36. zk., 2018ko otsailaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
925
IRAGARKIA, Ertzaintzarako patruila-ibilgailuak errentan hartzeko administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: S-074/2017).
1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: S-074/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Mota: hornidura.
b) Deskribapena: Ertzaintzarako patruila-ibilgailuak errentan hartzea.
c) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: 2017ko ekainaren 5eko EHAA, 105. zenbakiduna.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 24.030.000 euro.
5.– Esleipena.
a) Esleipen-eguna: 2018ko urtarrilaren 5a.
b) Gauzatze-eguna: 2018ko otsailaren 6a.
c) Kontratista: Leaseplan Servicios SA.
d) Nazionalitatea: espainiarra.
e) Esleipenaren zenbatekoa: alekako prezioak.
Erandio, 2018ko otsailaren 12a.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.