Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2018ko martxoaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1121

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 501/2017 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 501/2017 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Selan Travel, S.L

Abokatua: Antonio Salazar de Andres.

Prokuradorea: Jesús Martín Arrieta Vierna.

Demandatua: Autocares Pedro Vera, S.L

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horren gainean, 49/2018 epaia eman zen 2018-02-05ean. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Osorik baiesten da Jesús Martín Arrieta Vierna prokuradoreak, Selan Travel, S. L. enpresaren izenean eta ordez, Autocares Pedro Vera, S.L. enpresaren aurka aurkeztutako demanda. Hori dela eta, Autocares Pedro Vera, S.L. kondenatzen dut 9.100 euro gehi interesak ordaintzera, baita prozesuko kostuak ordaintzera ere.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0011 -0000 -04 -0501 -17). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak».

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Autocares Pedro Vera, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala