34. zk., 2018ko otsailaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (234 KB - 3 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
SEGURTASUN SAILA
887
IRAGARKIA, «2018-2020 hirurterako mugikortasun segururako materialak prestatzea» xede duen zerbitzuen administrazio-kontratua lizitatzeko dena.
1.– Esleipena egiten duen erakundea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: T-0018/18.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: 2018-2020 hirurterako mugikortasun segururako hezkuntza-materialak prestatzea.
b) Loteak: bai. Bi lote:
1. lotea: Unibertsitateaz kanpoko hezkuntza sisteman aplikatzeko materialak.
2. lotea: Mugikortasun segururako hezkuntzako balioak sustatzen dituzten materialak, hezkuntza-testuinguru ez-formaletan.
c) Gauzatzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitzan egingo dira lanak.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: kontratua izenpetzen denetik 2020ko abenduaren 31 arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude.
1. lotea:
A) Formulak aplikatuz, automatikoki baloratzen diren irizpideak (55 puntu):
a) Eskaintza ekonomikoa: 40 puntu.
b) Helduen Oinarrizko Hezkuntzarako jarduera-kopurua handitzea: 5 puntu.
c) Haur Hezkuntzarako (Bigarren Zikloa) jarduera-kopurua handitzea: 5 puntu.
d) Ariketa edo jarduera interaktiboen kopurua handitzea: 5 puntu.
B) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:
a) Egin beharreko lanaren proposamen orokorra duen memoria: 45 puntu.
2. lotea:
A) Formulak aplikatuz, automatikoki baloratzen diren irizpideak (51 puntu):
a) Eskaintza ekonomikoa: 41 puntu.
b) Talde-dinamiketarako unitate-kopurua handitzea: 10 puntu.
B) Balio-iritzien bidez aplikatzekoak diren irizpideak:
a) Egin beharreko lanaren proposamen orokorra duen memoria: 49 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 133.000 euro (BEZik gabe); 160.930 euro (BEZa barne).
5.– Bermeak.
Esleitutako lote bakoitzaren lizitazio-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 87 88.
e) Telefaxa: 945 01 87 49.
f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus
g) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den egunaren bezpera.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez da aplikatzen.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta, hala badagokio, gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 29.2 puntuan zehaztutakoaren araberakoa.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2018ko martxoaren 9a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: ikusi administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 29. eta 31. puntuetan adierazitakoa.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Segurtasun Sailaren erregistroa.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, beheko solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik; Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan aipatzen diren izapideak egin behar badira, 15 egun gehiago emango dira (balio ezohikoak edo neurriz kanpokoak).
e) Aldagaiak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako kontratazio-mahaia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2018ko martxoaren 19a, eta «B» gutun-azala: 2018ko martxoaren 26a.
e) Ordua: 10:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.
11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko du lizitazio-iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeagatiko gastua.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko urtarrilaren 29a.
Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,
MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.