Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2018ko otsailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
922

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 103/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

En el procedimiento Divorcio contencioso 103/2017 seguido en el Juzgado de Primera

Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 103/2017 prozedura bideratu da, Iñigo Menendez Alegriak eskatuta, Maria Rosario Teixeira Zamaconaren aurka. Prozeduran epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza:

9/2018 EPAIA

Epailea: Julio Luis Gallego Martinez.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hemezortziko otsailaren bata.

Alderdi demandatzailea: Iñigo Menendez Alegria.

Abokatua: Ana Bilbao Astigarraga.

Prokuradorea: Maria Begoña Jauregui Larrinaga.

Alderdi demandatua: Maria Rosario Teixeira Zamacona.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: dibortzioa.

Julio Luis Gallego Martínezek, Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratu diren 103/2017 autoak ikusi ditu. Autoak bideratu dira Iñigo Menéndez Alegríak eskatuta –Jauregui Larrinaga epaitegietako prokuradoreak ordezkatu du, eta Bilbao Astigarraga letraduak lagundu–, María Rosario Teixeira Zamaconaren aurka, zeina auzi-ihesean baitago.

EPAITZA

Desegindakotzat jotzen dut Iñigo Menéndez Alegríaren eta María Rosario Teixeira Zamaconaren arteko ezkontza, dibortziorako legezko arrazoiak daudelako; beraz, adierazpen honek dakartzan legezko ondore guztiak izango ditu, besteak beste ezkontzaren ondasun-eraentza desegitea.

Ez da lehen auzialdi honetan sortutako kostuei buruzko berariazko aipamenik egiten.

Ebazpen hau irmoa denean, bidal bedi exhortoa Iruña de Ocako Erregistro Zibilera (Araba), lekukotzarekin, auzilarien ezkontza-inskripzioaren orri-bazterrean inskriba dadin.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: S. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. XG).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Durangon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko otsailaren batean.

Eta Maria Rosario Teixeira Zamacona demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hemezortziko otsailaren batean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala