57. zk., 2018ko martxoaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1546
IRAGARKIA, zeinaren bidez epaitzen baitira EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan izapidetzen ari den 25/2018 prozedura arruntean interesa dutenak.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiak erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
Ertzaintzaren Lanbide Sindikatua-Si.P.E. sindikatuak hasitako 25/2018 prozedura arrunta, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusiaren 2017ko abenduaren 1eko Ebazpenaren aurka, zeinaren bitartez Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deia egiten baita (abenduaren 15eko EHAA, 238. zk.).
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, EAEko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egiteko.
Arkauti, 2018ko martxoaren 15a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.