39. zk., 2018ko otsailaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (177 KB - 1 orri.)
- EPUB (189 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
994
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 263/2017 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 263/2017 adostasunik gabeko dibortzioa.
Alderdi demandatzailea: Maria Rossio Paredes Rojas.
Alderdi demandatua: Eberto Lora Galindo.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
EDIKTUA
Nik, Virginia Merino Guijarrok, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut:
Epaitegi honetan, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 263/17-O prozedura izapidetu da, zeinaren autoetan ebazpena eman baita. Interesdunak eskuragarri du ebazpenaren kopia, bulego judizial honetan.
Eberto Lora Galindo demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen dut idazki hau, ale bitan; eta, halaber, aditzera ematen diot ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Bilbao (Bizkaia), 2018ko urtarrilaren 30a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.