Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2018ko otsailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
934

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Aisia Deba Hotel establezimenduari emateko ebazpena (Erregistro-zk. H-SS-00669).

Ezinezkoa izan da pertsonalki jakinaraztea aipatutako ebazpena. Beraz, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

EGINTZAREN LABURPENA

Eranskinean aipatzen diren pertsonei jakinaraztea, jardueraren titularrak baitira, jardueraren eteteko ebazpena eman dela establezimendu turistikoari dagokionez.

Aipatutako pertsonei 15 egun balioduneko epea ematea ebazpenaren eduki osoa ikusteko, sail honen lurralde-bulegoan (Easo kalea, 10 Donostia)

Eranskinean aipatzen diren pertsonak jakitun jartzeko ematen da argitara hau.

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak jakinarazpen honek.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 12a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

MAIDER ETXEBARRIA GARCIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala