44. zk., 2018ko martxoaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (205 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1127
IRAGARKIA, 2018ko otsailaren 21ekoa, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira telelaguntza-zerbitzu publikoari buruzko zenbait espedienteren gaineko ebazpenak.
Ezinezkoa izan da ebazpen horiek aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela zerrendako espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Ebazpen horiek ez diote amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 120. eta 121. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 21a.
Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,
EMILIO GERMÁN SOLA VALLOJERA.