Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2018ko martxoaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
1115

AGINDUA, 2018ko otsailaren 7koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, Hondarribiko Alde Zaharra Birgaitze integratuko area deklaratzeko espedientea hastekoa.

Ondare urbanizatua eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko Eusko Jaurlaritzako 317/2002 Dekretuaren 11. artikuluak Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedientea hasteko prozedura ezartzen du. Horren arabera, Hondarribiko Udalak, 2015eko otsailaren 6an, orduko Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari igorritako idatziaren bidez, Hondarribiko Alde Zaharra Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedienteari hasiera eman zekiola eskatu zuen.

Eskaera horrekin batera horretarako beharrezkoa zen eta aipatutako Dekretuaren 11. artikuluko 2. puntuan deskribatuta zegoen dokumentazioa bidali zuen. Sail honetako zerbitzu teknikoek adierazitako dokumentazioa aztertu ondoren, eremu horrek «Birgaitze Integratuko Area» deklaratzeko baldintzak betetzen dituela ondorioztatu dute, haren arkitektura-eta hirigintza-interesa kontuan izanda. Horretarako, Administrazioaren esku-hartze berezia behar da eremu hori babestu, zaindu eta hobetzeko, aipatutako Dekretuaren 9. artikuluko 1. puntuan xedatutakoari jarraiki.

Hondarribiko Alde Zaharra Birgaitze Integratuko Area izendatzeko hasiera-espediente baten gaia izan zen, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren 1988ko martxoaren 7ko Aginduaren bidez, EHAAn 1988ko apirilaren 13an argitaratu zena.

Harrezkero zenbat denbora igaro den eta oraingo indarreko araudia ikusirik, gomendagarria da eremuaren azterlan berria idaztea, gizarte eta hirigintza arlokoa. Azterlan hori osatuagoa izanik, lehenengo mugaketarekin alderatuta beste doiketa batzuk sartzen ditu. Hori dela eta, berriro eman behar zaio hasiera.

Indarrean den araudia ikusirik,

XEDATU DUT:

1.– Hondarribiko Alde Zaharra Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko espedientea hastea, Agindu honen I. eranskin gisa agertzen den Eremuaren mugaketako planoaren arabera.

2.– Birgaitze Plan Berezia egiteko epea hamaika hilabetekoa izango da, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

3.– Hasierako eta behin-behineko onarpenerako gehieneko epeak hamabi eta hamabost hilabetekoak izango dira hurrenez hurren, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera kontatzen hasita.

4.– Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 11. artikuluko 3. puntuan xedatutakoa betez, Hondarribiko Udalak orduko Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari igorritako eta administrazio espedienteari gaineratutako dokumentuak Agindu honen eranskinak dira, ondoko hauek hain zuzen ere:

– I. Eranskina: Eremuaren mugaketa planoa.

– II. Eranskina: Espedientearen hasierari buruzko memoria deskribatzaile-justifikatzailea.

– III. Eranskina: Areari buruzko Azterlan Soziourbanistikoa.

5.– Espedientea hasteko Agindua, eremuaren mugaketa planoarekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Vitoria-Gasteizen, 2018ko otsailaren 7an.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala