57. zk., 2018ko martxoaren 21a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
1532
EBAZPENA, 2018ko martxoaren 9koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena, zeinaren bidez publiko egiten baita 2017an Los Angelesen (Ameriketako Estatu Batuak) egin diren Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte hartu duten Ertzaintzako kirolarientzako laguntzen deialdiaren babespean eman diren laguntzen onuradunen zerrenda.
Segurtasuneko sailburuaren 2017ko urriaren 11ko Aginduaren bidez (2017ko urriaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 199. zk.) arautzen eta deitzen dira 2017an Los Angelesen (Ameriketako Estatu Batuak) egin diren Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte hartu duten Ertzaintzako kirolarientzako laguntzak.
Laguntzak esleitu eta ebazpenak onuradunei jakinarazi ostean, bidezkoa da deialdi horren babespean eman diren laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea EHAAn eta Gurenet atariko iragarki-taulan.
Hori guztia kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Argitaratzea, guztiek jakin dezaten, Segurtasuneko sailburuaren 2017ko urriaren 11ko Aginduaren babespean eman diren diru-laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, 2017an Los Angelesen (Ameriketako Estatu Batuak) egin diren Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan parte hartu duten Ertzaintzako kirolarientzako laguntzak arautzen eta deitzen dira. Zerrenda hori ebazpen honen eranskinean dago jasota.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 9a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.