42. zk., 2018ko otsailaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (215 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
URAREN EUSKAL AGENTZIA
1078
IRAGARKIA, «Akarregi-Ergobia tartean, Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua idazteko lanak» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazten duena.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Uraren Euskal Agentzia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).
c) Espediente-zenbakia: URA/010A/2016.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Objektuaren deskribapena: Akarregi-Ergobia tartean, Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua idazteko lanak.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 189. zk., 2016ko azaroaren 4a.
3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.
a) Izapidea: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: hainbat esleipen-irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta hogeita bederatzi mila bostehun eta hirurogeita hamasei euro eta berrogeita zortzi zentimo (129.576,48).
5.– Esleipena eta formalizazioa.
a) Esleipen data: 2017ko martxoaren 9a.
b) Formalizazio data: 2017ko martxoaren 24a.
c) Kontratista: Ingiopsa Ingeniería, S.L.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: laurogeita bost mila bostehun eta berrogeita bost euro eta hirurogeita hemeretzi zentimo (85.545,79), BEZ barne.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.