44. zk., 2018ko martxoaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (270 KB - 4 orri.)
- EPUB (311 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1138
IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduaren eskubidea iraungitzeari buruzkoa.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Saiatu arren, jakinaraztea lortu ez denez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 2015/39ko Legearen 44. artikuluan ezarritakoari jarraituz argitaratzen da ezen, Urari buruzko Legearen testu bateginaren seigarren xedapen iragankorrean xedatutakoarekin bat eginez (testu bategin hura uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartu zen, eta uztailaren 24ko BOEn argitaratu), Uraren Euskal Agentziak egingo dituela Euskal Autonomia Erkidegoaren barruko arroetako aprobetxamenduetan kokatzen diren ur-aprobetxamenduen azterketa eta ondorengo erregularizazioa. Ildo horretatik, iragarki honen I. eranskinean zehazten diren ur-aprobetxamenduen ezaugarriak aztertu dira, eta haiek erregulatzeko, beharrezko ikusi da emakidaren iraungitze-espedienteari hasiera ematea.
Edozein administrazio-ekintza gauzatu aurretik, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, behar diren alegazioak aurkezteko; alegazioak Uraren Euskal Agentziaren Egoitza Nagusira bidaliko dira (Orio kalea 1, 3, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Iragarki honek jakinarazpenaren balioa izango du, jende guztia eta I. eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 20a.
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.