36. zk., 2018ko otsailaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
918
EBAZPENA, 2018ko otsailaren 12koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baitira 2018. urtean kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak emateko (Bitartez deialdia) arauak ezarri eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio Batzordearen kideen izendapena eta osaera.
Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Agindua, 2018. urtean Kultura eta gizarte arloetako bitartekotza- eta berrikuntza-proiektuetarako diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena (Bitartez deialdia).
Kontuan izanda aipatutako Aginduaren 10. artikuluak adierazten duela ezen, deialdi honetara aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, balorazio-batzorde bat eratuko dela, eta kideen izendapena eta haren osaeraren argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez egingo dela.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.
Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzordekideak (bost aditu-profesional, aztertu beharreko diru-laguntzaren gaiarekin zerikusia dutenak):
Irene Basilio Intxausti anderea.
Begoña Guzman Sanchez anderea.
Garazi Lopez de Armentia Olabe anderea.
Ane Rodriguez Armendariz anderea.
Iker Tolosa Lafuente jauna.
Idazkaria: Mikel Etxeberria Agirresarobe jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
Ordezko idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 12a.
Kulturako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.