45. zk., 2018ko martxoaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
1185
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak 39/17-G-CA espedientean hartu duen ebazpena.
Hainbat saio egin ditugun arren, ezin izan diogu jakinarazi ebazpena Ana Ormaetxea Elcoro andreari (Aixola auzoa, Elgeta, Gipuzkoa). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.
Honen bidez jakinarazten zaio 2018ko urtarrilaren 31n, ebazpena eman dela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste arin bategatik.
Legezko ohartarazpenak:
– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtso hori aipatu sailburuordeari edo lurralde-ordezkariari ipini ahalko zaio, hilabeteko epean, jakinarazpenaren biharamunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015eko Legearen 121. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoa betez.
– Ebazpenaren testu osoa Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan du eskuragarri (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia).
– Borondatezko epean isuna ordaindu ezean, premiamendu-bidera joko da, indarrean dauden xedapenei jarraikiz, eta dagozkion gainordainekin.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Ediktu-jakinarazpen honek dies a quo moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Donostia, 2018ko otsailaren 27a.
Gipuzkoako Osasuneko lurralde-ordezkaria,
JON ETXEBERRIA CRUZ.