36. zk., 2018ko otsailaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
935
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 2016ko Lanhitz diru-laguntza ez zuritzearren, esleitutakoaren lehen zatia, ordaindutakoa, itzultzeko prozedura hasten duen ebazpena.
Ebazpen hori jakinarazten saiatu arren, ezinezkoa izan da, eta, beraz, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian.
Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, interesdunek 15 eguneko epea izango dute egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko, ebazpena eman baino lehen, hala xedatuta baitago abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluan.
Interesdunek eskura dituzte aipatu ebazpenak, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 1. eraikina, 2. solairua, L pasilloa, 01010 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 12a.
Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazioarako zuzendaria,
JOSUNE ZABALA ALBERDI.