41. zk., 2018ko otsailaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (203 KB - 2 orri.)
- EPUB (212 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
1032
EBAZPENA, 2018ko otsailaren 15ekoa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer erakundek jasoko dituzten herritarren parte-hartzearen arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2017ko laguntzak.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2017ko maiatzaren 18ko Ebazpenaren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2017ko deialdia egin zen herritarren parte-hartzearen arloan.
Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2. artikuluak aurreikusitakoarekin bat (Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onetsi baitu), honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea 2017ko maiatzaren 18ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta jasoko dituzten zenbatekoak (ebazpen honen I. eranskinean jasota dago zerrenda). Ebazpen horren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2017ko deialdia egin zen herritarren parte-hartzearen arloan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.
Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,
MÓNICA HERNANDO PORRES.