Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2018ko martxoaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
1112

EBAZPENA, 2017ko abenduaren 20koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitzen baitira kontrol-erakundeen jarduketak eta hartzailea aldatuta erregai likidoak hornitzen dituzten instalazioen titularren jarduketak, ikuskatzeko probei eta ikuskapen-aktei dagokienez; 706/2017 EDren ITC-MI IP 04ren 15.2 puntuan adierazita daude horiek.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko lurralde-ordezkaritzetako eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzako zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ikuskapen-aktetan ez dago hartzailea aldatuta erregai likidoa hornitzen duten instalazioen jarduera segurua kontrolatzeko behar den oinarrizko informazioa.

Gainera, egiaztatu da akta horietan ez dituztela akats larri jakin batzuk aipatzen, dela ikuskatzeko prozesuak ez duelako horiek hautemateko behar besteko denborarik, dela jatorrizko instalazioa ez ezagutzeagatik, dela bestelako arrazoi batzuengatik.

Hori dela eta, zuzendaritza honek, kontuan hartuta zeinen garrantzitsua den horrelako instalazioen segurtasun eta ingurumenerako, hainbat argibide eta jarraibide adierazi nahi dizkie bai instalazioen titularrei bai kontrol-erakundeei, epe labur baten buruan zehaztutako gabeziak zuzen ditzaten.

a) Titularraren betekizunak:

– Instalazioaren jatorrizko agiriak edukitzea (legeztatzeko oinarri gisa balio izan zuena).

– Instalazioaren zerbitzu-jartzea edo erregistroa edukitzea dagokion lurralde-ordezkaritzan.

– Erregai likidoen azken ikuskapen-aktak edukitzea.

– Honako hauen ikuskapen-aktak edukitzea: behe-tentsioa; konpresoreak, PGLren, GNKren eta GNLren deposituak, egonez gero, eta elektroi-zerbitzugunea (behe-tentsioa).

– Zuzenketak eginda edukitzea.

– Honako hauen proben ziurtagiriak: tangen eta hodien estankotasuna, ganbera interstiziala (bolumena eta estankotasuna) eta ihesak detektatzeko sistema.

– Suteen aurkako babeserako ekipoak eta sistemen mantentze-aktak edukitzea.

– Zerbitzugunearen edo zerbitzu-unitatearen erregistro-liburua eguneratuta edukitzea.

– Metrologia-liburua (hornigailuak eta manometroak) eguneratuta edukitzea.

– Ponpei, hornigailuei, dekantatzeko kutxatilei, balbulei edo atmosfera leherkorretan kokatu beharreko ekipoei buruzko agiriak edukitzea.

– Handitzeko edo aldatzeko egindako lanen agiriak edukitzea.

Aktei, berrikuspenei eta probei dagokienez, horrelakoak ez egiteak ez ezik, epez kanpo egiteak ere ekarriko du zehapen-espedientea irekitzea.

b) BKEen betekizunak:

Ikuskapen batetik bestera ez dituzte inola ere errepikatuko zuzendu gabeko akatsak. Akats larriei dagokienez, 6 hilen buruan horiek zuzendu izanaren berririk ez badago, berehala jakinaraziko zaio dagokion lurralde-ordezkaritzari. Aurreko aktako akats arinen bat zuzendu gabe badago, akta berrian akats larria adieraziko da (arinak errepikatzea). Hurrengo ikuskapenen data zerbitzuan jarri eta 5 urtera izango dira beti, geroago egin arren; horrelakoetan epez kanpo egindakotzat hartuko da.

BKEak instalazioaren «notario» izan behar dira bisitaren egunean: ikusitako akatsak, jasotako akatsak (zuzentzeko epea barne). Eta hori guztia, ondoren eta epearen barruan Administrazioari jakinarazi behar diote.

Ez dute inoiz itxarongo akatsak zuzendu arte akta egiteko. Zuzendu ondoren, zuzenketa egiaztatzeko beste akta bat egin beharko dute.

706/2017 Errege Dekretuaren 15.2 puntuarekin bat etorriz, ikuskapen-aktak eranskin erantsia hartu beharko du erreferentziatzat.

Halaber, 20 urte baino gehiago dituzten horma bikoitzeko tangei dagokienez, 2017ko martxoaren 16ko Aginduaren 4. puntuan adierazitako ziurtagiriaren emaitza jasoko da (estankotasun-proba, tanga garbi eta gasik gabe dagoenean).

II. faseko berreskuratze-sistema dagoen eta jardunean dabilen adieraziko da. Baita I. fasekoa beti operatibo dagoen ere.

Kontuan hartuko da produktua tangatik xurgapen bidez ateratzeko lurperatutako hodietako atzeraezineko balbulak ezin direla kokatu tangako erregistro-ahoan; hala bada, berau hornigailuko ponparen sarreran egon behar da, eta aipatutako erregistro-aho horretan dagoena ezabatu edo kendu.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko abenduaren 20a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala