45. zk., 2018ko martxoaren 5a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1171
AGINDUA, 2018ko otsailaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen kontseiluburua eta kontseiluburuordea izendatzen dituena.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburuaren 2008ko ekainaren 17ko Aginduaren bitartez aldatu zen «Bizkaiko Txakolina / Txakolí de Bizkaia / Chacolí de Bizkaia» Jatorri Deituraren Erregelamendua. Agindu horren 32.1 artikuluak dioenez, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko buruak izendatuko ditu kontseiluburua eta kontseiluburuordea, osoko bilkurako kide hautetsien bi herenek hautatu eta gero.
2018ko urtarrilaren 25ean izendatu zituzten Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen kontseiluburua eta kontseiluburuordea, Kontseilua berritzeko hauteskunde-prozesuaren ondoren.
Kontseiluaren jakinarazpena jasota, botoak jasotzen baitira bertan, eta jakinarazpen horrekin bat etorrita,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen kontseiluburu eta kontseiluburuorde izendatzea hauek:
Kontseiluburua: José Luis Gómez Querejeta jauna.
Kontseiluburuordea: Unai Sulibarria Santibañez jauna.
Bigarrena.– Agindu hau Bizkaiko Txakolina Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileari helaraziko zaio.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 21a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.