Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2018ko martxoaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1122

EDIKTUA, 458/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 458/2017-P, hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Txinbo SC.

Abokatua: Pedro Fernandez Sanchidrian.

Prokuradorea: Sebastián Izquierdo Arróniz.

Demandatua: Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoaren Saila SA, Angela Zamorano Macias, Jesus Lavin Lopez eta Mercedes Areta Sanz.

Gaia: kalteengatik diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epai eman zen, 2018-02-02an, eta epaitzak honela dio, hitzez hitz:

EPAITZA

Esandako guztiagatik, partez baiesten da Txinbo SCk (Mikel Tabares Luna jauna eta Mikel Larrañaga Garitano jauna) aurkeztutako demanda, eta Jesús Lavín López jauna eta Mercedes Areta Sanz (auzi-ihesean biak ere), Ángela Zamorano Macías andrea eta Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoaren Saila, auzi ihesean bera ere, kondenatzen ditut bakoitzak bostehun eta hogeita bi euro eta bost zentimo ordaintzera (522,05); alderdi bakoitzak ordainduko ditu berak eragindako kostuak, eta komunei dagokienez, erdia.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Mercedes Areta Sanz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezingo du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Epaiaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala