxienez 15).
3) 3.000 eta 9.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei gehienez 20 puntu emango zaizkie; 15 puntu 9.001 eta 15.000 euro bitartekoak dituztenei, 10 puntu 15.001 eta 25.000 euro bitartekoei eta gutxienez 5 puntu 25.001 eta 30.000 euro bitartekoei.
4) Irunen erroldatuta egoteagatik 10 puntu emango dira eta Donostiako eskualde egiturako udalerriren batean erroldatuta egoteagatik 5 puntu.
5) 10 puntu emango dira etxebizitza-premia bereziko kolektiboren baten parte izateagatik (adimen- eta garapen-desgaitasuna edo gaixotasun mentala duten pertsonak, kide bakarreko familiak, genero indarkeriaren biktimak, legalki dibortziatuak edo bananduak, gerora sortutako ordaintzeko ezintasunaren ondorioz beraien ohiko etxebizitzaren jabetza galdu duten pertsonak, 70 urtetik gorakoak, 30 urtetik beherakoak); gehienez 30 puntu emango dira kolektibo bat baino gehiagoren parte izanez gero.
Seigarrena.– Etxebizitzen esleipenean lehentasuna emango du Agindu hau argitaratzen den egunean Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan izen emandako bizikidetza unitateko titularretako bat gutxienez, Irunen erroldatuta egoteak.
Zazpigarrena.– «Ebatzi dut» ataleko hirugarren b) puntuaren arabera etxebizitza duin eta egoki bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa onartuta daukaten eskatzaileen kuporako gordetzen den etxebizitza, eta gainerako eskatzaileentzako etxebizitzak, honela esleituko dira:
1.– Lau logelako etxebizitzak barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie gutxienez 5 kide eta gehienez 6 kide dituzten eta Irunen erroldatuta dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie gutxienez 5 kide eta gehienez 6 kide dituzten eta Irunen erroldatuta ez dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie 4 kide dituzten eta Irunen erroldatuta dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie 4 kide dituzten eta Irunen erroldatuta ez dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie 3 kide dituzten eta Irunen erroldatuta dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie 3 kide dituzten eta Irunen erroldatuta ez dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie 2 kide dituzten eta Irunen erroldatuta dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie 2 kide dituzten eta Irunen erroldatuta ez dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe jarraituko balute barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie kide bakarreko diren eta Irunen erroldatuta dauden bizikidetza-unitateei eta bestela kide bakarreko diren eta Irunen erroldatuta ez dauden bizikidetza-unitateei.
2.– Hiru logelako etxebizitzak barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie gutxienez 4 kide eta gehienez 5 kide dituzten eta Irunen erroldatuta dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie gutxienez 4 kide eta gehienez 5 kide dituzten eta Irunen erroldatuta ez dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie 3 kide dituzten eta Irunen erroldatuta dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie 3 kide dituzten eta Irunen erroldatuta ez dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie 2 kide dituzten eta Irunen erroldatuta dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie 2 kide dituzten eta Irunen erroldatuta ez dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe jarraituko balute barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie kide bakarreko diren eta Irunen erroldatuta dauden bizikidetza-unitateei eta bestela kide bakarreko diren eta Irunen erroldatuta ez dauden bizikidetza-unitateei.
3.– Bi logelako etxebizitzak barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie 3 edo 4 kide dituzten eta Irunen erroldatuta dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie 3 edo 4 kide dituzten eta Irunen erroldatuta ez dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie 3 edo 4 kide dituzten eta Irunen erroldatuta ez dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie 2 kide dituzten eta Irunen erroldatuta dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe geratuko balira, barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie 2 kide dituzten eta Irunen erroldatuta ez dauden bizikidetza-unitateei. Etxebizitzak esleitu gabe jarraituko balute barematzeko ordenaren arabera esleituko zaizkie kide bakarreko diren eta Irunen erroldatuta dauden bizikidetza-unitateei eta bestela kide bakarreko diren eta Irunen erroldatuta ez dauden bizikidetza-unitateei.
Zortzigarrena.– Etxebizitzak esleitu ondoren etxebizitzarik eskuratu ez dutenek osatutako itxaron-zerrenda egingo da kupo bakoitzean, seigarren atalean jasotako lehentasunak aintzat hartuta.
Itxarote-zerrendarik ez badago edota agortzen bada, etxebizitza hutsak 2012ko urriaren 15eko Aginduko 59. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera esleituko dira.
Bederatzigarrena.– Onartutakoen eta baztertutakoen zerrendak, etxebizitza-esleipenak eta itxarote-zerrendak Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuaren (Zuzenean) iragarki-oholetan argitaratuko dira eta baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-ohol elektronikoan ere (www.euskadi.eus > egoitza elektronikoa > iragarki taula).
Hamargarrena.– Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 16a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.