Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2018ko martxoaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1120

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruz bideratutako 695/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 695/2016 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Enrique Eguren kaleko 7. zenbakiko jabekide-erkidegoa.

Abokatua: Miguel Rodriguez Parra.

Prokuradorea: José Ignacio Beltrán Arteche.

Demandatua: Juan Antonio Magaz Ardiz jaunaren jaraunspen jasogabea.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

2018ko urtarrilaren 15ean eman zen epaia judizio horretan eta bere idazpuruak eta epaitzak honela diote, hitzez hitz:

4/2018 EPAIA

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.

Nik, Mónica Basurto Garrido andreak, Gasteizko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko magistratua naizen aldetik, ikusi ditut 695/2016 judizio arruntaren autoak, non honako hauek diren alderdiak:

Demandatzailea: Gasteizko Enrique Eguren kaleko 7. zenbakiko jabekide-erkidegoa, Rodriguez letraduak lagundurik eta Beltran prokuradoreak ordezkaturik.

Demandatua: Juan Antonio Magaz Ardiz jaunaren jaraunspen jasogabea, auzi-iheslaritzat jo izan dena.

Jabekide-erkidego baten kuoten ondoriozko diru-zenbateko bat erreklamatzeari buruzkoa da auzia.

EPAITZA

Baietsi egiten da Gasteizko Enrique Eguren kaleko 7. zenbakiko jabekide-erkidegoak Juan Antonio Magaz Ardiz jaunaren jaraunspen jasogabearen aurka aurkeztutako demanda. Hori dela eta, demandatua kondenatzen dut 6.160,77 euro ordaintzera, gehi ebazpen honetako hirugarren oinarrian aipatutako legezko interesak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, eta aditzera eman ezen ebazpena ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela epaitegi honetan, hogei eguneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera (urtarrilaren 7ko 1/2000 PZLren 458. artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeaz aldatutakoa). Arabako Probintzia Auzitegia arduratu da aipatu errekurtsoaz.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko zenbateko hori epaitegi honek Banesto bankuan duen Gordailuan eta Zainpean Uzteko Kontuan (0009 0000 13 04 069516 kontu-zenbakia) kontsignatu beharko da. Errekurtsoa aurkeztean egiaztatu beharko da kontsignazioa (BJLOren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Juan Antonio Magaz Ardiz jaunaren jaraunspen jasogabea egun non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Interesdunak eskuragarri dauka jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala