Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2018ko otsailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
917

EBAZPENA, 2018ko otsailaren 6koa, Kulturako sailburuordearena, praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kultura gune independenteei 2018. urtean diru-laguntzak emateko (Sorgune Deialdia) arauak ezarri eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio Batzordeko kideen izendapena eta osaera argitaratzen duena

Aztertu da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2017ko abenduaren 27ko Agindua, praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kultura gune independenteei 2018. urtean diru-laguntzak emateko (Sorgune Deialdia) arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aipatutako aginduaren 10. artikuluak adierazten duela deialdi honetara aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko Balorazio Batzorde bat eratuko dela, eta kideen izendapena eta haren osaeraren argitaratzea Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez egingo dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Batzordekideak (bost aditu-profesional, aztertu beharreko diru-laguntzaren gaiarekin zerikusia dutenak):

Teresa Badia Dalmases andrea

Filgi Claverie Michelena jauna

Miren Gabantxo Uriagereka andrea

Araceli de la Horra Gutierrez andrea

Igor Otxoa Odriozola jauna

Idazkaria: Mikel Etxeberria Agirresarobe jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Ordezko idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 6a.

Kulturako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala