Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2018ko otsailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
919

EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko apelazioan bideratutako 644/2017 prozeduraren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: Behin betiko neurriak aldatzeko apelazio-errekurtsoa, PZL 2000 644/2017.

Errekurtsogilea: Margarita Parada Vivero.

Abokatua: Susana Cambra Marcos.

Prokuradorea: Julián Sánchez Alamillo.

Alderdi errekurritua: Riden Sandro Coca Soto.

Gaia: neurriak aldatzea.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2018-02-01ean. Hona hemen epaitza:

Margarita Parada Vivero andreak, Sánchez prokuradoreak ordezkaturik, ezarritako apelazio-errekurtsoa ezetsi egiten da. Errekurtso hori Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiak, 662/2017 zenbakiarekin burututako prozeduran behin betiko neurriak ezartzeko —erroilu honen jatorria ere badenean—, 2017ko urriaren 18an emandako Epaiaren aurka jarri zen. Epai hura berretsi egiten dugu, eta ez dugu ematen gora-jotze honen kostuen gaineko erabakirik.

Riden Sandro Coca Soto demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala