Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

36. zk., 2018ko otsailaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
910

AGINDUA, 2018ko otsailaren 13koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Nahitaezko Desjabetzetarako Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Epaimahaietako kide batzuk kentzeko eta kide berriak izendatzeko dena.

Nahitaezko Desjabetzetarako lurralde-epaimahaiak sortzeari buruzko irailaren 20ko 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluan xedatzen denez, besteak beste, orduko Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako Sailari atxikitako letratu batek egon behar du Euskal Autonomia Erkidegoko hiru epaimahai horietako bakoitzean, kide gisa. Sail hori, gaur egun, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Saileko Araubide Juridikoaren Saiburuordetza da.

Nahitaezko Desjabetzetarako lurralde-epaimahaien jarduerari buruzko Erregelamendua onartzen duen irailaren 20ko 244/1988 Dekretuaren 3. artikuluari jarraituz, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia Garapenerako sailburuak –gaur egun Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak– izendatuko du 8/1987 Legearen 2.1.a) artikuluan aipatzen den Nahitaezko Desjabetzetarako lurralde-epaimahai bakoitzeko letratua. Erregelamenduko 8. artikuluan ezartzen denez, izendatu beharko dira letratu ordezkoak, letratu titularra gaixorik edo kanpoan balego edo arrazoi justifikaturen bategatik ezingo balu bere kargua bete aldi baterako, ordezteko.

Horiek horrela, aipatutako aginduetan xedatutakoaren arabera,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Kargutik kentzea Nahitaezko Desjabetzetarako Lurralde Epaimahaietako letratu hauek eta beren ordezkoak, honako taula honetan azaltzen den bezala:

(Ikus .PDF)

2. artikulua.– Nahitaezko Desjabetzetarako Lurralde Epaimahaietako letratu hauek eta beren ordezkoak izendatzea, honako taula honetan azaltzen den bezala:

(Ikus .PDF)

3. artikulua.– Agindu hau jakinaraztea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Nahitaezko Desjabetzetarako Lurralde Epaimahaien lehendakariei, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailari eta kargutik kendu dituzten eta izendatuak izan diren kideei, jakinaren gainean egon daitezen eta dagozkion ondorioetarako.

4. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, publizitatea emateko asmo bakarrarekin.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 13a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala