Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2018ko otsailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1030

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 15ekoa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer erakundek jasoko dituzten hezkuntza-arloko Elkarrekin Bonuak Programaren 2017ko laguntzak.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2017ko ekainaren 8ko Ebazpenaren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2017ko deialdia egin zen hezkuntza-arloan.

Ebazpenak erakunde onuradunei jakinarazi ondoren, eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluak aurreikusitakoarekin bat etorriz (dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onesten du), honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea 2017ko ekainaren 8ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzen erakunde onuradunen zerrenda eta jasoko dituzten zenbatekoak (ebazpen honen I. eranskinean jasota dago zerrenda). Ebazpen horren bidez, Elkarrekin Bonuak Programaren 2017ko deialdia egin zen hezkuntza-arloan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 15a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala