Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2018ko martxoaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1116

EBAZPENA, 2017ko azaroaren 9koa, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baita material erregogorrak fabrikatzeko ingurumeneko baimen integratua, Refractarios Kelsen SAk sustatua Adunako (Gipuzkoa) udalerrian (Belen Industriagunea 1).

AURREKARIAK

2017ko maiatzaren 2an, Refractarios Kelsen SAk ingurumeneko baimen integratua emateko eskatu zion Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginean xedatutakoarekin bat, material erregogorrak fabrikatzeko haren instalazioetarako, Adunako udalerrian (Gipuzkoa).

Era berean, jarduera hirigintzarekin bateragarria zela egiaztatzen zuen Adunako Udalaren txostena aurkeztu zuen, 2017ko martxoaren 23koa.

Aurkeztutako agiriak nahikoak zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordearen 2017ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez erabaki zen Refractarios Kelsen SAk sustatutako proiektua 30 egun balioduneko epean jendaurrean jartzea, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Horretarako, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2017ko uztailaren 17an.

Jendaurreko informazioaren izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, 2017ko uztailaren 12an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostena eskatu zien hauei: Adunako Udala, Gipuzkoako Urak, Ura-Uraren Euskal Agentzia eta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Segurtasun Sailak.

2017ko urriaren 17an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, Refractarios Kelsen SAren esku utzi zen espediente osoa.

2016ko abenduaren 23an, halaber, atmosfera kutsa zezakeen jardueraren lizentzia aldatzea eskatu zuen Refractarios Kelsen SAk lehendik badagoen jarduerarentzat, eta, zentzu horretan, 8. fokua kentzea (brea-baskulak) eta bi foku berri sartzea (lehengaiak jasotzea eta dolomiazko tromela).

Azkenik, 2017ko irailaren 14an, Refractarios Kelsen SAk hondeaketa-plana (espedientea: DCS-29/15-EG) aurkeztu zuen ingurumen-organo honetan, bi pabiloi eraikitzeko obrari dagokionez (biltegi-pabiloia eta labe-pabiloia).

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, eta, hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila handia helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskinean eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean jasota dauden jarduerak garatzen dira instalazioan; horiez gain, baimen honek barnean hartzen ditu aipatu legearen aplikazio-eremuan sartzea ekarri zuten instalazioaren kokapenean garatzen diren jarduera guztiak, baita, eranskin horietan jasota ez egonik, jarduera horrekin lotura teknikoa dutenak eta sor daitezkeen isurketen eta kutsaduraren gainean ondorioak izan ditzaketenak ere.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 9. artikuluan xedatzen dena betez, ingurumen-baimen integratua behar da 1. eranskinean aipatzen diren jardueretako edozein garatzen duten instalazioak ustiatzeko. 11. artikuluan xedatutakoarekin bat, baimen honen oinarrizko helburua da baldintzak ezartzea, araua berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten administrazio publikoen artean koordinatuta egongo den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzeko. Era berean, egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira indarrean dagoen araudian jasotako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak. Refractarios Kelsen SAren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskugabeak kudeatzeko baimena; saneamendu-sare orokorrera isurtzeak egiteko baimena; ibilgura isurketak (amaitu beharrekoa) eta atmosferarako isuriak egiteko baimena; eta, ingurumen-izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren eta lurpeko uren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Espedientean, beste administrazio eta erakunde eskudun batzuek ere aginduzko txostenak eginez parte hartu dutela jasotzen da.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 29. artikuluan xedatutakoarekin bat, jarduera deseroso, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak egin ahal izateko administrazio eskudunek herritarren ekintzen gainean esku hartzeko dituzten administrazio-bitartekoak ordezkatuko ditu ingurumen-baimen integratua emateko prozedurak. Ondorio horietarako, ingurumen-baimen integratua loteslea izango da tokiko agintarientzat, baldin eta jarduerak egitea ukatzeko edo neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdi orori dagokionez ere. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen 39. artikuluan xedatzen duenez, lizentziak eta baimenak eskuratzera bideratutako administrazio-prozedurak koordinatzeko behar dien neurri guztiak hartzea sustatuko da. Adierazitako aginduak aplikatuz, aipatutako 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapide guztiak sartu dira Refractarios Kelsen SArekin lotutako ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran.

Azkenik, adierazi behar da ebazpen honek kontuan izan dituela teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den sektoreko legeriak zehaztutako neurriak eta baldintzak, bai instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien isurien muga-balioak zehazteko, bai, ingurumen osoa ahalik eta gehien babesteko helburuz, instalazioaren ustiapenari ezarriko zaizkion bestelako baldintzak erabakitzeko. Bereziki aintzat hartu da Europako Batzordearen «Ceramic Manufacturing Industry, August 2007» BREF agiriaren edukia (europar erreferentziako teknika erabilgarri onenak. Zeramika-ekoizpeneko sektorea, Ingurumen, Landagune eta Itsas Inguruetako Ministerioa, Madril, 2011).

Azaldu dugun guztia aintzat hartuta eta espedientean jaso diren txosten guztiak aztertuta, ebazpen-proposamena egin zen, eta bertan jaso ziren Refractarios Kelsen SAk sustatutako proiektuari aplikatu beharreko baldintzak.

Azaldutakoarekin bat, goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Aintzat hartu da organo honek eskumena duela ingurumen-baimen integratu hau emateko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Honako hauek ikusi dira: ingurumen-organo honen 2017ko urriaren 17ko Ebazpen-proposamena; 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurumena babestekoa; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bategina –abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartua–; urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretua, Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta, Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duena; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen Ebaluazioari buruzkoa; 77/2017 Dekretua, apirilaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta aplikatu beharreko gainerako arauak. Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Refractarios Kelsen SAri (sozietatearen helbidea: Belen Industriagunea 1, 20150 Aduna, Gipuzkoa; IFK: A-20067054) ingurumen-baimen integratua ematea, material erregogorrak fabrikatzeko haren instalazioetarako (helbide berean), ebazpen honen bigarren apartatuan adierazitako baldintzekin.

Jarduera jasota dago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 1. eranskineko kategoria honetan:

«3.5 Zeramikazko produktuak (teilak, adreiluak, gai erregogorrak, azulejuak, gres zeramikoa edo apaingaiak edo etxeko produktuak) fabrikatzeko instalazioak, egunean 75 tona baino gehiago ekoitzi ahal dituztenak edota labekada batean 4 m3 baino gehiago hartzen dituztenak eta labeko zama-dentsitatea 300 kg/m3 baino gehiagokoa dutenak.»

Instalazioa Belen Industriagunean dago, Antzibar erreka edo Zubiaurretxoren ezkerreko aldean; Zizurkilgo herrigunea Adunako Elbarrena auzoarekin lotzen duen GI-3282 errepidearen 0,5 kilometro-puntuaren ondoan.

Lehendik badagoen instalazio bat handitzean datza proiektua, zeinetan Refractarios Kelsen SAk jarduten baitu adreilu eta ore erregogorrak diseinatu, garatu eta ekoizten. Egun, 20.310 m2-ko azalera osoa du; horietatik, 1.956 m2 azalera estalia dira. Honela banatzen da: B instalazioa, bulegoak eta biltegia, mendebaldean, eta C instalazioa, ekialdean, adreiluen eta masa erregogorren ekoizpena.

Pabiloi bat gehitzea proiektatzen da, zeinak egosteko labe-tunel berri bat eta produktu amaituarentzako biltegi bat izango baititu. Pabiloi horiek C instalazioaren ekialdean eta hegoaldean erantsiko dira, hurrenez hurren, eta azalera eraikia 6.236 m2 handituko da. Orotara, 8.192 m2-ko azalera eraikia izango du instalazio osoak.

Handitzea egin eta gero, urteko 65.000 tona adreilu eta ore egosigabe eta urteko 24.000 tona adreilu egosi ekoizteko ahalmena aurreikusten da. Instalazioaren funtzionamendu-erregimena jarraitua izango da eguneko 24 orduetan, eta, gutxi gorabehera, urteko 330 egunetan (udan hilabetez geratuko da), hau da, urteko 7.920 ordu.

Ekoizpen-prozesua lehengaiak (dolomiak, magnesitak...) jaso eta kontrolatzearekin hasten da. Jarraian, errota zentrifugo batzuetan ehotzen dira, bahetzen dira eta siloratzen dira duten granulometriaren arabera sailkatuta. Aldi berean, adreilu erregogorren hondakinak jasotzen dira, zeinak hautatze eta birrintzearen bidez birziklatzen baitira.

Nahasgailuetarako dosifikazioa automatikoki egiten da zinta-baskula batzuen gainean, aglutinatzaileak eta gehigarriak gehituz (aglutinatzaile-motaren arabera, lehengai zenbait nahasi baino lehen aurreberotzen dira).

Nahastea amaitu eta gero, sortzen den oreak hiru bide har ditzake:

– Oreak lortzea (amaierako produktu konformatugabea).

Baldin eta amaierako produktu konformatugabea zakuetan hornitu behar bada, zakuratzen da, eta bere analisi granulometrikoa egiten.

– Adreilua lortzea (amaierako produktu konformatua).

Baldin eta amaierako produktua konformatu behar bada, galdara batera deskargatzen da orea, gero prentsa hidraulikoetan prentsatzeko. Adreiluak manipulatzea eragozten duten robotak dituzte prentsa horiek. Hala eskatzen duten kalitateen arabera, labe tenperizatu batean egindako tratamenduarekin jarraitzen da prozesua. Haren egitekoa da brearen eta erretxina ontzearen konposatu organiko lurrunkorrak era kontrolatuan eliminatzea. Tenperizatu eta gero, paletatze- eta paketatze-instalazioetara bidaltzen dira adreiluak.

– Adreilu egosia lortzea (amaierako produktu konformatua).

Produktuaren linea berri bat da; horrek eragin du ebazpen hau. Egoste-labe berriak prentsatzeko bi mahai propio izango ditu.

Egostera bideratutako adreiluak prentsatu eta gero, gurdien gainean kapetan automatikoki paletatuko ditu robot batek, eta transfer batek labera eramango du materiala. Egoste-labea 80 metro luzeko labe-tunel bat izango da, zeinetan adreiluak 1.650 ºC tenperaturan berotuko baitira, erregai gisa gas naturala erabiliz eta berotze espezifikoko kurba bati jarraituz. Horretarako, 42 erregailu ezarriko dira tunelean zehar kurba termiko egokiena ziurtatzeko. Labearen ekoizte-ahalmena eguneko 71 tonakoa izango da, edukiera nominaleko kg-ko 1.050 kCal kontsumoarekin. Bero-galera txikiena bermatzeko, material erregogorrez estaliko da labea, eta irekiera bertikaleko uhateak izango ditu.

Labe-tunelak hiru gune ditu: aurreberotze-gunea, egoste-gunea eta hozte-gunea. Labearen ihes-gasak erabiliko dira adreiluak aurreberotzeko, eta, beraz, labearen efizientzia termikoa handia izango da. Hozte-gunetik etorriko den aire beroa izango da aurreberotze- eta egoste-guneetan erabilitako errekuntza-aire guztia. Tenperatura konstanteei eutsiko zaie erregulazio automatikoko tresna baten bidez.

Hozte-gunean, alboko paretetan airea injektatuko da piten bidez. Aire beroa haizagailu baten bidez kenduko da, zeina oxigeno-mailaren arabera kontrolatuko baita azken erregailuaren eta lehenengo aire-injekzioaren artean hozte-gunean. Kontrol horretatik, saihestuko da egoste-guneko ihes-gasak hozte-gunera sartzea. Aire bero horren zati bat errekuntza-aire gisa erabiliko da aurreberotze- eta egoste-guneetan.

Instalazioan automata programagarri batek (PLC) jardungo du, zeinak tenperaturak, aire-gas ratioak, labearen barneko presioa eta abar erregulatuko baititu sarrerako parametroekin bat doitzeko eta lantegiaren segurtasunerako garrantzitsuak ez diren blokeatze-mekanismoak kontrolatuko baititu. Segurtasunerako mekanismo garrantzitsu oro teknologia konbentzionalean egingo da, indarreko legeriarekin bat. Erregailu-sistema orok segurtasun-sistema bat izango du, gas-hornidura automatikoki etengo duena baldin eta airea, gasa, presioa falta bada edo akats elektriko bat bada.

Labetik ateratzean, gurdiak paletatze-gunera eramango ditu transfer batek. Robot batek adreiluak bilduko ditu, eta lortu nahi den konfigurazioaren arabera paletatuko. Gero, palet konformatuak paketatuko dira, eta produktu amaituen biltegiratze-gunera eramango.

Kontsumitutako lehengai nagusiak dolomiak (urteko 60.000 tona) eta magnesitak (20.000 t/urteko) izango dira.

Aglutinatzaile gisa erabilitako brea karbokimikoak eta petrokimikoak kubetaren gainean dauden bost gordailutan biltegiratuko dira. Argizari eta parafinazko bi gordailu berri aurreikusten dira. Gehigarriak ontzi mugikorretan biltegiratuko dira, B instalazioan horretarako prestatuta dagoen gune batean. Orgatxoetan erabilitako gasolioa pareta bikoitzeko gordailu batean biltegiratuko da.

Refractarios Kelsen SAn, material erregogorrak ekoizteko jarduerarako energia-kontsumo hau aurreikusten da: energia elektrikoa, 17.423 MWh/urteko; gas naturala, 71.912 MWh/urteko, eta gasolioa, 52.143 l/urteko. Egoste-labe berriaren potentzia termiko aurreikusia 7.500 kWt-koa da.

Partikulak dira atmosferara isuritako kutsatzaile nagusiak, prozesu osoan zehar sortuak, baita olio termikoko galdaratik, aurreberotzaileetatik (tromelak), egoste-labe berritik eta tenperizazio-prozesutik eratorritako errekuntza-gasak ere. Azken horrek, gainera, konposatu organiko lurrunkorrak sortzen ditu.

Refractarios Kelsen SAko prozesuan ez da urik erabiltzen, eta, beraz, ez da industria-isurketarik eragiten. Patio eta estalduretatik datozen euri-urak jariatzetik husten dira Antzibar errekara. B instalazioko aldagela eta komunetan sortutako ur-sanitarioak bildu eta saneamenduko kolektore publikora isurtzen dira. Aurkeztutako proiektuarekin, gauza bera egingo da C instalazioko komunetan sortutako ur-sanitarioekin; ibilgura ez da ezer isuriko.

Refractarios Kelsen SAk sortzen dituen hondakin arriskutsu gehienak mantentze-jarduera orokorretatik (olio erabilia) eta ekoizpen-prozesutik (brea solidoa eta kutsatutako plastikozko ontziak) datoz. Prozesuko xurgatzeetan bildutako hautsa da hondakin arriskugabe nagusia.

Bestalde, beste enpresa batzuetatik datozen material erregogorreko hondakin arriskugabeak kudeatzen ditu Refractarios Kelsen SAk, zeinak ekoizpen-prozesuan sartuz balorizatzen baitira.

Kelsenek ingurumen-kudeaketako sistema bat du, UNE-EN ISO 14001:2004 delakoaren arabera egiaztatua.

Refractarios Kelsen SAren jardueran, «Ceramic Manufacturing Industry, August 2007» Europako BREFen jasotako teknika erabilgarri onenak aplikatzen dira, hauek besteak beste:

– Ingurumen-kudeaketako sistema bat aplikatzea.

– Energia-kontsumoa gutxitzea konbinazio honen bidez: labearen diseinua hobetzea, hozte-guneko beroa berreskuratzea, isurketa txikiko erregaia erabiltzea (gas naturala) eta zeramika-gorputzak aldatzea (ore lehorrak).

– Hauts-isuri lausoak gutxitzea neurrien konbinazio baten bidez.

– Hauts-isuriak gutxitzea isuri-kanalizatuetako mahuka-iragazkien bidez.

– Gas-isuri kutsatzaileak gutxitzea konbinazio honen bidez: kutsatzaile aitzindarien sarrera gutxitzea eta labearen berotze-kurba optimizatzea.

– Egoste-labearen NOx isuriak, NO2 gisa adierazita, 500 mg/m3 baino gutxiagora murriztea eguneko, batez beste 1.300 ºC baino gehiago duten tenperaturetarako.

– Prozesuko/hondakin solidoen galerak gutxitzea konbinazio honen bidez: galeren berrerabilera eta pizte-sistemaren kontrol elektronikoa.

Bigarrena.– Baldintza eta betekizun hauek ezartzea Refractarios Kelsen SAk Aduna udalerrian (Gipuzkoa) sustatutako material erregogorrak fabrikatzeko jarduera ustiatzeko:

A) Erantzukizun zibileko aseguru bat eratu beharko da, gutxienez seiehun mila eurokoa (600.000), honako hauek estaliko dituena: hirugarren pertsonei edo horien ondasunei sortutako balizko kalteengatiko kalte-ordainak, eta baimen honek onartutako jardueraren ondorioz ingurumen aldatua konpondu eta berreskuratzeko kostuak.

Aseguru horren zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da, aurreko 12 hileko kontsumo-prezioen indizearen arabera (KPI) handituz.

B) Aldaketarik gertatuz gero administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari emandako datuetan, Refractarios Kelsen SAk aldaketa horien berri emango du.

C) Neurri babesle eta zuzentzaileak, indarrean dagoen araudiarekin bat eta honako apartatu hauetan ezarritakoari jarraituz, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira:

C.1.– Hondakinak onartu, hartu, maneiatu eta biltegiratzeko baldintzak eta kontrolak.

Instalazioan balorizatzeko onar daitezkeen hondakinak honako apartatu hauetan zehazten dira, zeinetan, era berean, hondakinak behar bezala kudeatzeko zehaztapenak ere jasotzen baitira.

C.1.1.– Hondakin onargarriak.

Refractarios Kelsen SAk ondorengo Europako Hondakinen Zerrendako EHZ kodea duten hondakin hauek tratatu ahal izango ditu goian aipatutako tratamendu-sistemen bidez. Zerrenda hori Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko Erabakiaren bidez argitaratu zen (erabaki horren bidez aldatu zen 2000/532/EE Erabakia, hondakinen zerrendari buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Batzordearen 2008/98/EE Zuzentarauan xedatutakoa betetzeko). Halaber, aipatutako erabakiaren arabera emango zaie hondakinei dagokien kodea eta sailkapena, baita Batzordearen 2014ko abenduaren 18ko 1357/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoaren arabera ere. Erregelamendu horrek ordezten du Europako Parlamentuaren eta Batzordearen hondakinei buruzko 2008/98/CE Zuzentarauaren III. eranskina, zuzentarau jakin batzuk indargabetzen zituena. Hortaz, ondoren adierazitako hondakin hauek baino ez dira onartuko:

(Ikus .PDF)

C.1.2.– Hondakinen sarrera kontrolatzea.

Instalaziora balorizatzeko iristen diren hondakinen kontrola egin beharko da, ebazpen honetako baldintzekin bat instalazioan onargarriak direla bermatzeko.

Ezin izango dira onartu baimen honetan adierazitakoez bestelako hondakinak. Nolanahi ere, hondakin-mota gehiago kudeatu ahal izateko, beharrezkoa izango da Ingurumen Sailburuordetzaren onarpena lortzea aldez aurretik, eta ebazpen honen I. apartatuan ezartzen dena betetzea.

Instalazioan tratatzea aurreikusten den hondakin-jatorri berri bakoitzeko, eragileak tratamendu-kontratua bete beharko du, IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri), non, hala badagokio, hondakina onartzeko parametro mugatzaile edo baldintzatzaileen proposamena jasoko baita.

Hondakin bat onartzeko aukera egiaztatu eta gero, Refractarios Kelsen SAk onarpenaren agiria bidaliko dio hondakinaren titularrari, non ezarriko baitira baldintzak eta, hondakina ematen ez bada, iraungitze-data. Horrez gain, hondakina onartzeko parametro mugatzaileak edo baldintzatzaileak jasoko dira, eta, hala badagokio, hondakin-partida bakoitza hartu aurretik analizatu beharreko parametroak.

Beste autonomia-erkidego batzuetatik datozen hondakinak lekualdatzeko, Estatuaren Lurraldearen Barruko Hondakinen Lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko da.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

Unean uneko egoeraren ezaugarriei erreparatuta, ingurumen-organoak azalpenak eska ditzake, argitu diezaioten zergatik den ekonomikoki eta teknikoki ezinezkoa baimen honen baitako hondakinak Euskal Autonomia Erkidegoan kudeatzea, eta hori egingo du autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioak aintzat hartuta, eta, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Kudeatzeko eta Prebenitzeko 2020 Planaren helburu estrategikoak betetzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakinak Kudeatzeko eta Prebenitzeko 2020 Planaren helburu estrategikoetan ezarritakoaren arabera, hondakinak ebazpen honen babesean emandako onarpen-agiri baten kargura bidali aurretik, ingurumen-organo honek baliozkotu beharko du agiri hori. Refractarios Kelsen SAk ezingo du kudeatu beharreko hondakinik jaso, organo honek aldez aurretik tratamendu-kontratua baliozkotu ezean; baliozkotze hori 15 egun naturaleko epean egin beharko da, kontratua jasotzen denetik hasita. Epe hori igarota, ez bada izan berariazko posizionamendurik, hura aldekoa dela ulertuko da. Baliozkotu beharreko tratamendu-kontratuan, besteak beste, honako datu hauek jaso beharko dira: parametro mugatzaileak, hondakinen deskribapena eta, hondakina ematen ez bada, iraungitze-data.

Era berean, baldin eta, hondakina onartzeko baldintzen jarraipena egitean, ikusten bada baldintzak ez direla bete eta, beraz, partida ez dela onartu, berehala jakinarazpen bat bidali beharko zaio organo honi, posta elektroniko bidez (ippc@euskadi.eus), honako hauen berri emanez:

– Baztertzeko arrazoia.

– Beste kudeaketa-bide bat ala hondakina bidaltzaileari itzultzea proposatzen den.

– Baldin eta beste kudeatzaile bati bidaltzea proposatzen bada, baitezpadakoa izango da dagokion tratamendu-kontratua aurkeztea, betiere lekualdaketa egin aurretik.

– Baldin eta ekoizleari itzultzen bazaio, identifikazio-agiriko gorabeheren apartatuan jaso beharko da gertakari hori, eta lekualdaketaren data eman.

Baldin eta onartu ez den partida beste autonomia-erkidego batetik badator, jatorrizko ingurumen-organoari ere jakinarazi beharko zaio.

Hondakinak onartu eta jasotzeko aukera egiaztatzeko xedearekin, Refractarios Kelsen SAk hondakin horiek onartzeko parametroen egiaztapena ahalbidetuko duten baliabide tekniko eta giza baliabideak eskuragarri izan beharko ditu une oro.

Hondakin bat ezin bada onartu, zeinaren EHZ kodea hondakin baimenduen artean baitago, tratamendu negatiboaren kontratu bat egin beharko da, hondakin horiek kudeatzeko ezintasunaren arrazoiak azalduz.

C.1.3.– Zamalanak.

a) Hondakin horien zamalanak egiteko ibilgailuen aparkalekuek zola iragazgaitza izango dute, eta beharrezko maldak eta balizko isuriak biltzeko sareak, horiek kutxatila itsurantz edo biltzeko putzurantz zuzentzeko, bidean ibilgailuaren azpitik igaro gabe edo beste ibilgailu edo instalazio batzuetara hurbildu gabe.

b) Instalazioan egiten diren hondakinen zamalanek eta manipulazioek, baita ekipamenduen estankotasunak ere, isuri lausoak edo kontrolik gabeko isuriak saihestu beharko dituzte, edo, saihestu ezin denean, ahalik eta gehien txikitu.

C.1.4.– Jasotako hondakinen biltegiratzea.

a) Bi urtez gordeko dira gehienez balorizatu beharreko hondakinak.

b) Tratatu beharreko hondakinak biltegiratzeko instalazioek lurzoru iragazgaitzak izango dituzte, aurreikusitako zamak jasateko eta egon litezkeen ihes edo isuriei eusteko gai direnak, eta biltegiratze-eremu bereiziak izan beharko dituzte hondakin onargarrien mota generiko bakoitzerako.

c) Euria sartzea eta haizeak arrastatzea saihesteko moduan egin beharko da instalazioan onartutako hondakinen biltegiratzea.

d) Hautsezko hondakinak eta ontziratu gabe jasotakoak pabiloiaren barruan multzotan edo/eta gelaxketan gordeko dira, tratamendua egiteko unea iritsi arte.

e) Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Adunako Udalean.

f) Instalazioaren etenaldi teknikoaren egoera berezietan edo instalazioaren ezohiko funtzionamenduaren ondoriozko bestelako egoeretan, C.1.1 apartatuan adierazitako hondakinen transferentzia-zentro gisa jardun ahal izango du Refractarios Kelsen SAk, hondakinak kudeatzeko beste instalazio baimendu batera eramateko.

C.1.5.– Kudeatutako hondakinen datuen erregistroa.

Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 40. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Refractarios Kelsen SAk harrera-eskaerak, onarpen-agiriak eta kontrol- zein segimendu-agiriak edota agiri ofizial baliokideak artxibatu beharko ditu, gutxienez 3 urteko epean, eta bertan hauek jasoko ditu hurrenkera kronologikoan: hondakinen kopurua, izaera, jatorria, helmuga eta hondakinak tratatzeko metodoa, eta, aplikatzekoa den kasuan, garraio-modua eta bilketa-maiztasuna. Aipatutako fitxategi kronologikoan sartuko da, orobat, hondakinen ekoizpen- eta kudeaketa-lanen agiri bidezko egiaztapenean bildutako informazioa, eta bertan jasoko dira, gutxienez, honako datu hauek:

– Onartutako hondakinen jatorria (jatorria eta prozesua, enpresa sortzailea eta enpresa garraiolaria).

– Hondakin horien kantitateak, izaera, konposizioa eta identifikazio-kodea.

– Hondakin-sail bakoitzaren onarpen- eta harrera-data, eta, hala dagokionean, ematean sortutako kontrol- zein segimendu-agiria.

– Onartu ez diren hondakin-partidei buruzko datuen erregistroa (jatorria, kopurua, enpresa garraiolaria, ez onartzeko arrazoiak eta ordezko helmuga).

– Biltegiratutako hondakinak instalazioko zer tokitan dauden.

– Hondakin sortak aurretik egokitzeko edo multzokatzeko eragiketak, datak, parametroak eta partida horiei buruzko datuak, hondakinen ondorengo helmuga eta sorta bakoitzari emandako EHZ kodea.

– Instalazioko kudeaketa-lanen datak edo azken kudeatzaile baimenduari bidalketa egin zaionekoa eta kudeatzaile horren identifikazio-datuak, eta, hala badagokio, sortutako kontrol- eta jarraipen-agiriarenak.

Ebazpen honen C.1.2 apartatuan aipatutako kontrolen emaitzak apartatu honetan araututako erregistroan jasoko dira, baita Refractarios Kelsen SAk egin ditzakeen kontrasteko horiek ere.

Hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira (ippc@euskadi.eus helbide elektronikora), Excel formatuan, organo honek ezarritako eredua erabiliz eta bertan jasotako informazioa betez, indarreko urte osokoa eta hilabete bakoitzean egindako kudeaketak bereizita.

Artxibo kronologiko hori gutxienez hiru urtez gordeko da, eta urtero bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara, dagokion urteko ingurumen-zaintzako programaren barruan, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 41. artikuluarekin bat etorriz.

C.1.6.– Estatuz kanpotik inportatutako hondakinak.

Baldin eta kudeatu beharreko hondakinak beste estatu batzuetakoak badira, Hondakinen Lekualdaketei buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan ezarritakoa bete beharko da.

Horrez gain, baldin eta aurreikusten bada zabortegian ezabatzea dela inportatu beharreko hondakinak dela inportatutako hondakinak balorizatze- edo deuseztatze-tratamenduaren ondoren helmugako instalazioan lortutako korronte esanguratsuren bat, kontsulta bat egin beharko zaio organo honi, justifikatuz aurreikusitako mugaz gaindiko lekualdaketak bat datozela EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko 2020rako Planean zehazten diren hondakinen inguruko plangintzaren helburuekin.

C.2.– Instalazioaren jardunerako baldintza orokorrak.

C.2.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

C.2.1.1.– Baldintza orokorrak.

Refractarios Kelsen SAren instalazioa ustiatzean, honako baldintza hauek bete beharko dira: atmosferarako isuriek ez gainditzea ebazpen honetan ezarritako isurien muga-balioak, eta Ingurumen Sailburuordetzak jarraibide teknikoetan ezarritako baldintza teknikoak betetzea.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri konfinatugabeek, horiek biltzea teknikoki eta/edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurri egokiak hartuko dira ustekabeko isurketen probabilitatea murrizteko eta horien ondoriozko efluenteek giza osasunerako eta segurtasun publikorako arriskurik ez izateko. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldaketei eraginkortasunez aurre egiteko moduan. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

Proiektuan aipatzen diren atmosferako kutsaduraren inguruko neurriak beti beteko dira, bereziki hautsa ez isurtzeko neurriak, hala nola agregakin-multzoak ureztatzea edo bideak garbitzea.

Instalazioaren titularrek Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak burutzen dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 5. artikuluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte.

Atmosferaren arloko eskumenak dituen sailak argitaratutako jarraibide tekniko guztiak bete beharko dituzte honako elementu hauek: sekzioa, neurketa-gunea, laginketa-gunea, neurketa-portua, irisgarritasuna eta fokuen segurtasuna eta zerbitzuak.

Organo horrek foku berri baterako baimena eman ondoren, fokua abian jarri eta sei hilabete igaro aurretik, ingurumen-kontroleko erakundeak egindako hasierako ILE txostena igorri beharko da. Nolanahi ere, epe hori luzatzeko eskatu ahal izango zaio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere behar bezala justifikatutako arrazoiak direla medio.

C.2.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuak atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu zuen, eta bera ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatu. Bada, instalazioan, dekretu horretan xedatutakoaren arabera katalogatutako jarduera hauek egiten dira:

(Ikus .PDF)

Material erregogorrak ekoizteko jarduerarako Refractarios Kelsen SAren instalazioak aurreko paragrafoan aipatu jarduerari lotutako foku konfinatu hauek ditu:

(Ikus .PDF)

Halaber, isuri lausoak dituzten honako iturri hauek daude:

(Ikus .PDF)

Foku ez-sistematiko horietariko bat urtean batez beste hamabi alditan baino gehiagotan funtzionatzera pasako balitz eta aldi bakoitzak ordubete baino gehiago iraungo balu, edo, maiztasuna edozein dela ere, isurtzeen iraupena orokorrean hartuta lantegiaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bost baino handiagoa bada, isurketa-foku sistematiko gisa araupetu beharko da.

Urte jakin batean foku sistematiko batek foku ez-sistematiko batek bezala funtzionatzen badu, ez da foku horren gaineko kontrolik egin beharko urte horretan. Ondoko urtean egin beharko da, baldin eta kontrola salbuesteko baldintzek jarraitzen ez badute. Ingurumena zaintzeko programa egokian justifikatu beharko da inguruabar hori.

C.2.1.3.– Isurien muga-balioak.

Atmosferarako isuriek isurien muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

(Ikus .PDF)

Baldintza hauek dituzte balio horiek: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

*% 18ko O2 eduki bolumetrikoari dagozkion kontzentrazioak.

Isurketa-balioak betetzen diren ebaluatzeko, abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren 9 artikuluak ezartzen duena beteko da.

C.2.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo bigarren apartatuko C.2.1.2 azpiapartatuan ezarritako goreneko kotatik behera. Sekzioek eta lagin-puntuen kokapenak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez argitaratutako jarraibide teknikoetan ezarritakoa bete beharko dute.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusita dauden zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoak bete beharko dira.

Isuri lausoak minimizatzeko helburuarekin, jarioak antzemateko ekipamenduak erabiliko dira, ingurumenaren kudeaketa egokia egingo da, eta instalazioa modu egokian diseinatuko da.

C.2.2.1.– Saneamendu-sarera isuria egiteko baldintzak.

a) Sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

(Ikus .PDF)

b) Gehienezko emariak eta bolumenak.

(Ikus .PDF)

c) Isurien muga-balioak.

Saneamendu-sarera egiten diren isurien parametroak Gipuzkoako Ur Partzuergoaren erregelamenduan ezarritakoak izango dira –instalazioak horra egiten ditu isuriak–; honako hauek dira parametroak, isuri bakoitzerako zehazten diren gehieneko muga-balioekin:

(Ikus .PDF)

Taula honetako mugak hartzen dira kontuan, egindako saiakuntzari lotutako ziurgabetasuna aintzat hartuz.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurketako muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Bestela, titularrak tratamendu egokia egin beharko du, aipatutako kalitate-helburuak isurketaren ondorioz urratzen ez direla ziurtatzeko.

d) Arazketa- eta ebakuazio-instalazioak.

Arazketa-instalazioek edo hondakin-uren zuzenketa-neurriek jarduera hauek izango dituzte, funtsean:

– Ur-sanitarioak soil-soilik baimentzen dira, eta, beraz, ezingo dira industria-uren saneamendu-sarera isuri.

Kontrol-kutxatila bat jarriko da ur-sanitarioetarako, eta kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxatilak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Refractarios Kelsen SAk behar beste aldaketa egingo ditu arazte-instalazioetan, isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik, eta, behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

– Kasu honetan, efluentea kontrolatzeko (on-line kontrolak), nahitaezkoa izango da elementu hauek izatea, erregistro totalizatzailearekin.

C.2.2.2.– Ibilgura isurketak egiteko baldintzak (amaitu beharrekoa).

Ebazpen honen bidez baimentzen den proiektua amaituta, Refractarios Kelsen SAren isuri guztiak kolektorera konektatuta geldituko dira. Obrak amaitu arte, baimena ematen da ibilgura isurtzeko, apartatu honetan zehaztutako baldintzetan. Une horretan, dagokion isurketarako baimena azkentzeko eskatu beharko dio Refractarios Kelsen SAk Ura-Uraren Euskal Agentziari.

a) Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: material erregogorren fabrikazioa.

Sailkapena CNAE93-Rev1: 26.260.

(Ikus .PDF)

b) Gehienezko emariak eta bolumenak.

2. isuria: C instalazioko langileen higiene-erabilerarako urak.

(Ikus .PDF)

c) Isurien muga-balioak.

Ondorengo zerrenda honetan ageri dira isurketa eragin duen jardueraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako isurien muga-balioekin:

2. isuria: C instalazioko langileen higiene-erabilerarako urak.

Hauen arteko PH-a: 5,5 eta 9,5.

OEK: 160 mg/l baino gutxiago.

OEB: 40 mg/l baino gutxiago.

Solido esekiak: mg/l 80 baino gutxiago.

Olio eta koipeak: baino gutxiago.

OEK: 15 mg/l baino gutxiago.

Detergenteak: 2 mg/l baino gutxiago.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurien muga-balioak lortzeko.

Gainera, ingurune hartzaileko ingurumen-arloko kalitate-arauak bete beharko dira. Hori horrela ez bada, titularrak beharrezkoa den tratamendu egokia ezarri beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Ezkutuko purga liratekeen terrazen, gordailuen eta abarren gainezkabideen isurketak ez dira baimenduko. Halako isurketarik gertatuz gero, horren berri eman beharko da, eta dagokion isurketa-baimena eskatu.

Baimen honek ez du uzten baldintza honetan aipatu gabeko substantziak isurtzen, batez ere maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian aipatutako substantzia arriskutsuak. Errege-dekretu horrek aldatu egiten du apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua, zeinak onartu egiten baitu Jabari Publiko Hidraulikoaren Arautegia, urei buruzko abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen sarrerako, I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen dituena.

d) Arazketa- eta ebakuazio-instalazioak.

Amaituta dauden eta isurketarako ezarrita dauden baldintza teknikoak betetzen dituzten industria-instalazio guztietarako, enpresa eskatzaileak aurkeztutako agirietan araberakoak izango dira arazketa-instalazioak edo hondakin-uren neurri zuzentzaileak, eta elementu hauek izango dituzte funtsean:

2. isuria: C instalazioko langileen higiene-erabilerarako urak.

– «Purflo» motako 8 m3-ko dekantazio-putzua, 4 m3-ko filtro biologikoa.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Refractarios Kelsen SAk behar beste aldaketa egingo ditu arazketa-instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

e) Isuria hustea. Kontrol-kutxatila.

Kontrol-kutxatila bat jarriko da baimendutako hondakin-ur bakoitzerako, eta haien bidez isurien lagin adierazkorrak hartuko dira eta arazketa-instalazioen errendimendua egiaztatuko da. Kutxatilak sarbide zuzena duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ikuskatu ahal izan ditzan.

f) Arazketa-prozesuko hondakinak eta beste hondakin batzuk.

Lohien tratamenduaren ondorioz iragazitako ura berriro bideratuko da instalazioko sarrerara, tratamendua jaso dezan.

Uren Legearen 97. artikuluak dioenez, debekatuta dago oro har jabari publikoko urak kutsatzeko edo ur horien inguruak degradatzeko ahalmena izan dezaketen hondakin solidoak, zaborrak edo substantziak biltzea, edozein dela ere haien izaera eta utzita dauden lekua.

Horregatik, titularrak beharrezko arreta-neurriak hartuko ditu ibilgu publikoetara irits ez daitezen produktuak, erregaiak, erreaktiboak eta abar gordetzeko andeletan ustekabean sortutako isuriak, baita horiek ontziz aldatzerakoan sortutakoak ere.

Kasu bakoitzean lortutako azken hondakinak instalazio-esparrutik kanpo erretiratu eta garraiatuko dira, eta dagozkien araudiak bete beharko dituzte, horien helmugaren edo ondoren produktu edo azpiproduktu gisa izan dezaketen erabilerarekin bat.

g) Isurien kontrol-kanona.

Uraren Legearen testu bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 291. artikulua (606/2003 Errege/Dekretua) aplikatuz, eta Estatuaren 2014rako Aurrekontu Orokorren abenduaren 26ko 22/2013 Legearen 80. artikulua aplikatuz egindako oinarrizko prezioen ondorengo eguneratzea aintzat hartuta, hau da isurketa-kanonaren (IKK) zenbatekoa:

(IKK): Isurien kontrol-kanona = V x Pu.

Pu = Pu x Cm.

Cm = C2 x C3 x C4

Non:

V = Baimendutako isuriaren bolumena (m3/urteko).

Pu = Isuriaren kontroleko banakako prezioa.

Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko isuriaren izaeraren arabera.

Cm = Isuriaren maiorazio edo minorazio koefizientea.

K2 = Isuriaren ezaugarrien araberako koefizientea.

K3 = Isuriren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

2. isuria: C instalazioko langileen higiene-erabilerarako urak.

V = 2.373 m3/urteko.

Pb = 0,01202 euro/m3 (hirietako hondakin-ura).

K2 = 1 (1999 biztanle baliokide arte).

K3 = 0,5 (tratamendu egokia).

K4 = 1,25 (1. kategoriako gunea).

Cm = 1,0 x 0,5 x 1,25 = 0,6250.

Pu = 0,1202 x 0,6250 = 0,134624 euro/m3.

IKK = 2.373 x 0,00751 = 17,82 euro/urteko.

Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko isurtzeko baimenaren baldintzak edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez diren artean.

Urte natural bakoitza amaitu ondoren, urte horri dagokion isurketa-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio administrazio eskudunak baimenaren titularrari.

Isurketa-kanona independentea izango da autonomia-erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-lanak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko (ULTB, 113.7 artikulua).

C.2.3.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean eta aplikatzekoak diren araudi espezifikoetan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira instalazioetan sortutako hondakin guztiak, eta, kasuan kasu, karakterizatu egin beharko dira beren izaera eta helmugarik egokiena zehazteko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro balorizatu egin behar da, eta, horretarako, balorizatzeko gune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: ezinezkoa bada horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Birsortzea-berrerabiltzea lehenetsiko da balorizatzeko beste edozein modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, lehentasunez instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Hondakinen azken helmuga zabortegi baimenduan ezabatzea dela aurreikusten baldin bada, orduan hondakin horiek ezaugarrituko dira, Kontseiluaren 2002ko abenduaren 19ko 2003/33/EE Erabakiak, Hondakinak hondakindegietan hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dituenak, xedatutakoari jarraikiz, eta otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuak, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duenak, ezarritako jarraibideei jarraikiz.

Instalazioan sortutako hondakinen kantitatea, ebazpen honetan jasotakoa, orientagarria da soilik, kontuan hartuta jardueraren ekoizpen-gorabeherak eta ekoizpenaren eta hondakin-sortzearen arteko erlazioa. Datu horiek jardueraren adierazleetan ageri dira. Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan (4.d) apartatua) ezarritakoa eragotzi gabe, instalazioko aldaketak kalifikatzeko, kasu honetan baimena egokitzea soilik eskatu beharko da baldin eta sortutako hondakinen kantitatea handitzeak aurretik ezarri diren biltegiratze- eta ontziratze-baldintzak aldatu beharra badakar.

Hondakinak biltegiratzeko eremuak edo eremuek lurzoru estankoa izango dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan daudelako edo oso bustita daudelako, hondakinok isurketak edo lixibatuak sor baditzakete, bada, orduan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak izan beharko dira, gerta daitezkeen isuriak kanpora irten ez daitezen. Hautsezko hondakinen kasuan, hondakinak euri-urarekin bustitzea edo haizeak herrestan eramatea eragotziko da, eta, beharrezkoa izanez gero, estali egingo dira.

Hondakinek desagertu, galdu edo ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Adunako Udalean.

Sortutako hondakinak beste autonomia-erkidego batzuetara lekualdatzeko, Estatuaren lurraldearen barruko hondakinen lekualdaketa arautzen duen 180/2015 Errege Dekretua eta Euskal Autonomia Erkidegoan gerora egiten den arau horren garapena bete beharko dira.

Hori hala izanik, hondakinak beste autonomia-erkidego batetik lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipen eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

Baldin eta hondakinak Estatutik kanpora esportatzen badira, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko ekainaren 14ko 1013/2006 Erregelamenduan, hondakinen lekualdaketei buruzkoan, ezarritakoa bete beharko da.

C.2.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak:

1. prozesua: «Erregogorrak ekoiztea».

1. hondakina: «Ekorkinak».

Identifikazioa: A20067054/2000004507/1/1.

Helmugako eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C41.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 15 02 02.

Urtebetean sortutako kantitatea: 3.000 kg.

Erregogorren ekoizpeneko hondar gisa sortzen da dosifikatze- eta nahaste-azpiprozesuan eta konformazio-azpiprozesuan eta pabiloiak garbitzean. Aglomeratzaileak (brea eta erretxina) eta pinturak, bernizak eta desmoldeatzailea duten mineral-hondarrak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den lekuan edo lekuetan, eta, bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

2. hondakina: «Hondakin organiko oretsuak edo solidoak».

Identifikazioa: A20067054/2000004507/1/2.

Helmugako eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H16.

EHZ: 08 01 11.

Urtebetean sortutako kantitatea: 15.000 kg.

Prentsei egindako urteko garbiketan sortzen da. Lohia edo prentsen artean pilatutako hondakin oretsua duten olio-hondarrak dira.

Hondakin horrentzat berariaz identifikatutako upelean biltzen da, makinak garbitzean, eta, ondoren, upel hori hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

3. hondakina: «Hondakin likido organikoak».

Identifikazioa: A20067054/2000004507/1/3.

Helmugako eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C4151.

Arrisku-ezaugarria(k): H3a/6:

EHZ: 08 01 11.

Urtebetean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Erregogorren ekoizpeneko hondar gisa sortzen da konformazioko azpiprozesuan. Hauen hondarrak dira: likidoak, aglomeratzaileak (mundruna) eta pinturak, disolbagarriak, olioak eta desmoldeatzailea.

Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian biltzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.

4. hondakina: «Hidrokarburoak dituzten urak».

Identifikazioa: A20067054/2000004507/1/4.

Helmugako eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 12 01 09.

Urtebetean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

5. hondakina: «Brea solidoa».

Identifikazioa: A20067054/2000004507/1/5.

Helmugako eragiketaren kodea: D15.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 16 05 08.

Urtebetean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Instalazioetako gertakarien ondoriozkoak dira. Prozesuak ez du errefusik eragiten baldintza normaletan.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da.

6. hondakina: «Erretxina».

Identifikazioa: A20067054/2000004507/1/6.

Helmugako eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H3a/6:

EHZ: 08 04 09.

Urtebetean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Zaharkituta gelditu den eta prozesuan erabili ezin den lehengaia. Hornitzaileak ezin du balorizatu.

Hondakin horrentzat identifikatutako 200 l-ko bidoian biltzen da.

7. hondakina: «Lehengai zaharkituak».

Identifikazioa: A20067054/2000004507/1/7.

Helmugako eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H3a/6:

EHZ: 08 04 09.

Urtebetean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Zaharkituta gelditu den eta prozesuan erabili ezin den lehengaia, erretxinak ez direnak.

Hondakin horrentzat identifikatutako 200 l-ko bidoian biltzen da.

2. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».

1. hondakina: «Olio erabiliak».

Identifikazioa: A20067054/2000004507/2/1.

Helmugako eragiketaren kodea: R9.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H56.

EHZ: 13 01 10.

Urtebetean sortutako kantitatea: 8.500 kg.

Ekipamendu eta instalazioetan olioa birjartzean sortzen da, Mantentze-lan Orokorrak azpiprozesuan. Erabilitako olio mekanikoak eta hidraulikoak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian biltzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

2. hondakina: «Metal astunak dituzten pilak».

Identifikazioa: A20067054/2000004507/2/2.

Helmugako eragiketaren kodea: R4.

Osagai arriskutsuak: C7/11/16/22.

Arrisku-ezaugarria(k): H614.

EHZ: 20 01 33.

Urtebetean sortutako kantitatea: unean unekoa.

Pila agortuak birjartzeko eragiketetan sortzen da, eta, eraginkorragoa denez, elkartuta biltzen dira; merkurioa, kadmioa, zinka eta metalezko beste oxido batzuk dituzten pilak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen dira, horretarako berariazko eremuan.

3. hondakina: «Hodi fluoreszenteak eta merkurioa duten lanparak».

Identifikazioa: A20067054/2000004507/2/3.

Helmugako eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C16.

Arrisku-ezaugarria(k): H614.

EHZ: 20 01 21.

Urtebetean sortutako kantitatea: 10 kg.

Lanparak aldatzean sortzen da, Mantentze-lan Orokorren azpiprozesuan. Merkurioa duten lanpara erabiliak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako kutxan biltzen da sortzen den lekuetan; hortik zuzenean ateratzen da kudeatzaile baimenduari emateko.

4. hondakina: «Konpresoreen purga-urak».

Identifikazioa: A20067054/2000004507/2/4.

Helmugako eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 12 01 09.

Urtebetean sortutako kantitatea: 200 kg.

Konpresoreen purga-eragiketetan sortzen da. Emultsio oliotsu bat da.

Hondakin horrentzat berariaz identifikatutako bidoian biltzen da. Bete ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.

5. hondakina: «Gai arriskutsuez kutsatutako xurgatzaileak, iragazkiak eta zapiak».

Identifikazioa: A20067054/2000004507/2/5.

Helmugako eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C41/43/51.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 15 02 02.

Urtebetean sortutako kantitatea: 2.000 kg.

Xurgatzaileak eta ehunak biltzeko eta multzokatzeko azpiprozesuan kodifikatzen dira. Brea, mundrun, erretxin-hauts eta -likido eta disolbagarriz zikindutako oihalak, arropak, iragazkiak eta material xurgatzaileak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako big-bagetan biltzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

6. hondakina: «Gai arriskutsuez kutsatutako metalezko ontziak».

Identifikazioa: A20067054/2000004507/2/6.

Helmugako eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C4151.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 15 01 10.

Urtebetean sortutako kantitatea: 350 kg.

Ontzi hutsak biltzeko eta multzokatzeko azpiprozesuan sortzen da. Pinturak eta olioak eduki dituzten metalezko ontziak dira oro har.

Hondakin horrentzat identifikatutako big-bagetan biltzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

7. hondakina: «Substantzia arriskutsuek kutsatutako plastikozko ontziak».

Identifikazioa: A20067054/2000004507/2/7.

Helmugako eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C4151.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 15 01 10.

Urtebetean sortutako kantitatea: 3.500 kg.

Ontzi hutsak biltzeko eta multzokatzeko azpiprozesuan sortzen da. Pinturak, desmoldeatzailea, disolbatzaileak, olioak eta koipeak izan dituzten plastikozko ontziak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako big-bagetan biltzen da, sortzen den postuan edo postuetan. Bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

8. hondakina: «Erretxinez kutsatutako plastikozko ontziak».

Identifikazioa: A20067054/2000004507/2/8.

Helmugako eragiketaren kodea: D9/R3.

Osagai arriskutsuak: C39.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 15 01 10.

Urtebetean sortutako kantitatea: 20.000 kg.

Ontzi hutsak biltzeko eta multzokatzeko azpiprozesuan sortzen da. Fenol-erretxina likidoak eduki dituzten plastikozko ontziak dira oro har.

Hondakinen biltegian berariazko gunean soltean biltzen da.

9. hondakina: «Kutsatutako paperezko zakuak».

Identifikazioa: A20067054/2000004507/2/9.

Helmugako eragiketaren kodea: R13.

Osagai arriskutsuak: C4151.

Arrisku-ezaugarria(k): H5.

EHZ: 15 01 10.

Urtebetean sortutako kantitatea: 3.525 kg.

Ontzi hutsak biltzeko eta multzokatzeko azpiprozesuan sortzen da. Hautsezko erretxina, burdin-hautsa edo aluminio-hautsa eduki duten paperezko zakuak dira oro har.

Hondakin horrentzat identifikatutako edukiontzian biltzen da sortzen den postuan edo postuetan, eta, bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

a) Hondakin arriskutsu bakoitzari dagokion izendapena eta kodifikazioa hondakin bakoitzaren egoera eta ezaugarriak kontuan hartuta ezartzen da, eta horiei buruzko informazioa baimena izapidetzean jasotzen da. Kode batzuek aldaketaren bat izan badezakete ere, oinarrizko beste batzuk, euren izaera dela eta, aldatu gabe utzi behar dira ekoizpen-jardueran zehar. Horiek definitzen dute hondakina zer motatakoa den eta zer osagai arriskutsu dituen. Kudeaketa-bideetan hierarkizazioa egokia dela egiaztatzeko, eta bai Hondakinak Kudeatzeko Europako Estrategian bai Euskal Autonomia Erkidegoko IV. Ingurumeneko Esparru Programan (2015-2020) ezarritakoa betetzen dela bermatzeko, organo honek onartu egin beharko du hondakin bakoitzaren onarpen-agirietan jasotako informazioa, dagokion kudeatzaile baimenduak horretarako eskaria egin ostean. Egiaztatzeak garrantzi berezia izango du, batez ere, berreskurapena edo balorizazioa kudeatzeko eragiketa-kodearen arabera kudeatu diren hondakinen onarpen-agirietan lagatze- edo ezabatze-kodeak baliozkotzeko eskatzen bada.

b) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

c) Indarreko araudian ezarritako segurtasun-arauak bete behar dituzte hondakin arriskutsuak dituzten ontzi edo bilgarriek, eta era argi, irakurgarri eta ezabagaitzean etiketatu beharko dira.

d) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiago biltegiratu.

e) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartzea. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da, hondakina lehenengoz erretiratu aurretik, eta, behar izanez gero, hondakinak beste kudeatzaile batengana bidali aurretik. Beharrezkoa bada, karakterizazio zehatza egingo da, proposatutako tratamendua egokitasuna egiaztatzekotan. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

f) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik, eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da.

g) Egiaztatu egin beharko da ezen, halako salgaiak garraiatzeari buruzko indarreko legerian eskatutako betekizun hauek konplitzen dituela baimendutako kudeatzailearen instalazioetara hondakin arriskutsuak eramateko garraioak.

h) Refractarios Kelsen SAk industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du bere enpresan erabilitako olioa.

i) Ekipamendu elektriko eta elektronikoen hondakinak –besteak beste, lanpara fluoreszenteenak– Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinei buruzko otsailaren 20ko 110/2015 Errege Dekretuan xedatuaren arabera kudeatuko dira. Halaber, pilen eta metagailuen hondakinek Pilei eta metagailuei eta haien hondakinen ingurumen-kudeaketari buruzko otsailaren 1eko 106/2008 Errege Dekretuan xedatua bete beharko dute. Kudeatzaile baimenduaren tratamendu-kontratua izateko, garraioaren aurretiko jakinarazpena egiteko eta identifikazio-agiria betetzeko betebeharretik salbu egongo dira kudeaketa-sistema integratuko kudeaketa-azpiegituretara eramaten diren hondakinak, baita toki-erakundeei ematen zaizkienak ere, gaika bildutako udal-hondakinekin eta haien parekoak direnekin batera kudeatu ditzaten, baldin eta dagokion toki-erakundeak eman izana egiaztatzen badu. Toki-erakundeei egindako emateak justifikatzeko agiriak hiru urtez gorde behar dira gutxienez.

j) Refractarios Kelsen SAk PCB duten edo izan dezaketen gailuak dituenez, kudeaketa egokia izan dadin, nahitaez bete behar ditu Poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

k) Baldin eta Europako Parlamentuak eta Kontseiluak ozono-geruza agortzen duten substantzien gainean 2009ko irailaren 16an eman zuen 1005/2009/EE Erregelamenduak adierazten dituen substantzia erabiliak baditu Refractarios Kelsen SAk, berreskuratu egingo ditu, aldeek onetsitako bitarteko teknikoen bidez edo ingurumenaren ikuspegitik onargarri den beste edozein deuseztatze-bide tekniko erabiliz; bestela, birziklatzeko edo birsortzeko erabiliko ditu aparatuak berrikusteko edo mantentzeko eragiketetan, edo desmuntatu edo deuseztatu aurretik.

l) Refractarios Kelsen SAk urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

m) Hondakin arriskutsuen kudeaketaren oinarrizko printzipioetako bat betetzeko, zeina hondakin horiek ahalik eta gutxien sortzea baita, urtean 10 tona hondakin arriskutsu baino gehiago sortuz gero, Refractarios Kelsen SAk hondakin arriskutsu gutxiago sortzeko plan bat aurkeztu beharko dio Ingurumen Sailburuordetza honi, lau urtetik behin, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 17.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, betiere aipatu legearen garapenerako araubideak ez badu Refractarios Kelsen SA hondakin arriskutsuen ekoizle txiki gisa katalogatzen.

n) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada Refractarios Kelsen SA, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

o) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira apartatu honetako e) eta f) letretan aipatutako agiriak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta l) eta m) letretan aipatutakoak, transakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz bidali ere, Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko den irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

p) Baldin eta amiantoa daukaten hondakinak aurkitzen badira, Refractarios Kelsen SAk amiantoaren ondorioz ingurumena kutsatzea prebenitu eta murrizteko 108/1991 Errege Dekretuan (3. art.) ezartzen diren exijentziak bete beharko ditu. Horrez gain, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezartzen dira amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

C.2.3.2.– Hondakin arriskugabeak.

Hauek dira sustatzaileak adierazitako hondakin arriskugabeak:

(Ikus .PDF)

a) Bigarren apartatuko D.2.3 azpiapartatuan, bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, «Zehaztu gabeko bestelako frakzioak» izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkidegoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak.

b) Hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei dagokienez bigarren apartatuko D.2.3 azpiapartatuan xedatutakoaren arabera, hondakinak balorizatu egin beharko dira, eta balorizatzaile baimendun bati eraman beharko zaizkio horretarako. Hondakinak kasu honetan baino ezingo dira deuseztatu: ezinezkoa bada horiek balorizatzea teknikoki, ekonomikoki eta ingurumenaren ikuspegitik. Beti egiaztatu beharko da hori horrela dela. Egiaztapen teknikoa egiteko, beharrezkoa da hondakin hori onartzeko baimena duten hiru kudeatzailek aipatu hondakina ezin dela balorizatu adieraztea.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzailea), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balorizatzaile baimendu bati emango zaizkio.

d) Baldin eta hondakin horiek deuseztatzeko badira, ezingo dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua balorizatzea bada, ordea, 2 urtez gorde ahal izango dira.

e) Oro har, ebakuatu aurretik hondakin guztiek izan beharko dute kudeatzaile baimendu batek emandako tratamendu-kontratua, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakin-kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Refractarios Kelsen SAk onarpen-agiriak edo agiri ofizial baliokideak erregistratu eta artxibategian gorde beharko ditu, nahitaezkoak badira, hiru urtez gutxienez.

f) Hondakina zabortegian biltegiratuz gero, hondakin arriskugabea eraman aurretik kontrol- eta jarraipen-agiria bete beharko da, Hondakinak hondakindegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzeko otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

g) Balorizatzeko edo ezabatzeko helburuarekin, hondakinak beste autonomia-erkidego batera lekualdatzeko, identifikazio-agiri bat aurkeztu beharko da, jarraipena eta kontrola egiteko, Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legearen 25.2 artikuluaren arabera.

h) Baldin eta Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehen xedapen gehigarriari atxiki zaion hornitzaile batengandik eskuratutako merkataritzarako edo industriarako ontzi baten azken jabea bada Refractarios Kelsen SA, ontzi-hondakin edo ontzi erabili horren ingurumen-kudeaketa zuzena egitearen arduraduna da, eta, beraz, hondakin hori kudeatzeko baimena duen kudeatzaile bati eman beharko dio.

i) Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek jasoko dituena: kantitatea, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodoak eta tokiak, hondakinen sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtean behin, kontrol-erregistro horren kopia bat eta dagokion urteko Ingurumena zaintzeko programa bidali beharko dira Ingurumen Sailburuordetzara.

j) Irailaren 25eko 183/2012 Dekretuan (Ingurumeneko administrazio-prozeduretan zerbitzu elektronikoen erabilera arautzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko erregistroa sortzeko eta arautzeko dena) xedatutakoari jarraituz, Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira e) eta f) letretan aipatutako agiriak –kudeatzaileak EAEkoak direnean– eta n) letran aipatutakoak, trantsakzio elektronikoko IKS-eeM sistemako erakundeak bertsioa erabiliz.

C.2.4.– Ontziak merkaturatzea.

Refractarios Kelsen SAk, bere produktuak merkaturatzeko ontziak eta enbalajeak erabiltzen dituenez, ontzi horien gaineko informazioa eman beharko du urtero, martxoaren 31 baino lehen; horretarako, ontzien gaineko urteko adierazpena egin beharko du. Datuekin batera, dagokion urteko ingurumena zaintzeko programa ere bidaliko du.

Era berean, Refractarios Kelsen SAk ontzi erabiliak eta ontzi-hondakinak kudeatzeko biltegiratzeko eta itzultzeko sistema bat ezarri beharko du (zuzenean edo kudeaketa-sistema integratu bati atxikita). Baldin eta Refractarios Kelsen SAk, bere produktuak merkaturatzeko, industria- edota merkataritza-ontziak erabiltzen baditu, aipatu betebehar horretatik salbuesteko eskatu ahalko du, Ontziei eta Ontzien Hondakinei buruzko apirilaren 24ko 11/1997 Legearen lehenengo xedapen gehigarriari atxikitzen bazaio; atxikimendu horren bidez, ontzi horiek kudeatzeko eta ingurumen-organoari informazioa pasatzeko betebeharra produktuaren kontsumitzaileari transferitzen zaio.

Baldin eta Refractarios Kelsen SAk, urte natural baten zehar, merkaturatzen baditu ontziratutako produktuak edo, kasua bada, hondakinak sor ditzaketen industria- edo merkataritza-ontziak, hain justu ere ondoren zehaztu kantitateetan baino handiagoetan:

– 250 tona, beira soilik bada.

– 50 tona, altzairua soilik bada.

– 30 tona, aluminioa soilik bada.

– 21 tona, plastikoa soilik bada.

– 16 tona, zura soilik bada.

– 14 tona, kartoia edo material konposatuak soilik badira.

– 350 tona, hainbat material badira, eta bakoitzak, bera bakarrik hartuta, ez baditu lehen aipatutako kantitateak gainditzen.

Prebentziozko enpresa-plan bat egin beharko du. Plan horrek hiru urteko indarraldia izango du, eta prebentziozko enpresa-planaren kontrol- eta jarraipen-txostena egin beharko da urtero, dagokion urteko martxoaren 31 baino lehen. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da bi agiriok.

C.2.5.– Lurzorua eta lurrazpiko urak babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Refractarios Kelsen SAk lurzorua babesteko beharrezko neurriak hartu beharko ditu.

Halaber, 2016ko ekainaren 23ko Ebazpenean (espedientea: DCS-29/15-EG) ezarritako baldintzak bete beharko ditu Refractarios Kelsen SAk, zeinaren bidez jarduera kokatzen den enplazamendu-lurzoruaren kalitatea adierazten baita.

Ebazpen hau jaso eta sei hileko epean, oinarri-txostena edo lurzoruaren hasierako egoeraren txostena aurkeztu beharko du Refractarios Kelsen SAk. Egoeraren aurreko txostena, aurreko paragrafoan aipatua, oinarri-txostenaren parte izan ahal izango da, baldin eta «Lurzoruaren egoeraren aurreko txostena egiteko prozedura operatiboa» agiriaren zuzentarauei, edo haren ondorengo eguneratzeei jarraituz egiten bada, betiere. Agiri hori hemen dago eskuragarri:

http://www.euskadi.eus/web01-s2ing/es/contenidos/documentacion/informe_preliminar_suelo/es_doc/index.shtml

Nolanahi ere, lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpena lortzeko prozedura hasteko eskatu beharko dio sustatzaileak ingurumen-organoari, baldin eta ekainaren 25eko 4/2015 Legean adierazitako inguruabarren bat gertatzen bada.

Bost urtez behin, ebazpen hau jasotzen denetik hasita, eguneratu egin beharko da lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostena, eta instalazio guztiei dagokien kutsadura-arriskuaren ebaluazio bat erantsiko zaio. Dagokion urteko ingurumena zaintzeko programarekin batera bidaliko da txosten hori.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan, ekainaren 25eko 4/2015 Legean eta abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan xedatuta dauden eta lurzoruaren babesarekin lotura duten betebeharrak betetzeko –aurreko apartatuetan aipatuak–, sustatzaileak 2016ko azaroaren 17an ingurumen-organoak bidalitako «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularrean aipatzen diren lehendik badauden instalazioei eskatzen zaizkien agiriak eman beharko ditu. Zirkular horretan, honako hau jasotzen da: lurzoruaren egoeraren aldizkako txostenaren edukia eta emateko baldintzak, lurpeko uren eta lurzoruen txostena, kontrol-agiria eta jarraipen-agiria. Esteka honetan eskura daiteke:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-pcc/eu/

Betiere, sustatzaileak lurzoruen agiri bakar bat bidaliko du, ikerketa-lanak egiten eta lurzoruaren kalitatea lehengoratzen lan egiten duen erakunde akreditatu batek egina. Agiri horretan jasoko dira: lurzoruaren egoerari buruzko aldizkako txostena, oinarrizko txostena, eta kontroleko eta lurzoruen eta lurrazpiko uren jarraipeneko agiriak. Aurrerantzean, emandako agiriak aldatu edo agiri berriak eman behar badira, lurzoruen agiri bakar berri bat bidaliko da.

Instalazioetan egindako aldaketek eragindako lur-mugimenduei dagokienez, sustatzaileak baldintza hauek bete beharko ditu:

1.– Instalazioa baimenduta dagoen lurzatiaren barruan lurrak mugitzea dakarren aldaketa bat aurreikusiz gero:

a) Ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 25. artikuluaren 1.c) apartatuarekin bat etorriz, hondeatu beharreko materialak (lurra, obra-hondakinak, eta abar) karakterizatu beharko ditu jardueraren sustatzaileak, jardun kutsatzaileen ondorioz erasan zaien ala ez egiaztatzearren, eta, karakterizazio horren emaitzen arabera, horientzako kudeaketa-modu egokiena zehaztearren.

b) Hondeaketa horrek hondeatutako materialen 500 m3 gainditzen dituenean, sustatzaileak gaikako hondeaketa-plan bat aurkeztu beharko du. Planak 13. artikuluan adierazitako edukia jaso beharko du, eta ingurumen-organoak onartu behar du plan hori, betetzen hasi aurretik.

c) Hondeatu beharrekoa 500 m³ baino gutxiago bada, aldaketa-eskaerak informazio hau eman beharko du: non dagoen kokatuta, zenbat induskatu behar den, aurreikusitako hasiera-eguna, kontratista, jarraipenaren eta kudeaketaren ardura izango duen erakundea.

d) Aurreko kasu horietan guztietan, hondeatzen amaitutakoan, hondeatutako materialak zuzen berrerabili edo kudeatu direla ziurtatzen duen txosten bat aurkeztu beharko da ingurumen-organoan, behar bezala karakterizatu aurretik.

e) Oro har, irizpide hauek beteko dira:

– Soberakinak hondakindegian biltegiratuz hustu nahi izanez gero, Hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoari jarraikiz egingo da hondakinen karakterizazioa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak 10 azpilagin izango ditu gutxienez, hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3-ko, baina hori aldatu ahal izango da espero izatekoa den kutsaduraren heterogeneotasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Afekzioa homogeneoa izango dela aurreikusten denean, 500 m3-tik gorako bolumena duten unitateez osatutako lagina hartu ahal izango da; aldiz, afekzio heterogeneoa aurreikusten bada, 500 m3-tik beherako bolumenekoez.

– Soberako materialak instalazio berean berrerabili ahal izateko, balio hau izan beharko dute material horiek: lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritako VIE-B (industria-erabilera) balioaren azpitikoa. Horrez gain, lur horien hidrokarburo-edukia ezin izango da arriskutsua izan. Horretarako, erakunde egiaztatu batek egin beharko ditu laginketa eta azterketa, honen arabera: 199/2006 Dekretua, urriaren 10ekoa, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

– Ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutako VIE-A ebaluazioko balio adierazleak eta TPH-etarako 50 mg/kg baino balio txikiagoak lortzen dituzten lurrak lur garbitzat hartuko dira, eta, beraz, onartu egingo dira baimendutako betelan batean.

– Substratu harritsu osasuntsua murrizketarik gabe kudeatu ahal izango da. Lurzoru naturalaren pareko den substratu harritsu meteorizatuaren kasuan, aurreko puntuetan ezarritako irizpidea beteko da.

2.– Baldin eta aurreikusten bada lur-mugimendua dakarren aldaketa egitea instalazioa baimenduta dagoen lurzatitik kanpo (lurzoru berria okupatuz) eta okupatu nahi den lurzoru berriak lehenago izan badu ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 1. eranskinean aipatutako jardueraren bat, sustatzaileak lurzoru gaiei buruzko adierazpen bat lortu beharko du, egin nahi diren aldaketak egiten hasi aurretik.

Era berean, ekainaren 25eko 4/2015 Legearen 22. artikuluaren 2. zenbakiaren arabera, lurraren kutsadura-aztarnak aurkitzen badira, horren berri eman beharko zaie dagokion udalari eta Ingurumen Sailburuordetzari, hartu beharreko neurriak ezar ditzan sailburuordetza horrek, aipatutako 4/2015 Legearen 23. artikuluaren 1.e) apartatuari jarraikiz, betiere.

Azkenik, ingurumen-organo honek baimena eman arte zain egon beharko du Refractarios Kelsen SAk, 2017ko irailaren 14ean aurkeztutako planean deskribatutako hondeaketa egiteko (espedientea: DCS-29/15-EG).

C.2.6.– Zaratari buruzko baldintzak.

a) Lehendik badagoen Refractarios Kelsen SAren instalazioaren zatian, behar diren neurri guztiak instalatuko dira indize akustiko hauek ez gainditzeko (1367/2007 Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria):

a.1.– Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB(A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB(A) ere.

a.2.– Maila hauei egokitu behar zaie jarduera: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB(A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB(A) ere.

a.3.– Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)
1. taula.– Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran bete beharreko zarata-mailak.

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

b) Ebazpen honen jatorri den zabalkundean (labe-tunel berriak eta produktu amaituaren biltegia), Refractarios Kelsen SAk behar diren neurriak hartuko ditu instalazioak kanpoko ingurumenera ez zabaltzeko Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren I. eranskineko F taulan muga-balio gisa ezarritako zarata-mailak baino handiagoak, betiere horiek aipatu arauaren II. eranskinean jasotako prozeduren arabera ebaluatuta.

(Ikus .PDF)

– Muga-balio horiek aplikagarriak dira orobat ezein eremu akustikotan kokatuta ez dauden bizitegi-erabilerako eraikinetarako; balioak eraikinaren garaiera orotan leihoa duten fatxada guztietara iristen den soinuari dagozkio.

Kanpoaldeko muga-balioek lurretik 2 metroko garaiera eta leihodun fatxaden kanpoaldeko eraikuntzaren garaiera guztiak dituzte erreferentziatzat.

Lokal mugakideak egonez gero, lokal horien erabilera kontuan hartuta, instalazioak ezingo du aipatutako urriaren 16ko 213/2012 Errege Dekretuaren I. eranskineko G eta H tauletan ezarritako muga-balioak baino zarata-maila handiagoa transmititu haietara.

Ezarritako zarata-immisioaren muga-balioak errespetatzen direla joko da baldin eta, aipatutako urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritako prozeduren arabera, ebaluatutako adierazle akustikoen balioek, urtebeteko epean, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

– Urteko batez besteko balioek ez dituzte gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

– Eguneroko balioek ez dituzte 3 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulak ezarritako balioak.

– Lkeq, Ti indizean neurtutako balioek ez dituzte 5 dB-tan gainditzen aipatutako I. eranskineko F taulan adierazitako balioak.

c) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du nabarmen handituko sentsibilitate akustiko handiko guneetako zarata-maila.

E) Ingurumena zaintzeko programa.

Sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta honako apartatu hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da ingurumena zaintzeko programa:

E.1.– Atmosferarako isuriak kontrolatzea.

E.1.1.– Kanpoko kontrolak.

a) Refractarios Kelsen SAk isuriak kontrolatu beharko ditu, informazio honekin bat:

(Ikus .PDF)

b) Puntu honetako a) letran aipatutako neurketa guztiak Administrazioaren II. mailako Ingurumen Lankidetzako Erakunde (ILE) batek egin beharko ditu, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoari jarraituz, eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenek Ingurumeneko sailburuaren 2012ko uztailaren 11ko Aginduan eskatzen diren baldintza guztiak bete beharko dituzte, bereziki honako gai hauei dagokienez: helburua eta neurketa-plana, neurketen adierazgarritasuna, neurketa-kopurua eta banakako neurketa bakoitzaren iraupena, eta erreferentzia-metodoak hautatzeko irizpidea.

c) Halaber, a) letran azaldutako isurketa-foku baten kontrola egin behar den urtean, foku horrek urtean hamabi aldiz baino gutxiagoko batez besteko maiztasunarekin funtzionatzen badu, isurketa bakoitzak ordubete baino gehiago irauten duela, edo, bestela, edozelako maiztasunarekin, emisioaren iraupen globala instalazioaren funtzionamendu-denboraren ehuneko bostetik gorakoa bada, urte horretan ez da beharrezkoa izango foku horren kontrolik egitea, eta hurrengo urtean egin beharko da, kontroletik salbuesteko baldintzek irauten ez badute, betiere. Inguruabar hori dagokion urteko ingurumena zaintzeko programan justifikatu beharko da.

E.1.2.– Lortutako emaitzak erregistratzea.

Erregistro bat egingo da eguneratutako agiriekin, betiere honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: atmosfera kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratzen eta hura ezartzeko oinarrizko xedapenak finkatzen dituen urtarrilaren 28ko 100/2011 Errege Dekretuaren 8. artikulua eta atmosfera kutsa dezaketen jarduerak egiten dituzten instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren III. eranskina.

Erregistro hori eguneratuta eta ingurumen-ikuskatzaileen eskura egongo da.

E.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

E.2.1.– Saneamendu-sarera isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agiriekin, honako analisi hauek egingo dira:

(Ikus .PDF)

b) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldian egingo dira beti.

c) Isurketak baimenaren baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, baldin eta puntu honetako a) letran ezarritako kontrol-parametro guztiek betetzen badituzte ebazpen honen bigarren apartatuko C.2.2.1 azpiapartatuan ezarritako mugak.

E.2.2.– Saneamendu-sarera isuritako (amaitu beharrekoa) uraren kalitatea kontrolatzea.

Titularrak egiaztatu beharko du zein baldintzetan isurtzen duen bitarteko hartzailera. Honako hau izango da urteko kontrol-kopurua, tarte erregularretan banatua:

2. isuria: Langileen higiene-erabilerarako urak, C instalaziokoak, urteko kontrol bat.

Kontrolak «erakunde laguntzaile» batek egin eta ziurtatuko ditu, eta baimendutako parametro bakoitzaren gainean egingo dira. Baldintzak betetzen dituztela joko da parametro bakoitza ezarritako mugaren azpitik dagoela egiaztatzen denean.

Kontrolen emaitzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Donostiako Uraren Euskal Agentziara bidaliko dira formatu elektronikoan (dkt-gipuzkoa@uragentzia.net), laginak hartzen diren egunetik hasi eta hilabeteko epean.

Gainera, isuritako urteko bolumena gutxi gorabehera adierazi behar du Refractarios Kelsen SAk.

Aipatutako maiztasunarekin, aldi bakoitzean efluenteak ezaugarri baimenduekiko dituen balizko desbideratzeei, horien arrazoiei eta zuzentzeko hartutako neurriei buruzko gorabeheren adierazpen bat erantsiko da.

Parametroen analisia «Standard Methods For the Examination of Water and Wastewater» txostenean (APHA, AWWA, WPCF, azken argitalpena) edo «ASTM Water and Environmental Technology» txostenaren azken argitalpeneko 11. sailean jasotako metodo normalizatuetako baten bidez egingo da. Parametroaren ohiko kontzentrazioaren arabera egokiena dena hautatuko da. Egun erabiltzen direnak ez beste azterketa-metodo batzuk ere ezarri ahalko dira, kutsatzaileen kontzentrazioa hobeto zehazte aldera. Eskatutako analisien parametro bakoitzean erabilitako analisi-metodoa adierazi beharko da.

Egoki deritzonean, organo honek arazketa-instalazioak ikuskatuko ditu eta efluentea neurtu eta aztertu ahal izango du, isurketen emariek eta parametroek baimendutako mugak gainditzen ez dituztela egiaztatu ahal izateko. Halaber, arazketa-instalazioen ustiapenaren arduradun bat, titulazio egokia duena, izendatzea eskatu ahal izango dio titularrari.

Kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira laginketak beti.

E.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro-adierazleen segimendua egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko, eta urtean urteko ingurumen-zaintzako programarekin batera aurkeztuko du.

(Ikus .PDF)

E.4.– Zarata kontrolatzea.

a) Aintzat hartuta kalitate akustikoko helburu ezberdina duten bi gune elkarrekin izango direla instalazioan, Ld, Le, Ln, LAeq,Ti eta LAeq, 60 segundu indize akustikoen lehenengo ebaluazio bat egin beharko da kalkulu-metodoen bidez.

b) Gainera, zarata transmititzeko arriskurik handiena dagoen aldean neurketak eginez, LAeq, Ti indize akustikoaren ebaluazioa egingo da urtero; horietatik lehenengoa, adreilu egosiaren linea martxan jartzen denetik hiru hilabete igarota. a) eta b) letra horietan lortutako emaitzen arabera, ordutik aurrera neurketak beste periodikotasun batekin egitea erabaki ahal izango da.

c) Aurreko apartatuan adierazitako ebaluazio guztiak akustikaren esparruan laginketa espazial eta tenporala egiteko UNE-EN ISO/IEC 17025 arauaren araberako ziurtagiri bat duen ingurumeneko erakunde laguntzaile batek egin beharko ditu. Dena dela, ingurumen-organoak zainduko du ezen, ebaluazioak egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela.

d) Ebaluazio-metodoak eta -prozedurak eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek emandako jarraibide teknikoetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren II. eranskinean ezarritakoari egokituko zaizkio.

E.5.– Lurzoruaren eta lurpeko uren kontrola.

Lurzoruaren egoerari buruzko aurretiazko txostena egunean jarrita aurkeztu beharko zaio organo honi, gaur egun lehendik dauden instalazioen multzoa kontuan izanik, eta, orobat, I. taldeko jarduerari dagokion edukia, organo honek garatu eragiketa-prozeduraren arabera. Prozedura hemen dago eskura:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49-7932/es/contenidos/manual/informe_preliminar_suelo/es_doc/indice.html

Era berean, lurzoruaren eta lurpeko uren kalitatea kontrolatzeko proposamen bat aurkeztu beharko da; proposamen horrek gutxienez hauek bilduko ditu: karakterizazioa egiteko bi zundaketa, erauzitako zutabearen karakterizazioa eta lurpeko uren segimendua egiteko erabiliko diren piezometroak prestatzea. Zundaketak kokatzean, kontuan hartuko dira egon daitezkeen arrisku-iturriak eta lurpeko uren jarioa, eta, hartara, instalaziotik gorako eta beherako uren jarioa alderatu ahal izango da. Jakinarazi beharko da instalazioa kokatzen den lurzatiak eraginik duen interes hidrogeologikoko lekuetan (IHL), jabari publiko hidraulikoan edo Eremu Babestuen Erregistroko lekuetan (EBE).

Bestalde, oinarri-txostena edo hasierako egoeraren txostenaren proposamena egin beharko da, hala badagokio, hain zuzen, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bateginean deskribatzen dena, eta batzordearen jakinarazpeneko jarraibideen arabera. Europako Batzordearen abiapuntuko egoerari buruzko jarraibideak, Emisio Industrialei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 22. artikuluko 2. zenbakiaren esparruan (2014/C 136/03). Hemen eskura daitezke:

http://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/PDF/?uri=OJ:C:2014:136:FULL&from=ES

Agiri horretan deskribatutako metodologiaren aplikaziotik ondorioztatzen bada nahitaezkoa dela oinarrizko txostena egitea, txosten horrek eskatzen dituen datuak lortu ahal izateko ikerketa-estrategia aurkeztuko da. Aitzitik, baldin eta ezinezkoa bada instalazioak lurzorua edo lurpeko urak kutsatzea, hori justifikatzeko memoria bat aurkeztuko da.

Edozein kasutan, lehenik eta behin, ingurumen-baimen integratuaren peko instalazioak eta horrekin lotura tekniko bat daukatenek erabilitako, sortutako edo isuritako substantzia eta nahasketa arriskutsu guztiak (lehengaiak, produktuak, bitarteko produktuak, azpiproduktuak, isuroak, hondakinak, etab.) zehazki identifikatu beharko dira eta horien kopurua adierazi beharko da. Bigarrenik, substantzia/nahasketa horietako bakoitzak lurzorua eta lurpeko urak kutsatzeari begira duen garrantzia baloratuko da, baita bitarteko horiei eragiteko arriskuari begira ere. Informazio hori eta instalazioaren operadoreak aurkeztu ahal izan dituen datu kuantitatiboak (lurzoruaren kalitateari buruzko aurretiazko ikerlanak, lurpeko uren kontrol- eta segimendu-emaitzak, etab.) aztertuko ditu organoak, eta horren arabera erabakiko du Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginean deskribatutako oinarri-txostena edo hasierako egoerari buruzko txostena egin behar den. Txosten horretan, substantzia arriskutsu garrantzitsuak direla-eta lurzoruak eta lurpeko urek duten kutsadura-egoerari buruzko informazioa jasoko da, jarduera behin betiko amaitzen denean konparazio kuantitatiboa egin ahal izateko, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 12.1.f) eta 22 bis artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Erakunde egiaztatu batek prestatu beharko du apartatu horretan ezarritakoa betetzearren aurkeztu beharreko informazioa, urriaren 10eko 199/2006 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, eta, orobat, organo honek hartarako onar ditzakeen jarraibideetan ezarritakoarekin. 99/2006 Dekretuaren bitartez, Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen da, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egin beharreko ikerketen edukia eta norainokoa zehazten.

Halaber, 2016ko ekainaren 23ko Ebazpenean (espedientea: DCS-29/15-EG) ezarritako baldintzak bete beharko ditu Refractarios Kelsen SAk, zeinaren bidez jarduera kokatzen den emplazamenduaren lurzoruaren kalitatea adierazten baita.

E.6.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten txostenen eta analisien emaitzak behar bezala erregistratu behar dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren web-orriko emate-prozedura telematikoari jarraikiz:

https://www.euskadi.eus/y22-izapide/eu/contenidos/serv_proc_comunicacion/p_comu_201732123333101/procedures/proc_201732144928210/eu_def/electronic_partial.shtml

Hala, aipatutako programan zehaztutako aldian egindako kontrol guztiak, ibilgura edo itsasora isuritako urei dagozkienak izan ezik, ingurumena zaintzeko programarekin batera aurkeztuko dira bakarrik, eta erreferentziako urtea amaitu ondoren. Ezarritako baldintzak betetzen ez direnean bakarrik jakinarazi beharko da, eta jakinarazpena ingurumen-baimen integratuan ezarritakoaren arabera egingo da. Era berean, kontrolak urtean behin baino periodikotasun handiagoarekin egiten badira, kontrola egiten den urteari dagokion programaren barruan baino ez dira bidaliko.

Emaitza horiek urtero bidaliko dira, martxoaren 31 baino lehen, eta txosten bat aurkeztu beharko da zaintza-programaren emaitzekin batera. Txosten horretan, babes- eta zuzenketa-neurrien funtzionamendua, prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak eta emaitzen analisia jasoko dira, epe horretan izandako gertakari nagusiak eta haien kausak eta konponbideak bereziki aipatuta; halaber, laginak nola hartu diren zehaztuko da, aurrez aldetik egin ez bada.

E.7.– Ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina prestatu beharko du. Bertan, aurkeztutako agirietan proposatutako betebeharrak eta ebazpen honetan jasotakoak bildu beharko ditu. Honako hauek zehaztu beharko ditu programa horrek: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak barruan izan beharko du jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika, adierazle horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

F) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

F.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, haiek kudeatzeko eta tratatzekoa ere bai.

Instalazioa gelditzean nahiz abiaraztean, mantentze-eragiketetan eta ohiz kanpoko egoeretan sortutako hondakinak kudeatzeko, bigarren apartatuko C.2.3 azpiapartatuan («Instalazioan ekoitzitako hondakinen kudeaketa zuzena bermatzeko baldintzak») ezarritakoari lotu beharko zaio, baina ez da beharrezkoa izango hondakin horiek baimendutako hondakinen zerrendan jasota egotea.

F.2.– Jarduera etetea.

Kontuan izan behar dira Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legearen estipulazioak (CNAE93-Rev1: 26.260), Refractarios Kelsen SAk hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hileko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 4/2015 Legearen 31.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Jarduera bertan behera utzi baino lehen, Refractarios Kelsen SAk instalazioetan dauden hondakin guztiak kudeatu beharko ditu, ebazpen honen bigarren apartatuko C.2.3 azpiapartatuan ezarritakoarekin bat etorriz.

F.3.- Jarduera aldi baterako etetea.

Jarduera aldi baterako uztea eskatuz gero, 815/2013 Errege Dekretuaren 13. artikuluan arautu bezala, Refractarios Kelsen SAk, aldi baterako uztearen eskabidearekin batera, agiri bat bidali beharko du lantegia jardunik gabe egonda ere aplikagarriak zaizkion ingurumen-baimen integratuko kontrolak eta baldintzak nola beteko dituen adierazteko.

Era berean, instalazioa berriz abiarazi baino lehen, instalazioen funtzionamendu ona ziurtatu beharko da, ingurumenean eragina izan dezakeen isurketa edo emisio oro saihesteko.

F.4.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako agirietan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, honako apartatu hauetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Instalazioen prebentziozko mantentze-lanak.

Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera ona bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo isuriak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta segurtasun-neurriei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

Era berean, atmosferara eta uretara egindako isuriak prebenitzeko eta zuzentzeko sistemen (arazketa, minimizazioa, etab.) eta ikuskatu eta kontrolatzeko ekipamenduen egoera ona bermatzeko neurriak jaso beharko dira.

Urak arazteko prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak behar den maiztasunez aterako dira, instalazioa behar bezala ibil dadin. Hondakin horiek ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbiketa egiten den bitartean; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegira eramango dira. Biltegiratu egingo dira, hondoan hustubiderik ez duten biltegi iragazgaitzetan. Ez dira inoiz pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoa kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan (amaitu beharrekoa).

Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solido eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, eta garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuko da (amaitu beharrekoa).

Pabiloien barruan zolak garbitzean sortutako urak tratamendu-lerrora bidaliko dira edo, bestela, kudeatzaile baimendu batek kudeatuko ditu.

Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan. Programatutako mantentze-lanetan nahitaez «by pass» bidez isurketak egin behar badira, titularrak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dio aurretiaz, segurtasun-neurrien eta isurketak ingurune hartzailearen kalitatearen gainean duen eragina ahal den neurrian gutxitzeko neurrien funtzionamendua zehaztuz. «By-pass» horretan aurreikusi gabeko isurketa bat egongo balitz, titularrak segurtasun-neurrien funtzionamendua egiaztatu beharko du, dagokion txostena Ingurumen Sailburuordetzara bidalita (apartatu honetako j) letran adierazitakoari jarraituz).

Debekatutako substantzia isurtzeko berehalako arriskua balego, horren berri urgentziaz emango dio erabiltzaileak Gipuzkoako Uren Partzuergoari, hark instalazioak babesteko neurri egokiak har ditzan.

b) Halaber, erregistro bat eduki behar da, non jaso beharko baitira aldizka egindako mantentze-lanak eta antzemandako gorabeherak.

c) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu eskura, arazketa-instalazioak egoki ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko (amaitu beharrekoa).

d) Erabilitako olioak, efluenteen arazketako hondakinak, besteak beste, eta orokorrean, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien azalera guztiak irazgaiztuko dira.

e) Hautsezko produktuak biltegiratzeko zulo itxiak edo hautsa xurgatzeko sistemak dituzten pabiloi estali eta itxiak izan beharko dira.

f) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak biltegiratuko dira, halako kondiziotan ezen ez baitira izango ingurunean sakabanatzeko moduan.

g) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, biltegiratzeko instalazio horiek produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

h) Larrialdi-egoeran berehala eta eraginkortasunez jarduteko beharrezko diren material guztien behar besteko kantitatea eduki beharko da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei aurre egiteko produktu xurgatzaile selektiboak; segurtasuneko ontziak; kaltetutako ingurunea isolatzeko hesiak eta seinaleztapen-elementuak, eta babes pertsonalerako ekipamendu egokiak.

i) Kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko balio duen protokolo edo prozedura dokumentatu bat izango dute; eta saiatu behar dira efikaziari eragin diezaioketen isuriak tratamendu-instalaziora joan ez daitezen.

j) Gorabeheraren bat izanez gero agintariei jakinaraztea.

Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabeheraren edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, sustatzaileak, berehala, gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari, betiere zuzentzeko edo eusteko neurri egokiak hartu ondoren. Jakinarazpenean alderdi hauek adierazi beharko dira gutxienez:

– Gorabehera-mota.

– Jatorriak eta kausak (unean zehaztu daitezkeenak).

– Zuzentzeko edo eusteko neurriak, berehala aplikatu direnak.

– Sortutako ondorioak.

– Epe laburrera aurreikusitako jardunak, halakorik balego.

Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Adunako Udala berehala jakinaren gainean jarri behar dira. Ondoren, gehienez ere 48 orduko epean, istripuaren ondorioz sortutako egoera zehaztasunez jasotzen duen txosten bat bidali beharko zaio Ingurumen Sailburuordetzari. Txosten horretan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gorabehera-mota.

– Gorabehera non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Gorabeheraren iraupena.

– Ustekabeko isurketa izanez gero, emaria, isuritako gaiak eta ingurune hartzailean antzeman daitekeen eragina zehaztu beharko dira, haren analisia barne hartuta.

– Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen zenbatespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Anomalia berriro ez gertatzeko prebentzio-neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.

Baimenaren baldintzak urratzen dituen isurketa gertatzen bada eta, gainera, pertsonen osasunerako arriskutsua bada edo sistema naturalen oreka modu larrian kaltetu badezake, titularrak berehala etengo du isurketa hori eta; horrez gain, horren berri ere eman beharko die Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko Uraren Euskal Agentziari eta babes zibilean zein ingurumenaren arloan ardurak dituzten erakundeei, baita SOS DEIAK (112) larrialdi-zerbitzuei ere, behar diren neurriak har ditzaten.

k) Aurreko apartatuan ezarritakoaz gain, gerta daitezkeen gorabehera edo arazoei aurre egiteko, jardueraren titularrak lehenbailehen jakinarazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari instalazioan aurrez programatuta egingo diren geldialdiak, etengabeko prozesu bati dagozkionak, aurreikusitako prebentziozko mantentze-lanak barne hartuta.

l) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeria aplikatuko da, eta legeria horrek agintzen dituen betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

G) Baldin eta araudi berria indarrean jartzeak edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hala egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldatu ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jarduketaren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

H) Urtean behin, martxoaren 31 baino lehenago, Refractarios Kelsen SAk, aurreko urtean atmosferara eta uretara egindako isuriei eta sortutako hondakin-mota guztiei buruzko datuen ingurumen-adierazpena igorriko dio Ingurumen Sailburuordetzari, E-PRTR-Euskadi Kutsatzaileen Emisio eta Transferentzia Inbentarioa egin eta eguneratzeko, 508/2007 Errege Dekretuarekin eta Ingurumena Zaintzeko Programarekin bat etorriz.

Informazio hori IKS-eeM sistemaren erakundeentzako bertsioaren bidez egingo da (www.eper-euskadi.net webgunean eskuragarri); hau da, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren Ingurumen Informazioa Kudeatzeko Sistemaren bidez.

Datu horietako batzuek Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenean eragina duten jardueren erregistroa osatuko dute, eta erregistro hori transakzio-basea izango da, datuak Europako Ingurumen Agentziaren erregistroetara bidaltzeko, E-PRTR-Europa erregistrora, alegia.

Ingurumen-adierazpena agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez, informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, une oro bermatu beharko da Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

l) Instalazioetan aldaketarik egin ahal izateko, aldez aurretik honako helbide elektroniko honetan eskuragarri dagoen inprimakia osorik bete beharko da:

http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-3252/eu/contenidos/informacion/ippc/eu_6939/adjuntos/cuestionario_modificaciones.doc

Erakunde honen onespena ere beharko da, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Industriako Isurpenen Erregelamendua onartu eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzen duen urriaren 18ko 815/2013 Errege Dekretuaren 14.1 artikuluak ezartzen ditu aldaketa funtsezkotzat jotzeko irizpideak.

Nolanahi ere, aipatutako 815/2013 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluan zehaztutakoarekin bat etorriz, irizpide horiek orientagarriak dira, eta ingurumen-organoak kalifikatuko du eskatutako aldaketa, funtsezkotzat edo ez-funtsezkotzat jota, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 10. artikuluan ezarritako irizpideekin bat etorriz.

Era berean, proiektua aldatzen den kasuetan, aplikatzekoa izango da Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.1.c) eta 7.2.c) artikuluetan xedatutakoa.

Baldin eta aldaketak lurzoru berria okupatzea aurreikusten badu eta aipatutako lurzoruak lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak baditu edo izan baditu, hartu beharreko kokalekuaren lurzoru-kalitatearen deklarazioa eduki beharko dute aldaketa gauzatu aurretik, Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeari buruzko ekainaren 25eko 4/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

J) Ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak ez betetzea arau-hauste astun edo oso astun gisa tipifikatuta dago Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 31. artikuluari jarraituz, eta aipatutako legearen 32. artikuluan jasotako zigorrak ezartzea ekar dezake.

Hirugarrena.– 16-I-01-000000000364 erregistro-kodea esleitzea Refractarios Kelsen SAk Adunako Belen Industriagunean (Gipuzkoa) ustiatutako instalazioari. Hona hemen kokapena: UTM ETRS89: 30T, X: 576391, Y: 4783418 Z: 63 m.

Laugarrena.– Ingurumen-baimen integratuaren berrikuspena ofizioz egingo da kasu hauetan:

a) Instalazioak sortutako kutsadura dela eta, komeni da isurien muga-balioak berrikustea, edo beste batzuk ezartzea.

b) Isuriak nabarmen murritz daitezke gehiegizko kosturik izan gabe, teknika erabilgarri onenetan egindako aldaketa handien ondorioz.

c) Prozesuaren edo jardueraren funtzionamendu-segurtasuna dela-eta, beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa bada.

d) Arroko erakundeak, urei buruzko legedian araututakoaren arabera, uste badu ingurumen-baimen integratua berrikustea edo aldatzea justifikatzen duten inguruabarrak daudela, Estatuko Administrazio Orokorrak kudeaturiko arroetako jabari publiko hidraulikora egindako isurketei dagokienez. Kasu horretan, arroko erakundeak, txosten lotesle bidez, organo eskudunera joko du ingurumen-baimen integratua eman dezan, gehienez ere hogei eguneko epean hasteko aldaketa-prozesua.

e) Instalazioari aplikagarri zaion sektoreko legediak hala eskatzen badu, edo Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 22.3 artikuluari jarraikiz, ingurumen-kalitateko arau berriak edo berrikusiak betetzea beharrezkoa bada.

f) Aplikatu beharreko araudi berria indarrean jartzen bada.

g) Ingurunearen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza esanguratsu berrietara egokitzeko beharra ikusten bada, bereziki inplikatutako sistemen hauskortasuna areagotzen dela antzematen bada.

h) Ingurumena zaintzeko programan jasotako emaitzen edo bestelako oharren arabera, ingurumen-inpakturako ezarritako neurri babesle, zuzentzaile edo konpentsatzekoak akastunak direla egiaztatzen bada.

i) Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26. artikuluko 1., 2. eta 3. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz egindako azterketa eginda, aldatu egin behar dela ondorioztatzen bada.

Ingurumen-baimen integratua berrikusteak ez dakar kalte-ordaina jasotzeko eskubidea, hala ezarrita baitago abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 26.5 artikuluan.

Bosgarrena.– Refractarios Kelsen SAri eskatzea, zehaztutako epeetan, gai hauen inguruko erantzuna eman diezaiola Ingurumen Sailari:

Egoste-labearen instalazio-obrak amaituta, eta jarduera hasi baino lehen:

– Erantzukizunpeko adierazpena, adierazteko jarduera noiz hasiko den eta ingurumen-baimen integratu honetan ezarritako baldintzak betetzen dituela.

– «As built» proiektua.

– Obra-amaierako ziurtagiria, eskumena duen teknikariak emana.

– Erantzukizun zibileko asegurua, Bigarren A apartatuan ezartzen da haren zenbatekoa.

– Egoste-labe berriaren atmosferarako isuriak arazteko gailuei buruzko informazioa (15. fokua), partikulei aipamen berezia eginez.

Ebazpen hau eskuratu eta ondorengo hiru hileetan:

– 9. fokuaren, hau da, magnesitazko aurreberogailuaren (tromela) isuriak gutxitzeko jarduketa-plana.

– Kudeatzaile baimenduari ematen zaizkion sortutako hondakinak behar bezala identifikatu eta sailkatzen direla justifikatu beharko da, bereziki hondakin arriskutsuen izaerari eta arrisku-ezaugarriei dagokienez, betiere honako zerrenda honetan ezarritako irizpideekin bat etorriz: Europako Hondakin Zerrenda, 2014ko abenduaren 18ko Batzordearen Erabakiz argitaratua, zeinaren bidez aldatu egiten baita hondakinen zerrendari buruzko 2000/532/EE Erabakia; eta 1357/2014/EB Erregelamendua, Batzordearena, 2014ko abenduaren 18koa, zeinaren bidez ordezten baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2008/98/EE Zuzentarauaren III. eranskina (zuzentarau hori hondakinei buruzkoa da eta zuzentarau jakin batzuk baliogabetu zituen). Hori egiaztatu ondoren, eguneratu egingo dira baimen honetan jasota eta izapidetzeko orduan indarrean zeuden identifikazioa eta sailkapena.

Ebazpen hau eskuratu eta ondorengo sei hileetan:

– Isurien lehenengo kontrola 14. fokuarentzat (dolomiazko tromela) eta 16. fokuarentzat (lehengaiak jasotzea).

– Soinu-igorpenen modelizazioa, Bigarren apartatuko E.4.a) apartatuaren arabera.

– Lurzoruen agiri bakarra, «Lurzoru kutsatuen eta lurpeko uren gaineko arauzko eskakizunak aplikatzea ingurumen-baimen integratua behar duten instalazioetan» zirkularraren arabera, ingurumen-organo honek emana 2016ko azaroaren 17an (Bigarren apartatua, E.5).

Adreilu egosiaren linea abian jarri eta ondorengo sei hileetan:

– Isurien lehenengo kontrola 15. fokuarentzat (egoste-labea).

– Justifikazio-neurketak, aurrez aurkeztutako eredu akustikoa egokia dela eta ezarritako mugak betetzen direla berrestea ahalbidetzeko (Bigarren apartatua, E.4.b).

Seigarrena.– Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko Legearen testu bateginaren 5.d) artikuluan xedatutakoarekin bat, material erregogorrak fabrikatzeko jarduerari dagokionez, zeina ebazpen honen xede baita, gerta litekeen titulartasun-aldaketa oro jakinarazi beharko dio Refractarios Kelsen SAk Ingurumen Sailburuordetzari, azken horrek onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du honako hauek gertatzen direnean:

– Epean ez egiaztatzea ebazpen honen bosgarren apartatuan ezarritako baldintzak betetzen direla, non eta interesdunak ez duen behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen.

– Ez betetzea sei hileko epea, foku berri bat ezartzea dela-eta ILEren hasierako txostena bidaltzeko ezarritakoa (C.2.1.2 apartatua).

– Refractarios Kelsen SAren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

Horrez gain, ibilgura isurtzeko baimena ezeztatu ahal izango da, Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 263. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baldintzetan (amaitu beharrekoa).

Zortzigarrena.– Hauek dira titularrak bere jarduera garatzean erabiliko dituen identifikazio-kodeak:

– EU1/196/2006 hondakin arriskutsuak sortzea.

– 2000004507 hondakin arriskugabeak sortzea.

– EUX/001/09 hondakin arriskugabeak kudeatzea.

– Atmosfera kutsa dezakeen 06-00-2012-0-824 jarduera.

Bederatzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Refractarios Kelsen SAri, Adunako Udalari, ingurumeneko baimen integratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko azaroaren 9a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.


Azterketa dokumentala