36. zk., 2018ko otsailaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
914
AGINDUA, 2018ko otsailaren 9koa, Hezkuntzako sailburuarena, Azkoitiko (Gipuzkoa) «Urola Lanbide Eskola» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.
Azkoitiko (Gipuzkoa) «Urola Lanbide Eskola» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzeko egindako proposamena aztertu da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedurari jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak ikusi ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– «Urola Lanbide Eskola» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzea onartzen da: aurrerantzean «Izarraitz Lanbide Eskola» Bigarren Hezkuntzako Institutua izango du izena. Ikastetxe hori Gipuzkoan dago, Azkoitiko udalerriko Altamira kalea z/g helbidean, eta 20015275 kode-zenbakia dauka.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 9a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.