45. zk., 2018ko martxoaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1186
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Lointek Heavy Industries SLk lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen-espedientea.
Espedientearen kodea: VTM-48-00073.
Eskatzailea: Lointek Heavy Industries SL.
Jarduera: burdinazko, altzairuzko eta ferroaleaziozko oinarrizko produktuak egitea.
Jardueraren kokapena: Bilboko Portuko eremua. AZ-2 kaia. Zierbena (Bizkaia).
Ingurune hartzailea: Nerbioi kanpoaldeko trantsizio-urak.
Isurketa-gunea:
UTM (ETRS89) koordenatuak: X = 495.148, Y = 4.800.626.
Isuri-mota eta bolumena: ur sanitarioak (1.000 m3/urtean).
Hori guztia jende guztia jakinaren gainean egon dadin ematen da jakitera, hogei eguneko (20) epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluak. Isurketak eragiten diela uste dutenek, alegazioak aurkezteko, Mendebaldeko kantauriar arroen bulegora jo behar dute (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, Bizkaia Plaza eraikina, 48011 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da, nahi duenak azter dezan.
Bilbao, 2018ko otsailaren 22a.
Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria
JOSU PEREA ARANDIA.