36. zk., 2018ko otsailaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 2 orri.)
- EPUB (211 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
936
IRAGARKIA. Honen bidez, ibilgailu batzuen hondakin-tratamenduari buruzko erabakiak jakinarazten dira.
Behean aipatzen diren ibilgailuen hondakin-tratamendua baimentzeko erabakiak interesdunei helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.
Bestalde, 39/2015 Legearen 112. artikuluak ezartzen duenaren arabera, ebazpen hauen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete Trafiko zuzendariaren aurrean. Horretarako, hilabeteko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Donostia, 2018ko otsailaren 15a.
Gipuzkoako Trafikoko lurralde-arduraduna,
XABIER AUZMENDI DOYHARZABAL.