45. zk., 2018ko martxoaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (245 KB - 2 orri.)
- EPUB (245 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1177
EBAZPENA, 2018ko otsailaren 19koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gerentziarena, Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak argitaratzeko dena.
Gerentziaren 2014ko martxoaren 6ko Ebazpenaren bidez argitaratu egin ziren unibertsitate honetako administrazio eta zerbitzuetako pertsonal funtzionario eta laboralaren lanpostuen zerrendak eta behin-behineko pertsonalarentzat gordetako lanpostuen zerrenda (2014ko martxoaren 18ko EHAA).
Inoiz indarrean egon diren lanpostuen zerrenda guztietan aldaketak egin behar dira etengabe, indarreko prozedurekin bat etorrita tramitatu eta aldeko erabakiaz burutu diren aldaketak jasoko badira bertan, hau guztiau Euskal Funtzio Publikoaren 6/1989 legearen 16. artikuluan aurreikusten dena bete dadin.
Adierazitakoa kontuan hartuta, Gerentzia honek, Gobernu Kontseiluak 2018ko otsailaren 1ean egin zen bileran gaia aztertu eta aldaketak onartu ondoren, eta Errektorearen 2017-01-25eko Ebazpenaz emandako ahalmenez baliatuz, ondokoa
EBATZI DU:
Lehenengoa.– Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren lanpostuen zerrendei egindako aldaketak, ebazpen honen eranskinean jasota daudenak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuak izan daitezela xedatzea.
Bigarrena.– Aldaketa hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren egunean hasiko dira ondorioak sortzen. Aldaketon aurka interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute Gobernu Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Euskal Herriko Justizi Auzitegi Gorenean, bi hilabeteko epean, erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Leioa, 2018ko otsailaren 19a.
Gerentea,
MIREN LOREA BILBAO ARTETXE.