34. zk., 2018ko otsailaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (227 KB - 3 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
888
IRAGARKIA, «2018-2020 hirurtekoan mugikortasun seguruaren heziketa-arloan hezitzaileak prestatzea» xede duen zerbitzuen administrazio-kontratua lizitatzeko dena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: T-0016/18.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: 2018-2020 hirurtekoan mugikortasun segururako heziketa-arloan hezitzaileak prestatzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitzan, prestakuntza birtuala emateko, eta, gainerakoan, Euskal Autonomia Erkidegoko prestakuntza-zentroetan.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: ikus administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 5.1 puntuan adierazitakoa.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude.
A.– Formulak aplikatuz automatikoki baloratzen diren irizpideak (51 puntu):
a) Eskaintza ekonomikoa: 40 puntu.
b) Tailerretarako ordu-kopurua handitzea: 11 puntu.
B.– Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak: garatu beharreko lanaren proposamen osoa biltzen duen memoria (49 puntu).
4.– Lizitazio-aurrekontua 171.690,00 euroko da (zerbitzu hauei ez zaie BEZa aplikatuko, hala ezarrita baitago Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legearen 20.1.9 artikuluan).
– 2018. urtea: 57.230,00 euro.
– 2019. urtea: 57.230,00 euro.
– 2020. urtea: 57.230,00 euro.
5.– Bermeak:
Behin betikoa: lizitazio-aurrekontuaren % 5.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 87 88.
e) Telefaxa: 945 01 87 49.
f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus
g) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2018ko martxoaren 11.
7.– Kontratistaren betebeharrak:
a) Sailkapena: ez da aplikatzen.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:
Ekonomia- eta finantza-kaudimena:
Amaitutako azken hiru ekitaldi ekonomikoetatik negozio-bolumen handienekoan, kontratu honi dagokion arloan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 170.000,00 eurokoa izan beharko da.
Gaitasun teknikoa eta profesionala:
Kontratua kalitate-maila egokiarekin gauzatzeko behar diren esperientzia eta giza baliabideak izan beharko dira. Horretarako, kontratu honen xedearen antzeko zerbitzuak ematen honako esperientzia hau izan beharko du enpresa lizitatzaileak: azken bost ekitaldi ekonomikoetatik arlo horretan lan gehien egin duen ekitaldian, bide-segurtasunaren eta mugikortasun seguruaren arloan, gutxienez, 170.000,00 euroko zerbitzuak behar bezala gauzatuta izan beharko ditu.
Ez dira onartuko ekonomia-kaudimeneko eta gaitasun teknikoko eskakizunak betetzen ez dituzten enpresak.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 12a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: ikusi administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 29. eta 31. puntuetan adierazitakoa.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Segurtasun Sailaren erregistroa.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, beheko solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz. 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik; Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan aipatzen diren izapideak egin behar badira, 15 egun gehiago emango dira (balio ezohikoak edo neurriz kanpokoak).
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako kontratazio-mahaia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2018ko martxoaren 21a; eta «B» gutun-azala: 2018ko apirilaren 3a:
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.
11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 5a.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.