Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2018ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
1521

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 15ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, erakunde honek antolatutako ikastaroen balorazioaren berri ematen duena, estatu-mailako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko.

Uztailaren 29ko 1732/1994 Errege Dekretuak, bere 15. artikuluan, estatu-mailako gaikuntza duten Toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeari buruzkoak, betetzeko jardunbide horietan ezargarria den baremo orokorra nola osatzen den zehazten du, prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak ere horren barruan sartzen direla.

Bestetik, bai 1994ko abuztuaren 10eko Aginduak, bere 1.D artikuluan, bai Herri Administrazioaren Estatuko Erakundearen (INAPen) 1994ko urriaren 26ko Erabakiak, autonomia erkidegoekin bat eginez, Toki-administrazioko prestakuntza eta hobekuntza ikastaroen onarpenerako eta baloraziorako irizpideak ezartzen dituzte.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2017ko uztailaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra bitarteko epean antolatutako ikastaroak hautaketa jardunbide horien baremo orokorrean jaso ahal izateko, erakunde horrek ikastaro horien balorazioa zehaztu zuen. Izan ere, ebazpen honen bitartez, balorazio horren berri ematen da, denak jakitun izan daitezen.

Hori guztia kontuan izanik, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak 2017ko uztailaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra bitarteko epean antolatutako ikastaroen balorazioaren berri ematea, estatu-mailako gaikuntza duten Toki Administrazioko funtzionarioen lehiaketen baremo orokorrean sartzeko, balorazio hori ebazpen honen eranskinean adierazten dela; Ebazpen honek 2017ko urriaren 4koa (EHAA 194. zk. 2017-10-10ekoa), 2017ko otsailaren 16koa (EHAA 41. zk. 2017-02-28koa) 2016ko irailaren 19koa (EHAA 200. zk. 2016-10-21ekoa), 2016ko martxoaren 11koa (EHAA 56. zk. 2016-03-22koa), 2015eko urriaren 21ekoa (EHAA 205. zk. 2015-10-28koa), 2014ko urriaren 28koa (EHAA 236. zk. 2014-12-11koa), 2013ko irailaren 19koa (EHAA 189. zk. 2013-10-03koa), 2013ko apirilaren 25ekoa (EHAA 90. zk. 2013-05-13koa), 2013ko martxoaren 25ekoa (EHAA 75. zk. 2013-04-19koa), 2013ko martxoaren 1ekoa (EHAA 53. zk. 2013-03-15ekoa), 2011ko irailaren 19koa (EHAA 194. zk. 2011-10-11koa), 2011ko otsailaren 11koa (EHAA 47. zk. 2011-03-09koa), 2010eko uztailaren 8koa (EHAA 147. zk. 2010-08-02koa), 2010eko urtarrilaren 28koa (EHAA 33. zk. 2010-02-18koa), 2009ko uztailaren 10ekoa (EHAA 143. zk. 2009-07-28koa), 2009ko urtarrilaren 15ekoa (EHAA 22. zk. 2009-02-02koa), 2008ko uztailaren 15ekoa (EHAA 148. zk. 2008-08-06koa) eta 2007ko urriaren 10eko (EHAA 212. zk. 2007-11-05ekoa) Ebazpenak osatzen ditu eta indarrean egoten jarraituko dute.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 15a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala