Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2018ko martxoaren 28a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1692

IRAGARKIA, Universidad del Pais Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, zeinaren bidez jakinarazten baita deuseztatu egin dela 2011ko urriaren 13ko Ebazpena (2011ko azaroaren 14ko EHAAn argitaratua).

Honen bidez iragartzen dut Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordearen 2018ko martxoaren 15eko Ebazpenaren bidez deuseztatu egin dela 2011ko urriaren 13ko Ebazpena (2011ko azaroaren 14ko EHAAn argitaratua), lanpostu honi dagokionez: irakasle agregatuen kategoriako lanpostua, AGC8L1-D00160-8 barne-identifikazioa duena. Era berean, deuseztatu egin dira ebazpen horren babesean egindako hautaketa-prozesuko jarduerak. Hori guztia EAEko Auzitegi Nagusiak 90/2015 apelazio-errekurtsoan (prozedura laburtuaren zenbakia: 30/2012) emandako 2015eko ekainaren 24ko epaia betearazteko egin da.

Leioa, 2018ko martxoaren 15a.

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

INMACULADA GUERRICAGOITIA MARINA.


Azterketa dokumentala