Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2018ko martxoaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1124

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «Araba ESIko pertsonalarentzako taxi-zerbitzua» espedienteari dagokion lizitazio-prozesu irekiari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Araba ESI.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ekonomia eta Finantza Kudeaketa Unitatea, Kontratazio Administratiboko Atala, Adriano VI 20, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 29 41 25. Faxa: 945 00 67 42.

c) Espediente zenbakia: G/211/20/1/0541/O101/0000/022018.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Araba ESIko pertsonalarentzako taxi-zerbitzua.

c) Loteak eta kopurua: lote bat.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait balorazio-irizpide betez.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 83.000,00 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 182.600,00 euro (BEZik gabe).

5.– Behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak: ikus 1.b) puntua.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Bestelako ekonomiako eta finantzako kaudimenak eta kaudimen tekniko eta profesionalak: ikus oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko martxoaren 19a, 12:00.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan eskatutakoa.

c) Aurkezteko lekua: ikus 1.b) puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran mantendu beharko duen eskaintza: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldagaiak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.

a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: 30 puntu.

– Zerbitzua uzteko bitartekoak: 30 puntu.

b) Formuletan oinarritutako irizpideak: 70 puntu.

– Prezioa: 70 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Erakundea: Araba ESIa- Ekonomia eta Finantza Kudeaketa, Adriano VI 20, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz (Araba). Data: 2018ko martxoaren 23a, 12:45.

b) Eskaintzak irekitzea, alderdi ekonomikoari eta formula bidez balioztatu daitezkeen irizpideei dagokienez: Erakundea: Araba ESIa- Ekonomia eta Finantza Kudeaketa, Adriano VI 20, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz (Araba) Data: 2018ko apirilaren 10a, 12:30.

11·– Beste argibide batzuk: ez.

12.– Publizitate gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Hala dagokionean, deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.osakidetza.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 19a.

Kontratazio Mahaiko presidentea,

FERNANDO ENCINAR MARTÍN.


Azterketa dokumentala