34. zk., 2018ko otsailaren 16a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
885
EDIKTUA, 4688/2017 espetxe-zaintzako espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: nire kargura dagoen epaitegi honetan, Francisco Jimenez Lopez jaunak gizartearentzat lan egiteari buruzko 4688/2017 espedientea bideratu da. Zigor hori Vitoria-Gasteizko Betearazpeneko Zerbitzu Erkide Prozesalak ezarri zuen, 1689-16-P-Inst.B betearazpenaren bidez. Jaun hura 1991-12-06an (NAN: 72840424E) jaio zen eta azken helbidea hemen izan zuen: Aterpe zentroa, Vitoria-Gasteiz. Gaur egun, non den ez dakigu. Espediente horretan, autoa eman da 2017-11-10ean, eta autoaren xedapen-zatiak honela dio hitzez hitz: «Deklaratu egiten da Francisco Jimenez Lopezek ez dituela bete 1689-16-P-Inst.B betearazpenean ezarritako zigorrari zegozkion 9 lanaldi, egin behar zituen gizartearentzako 15 lanaldietatik.
Jakinaraz bedi ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, behar diren ondorioetarako».
Francisco Jimenez Lopezi jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, agindutakoa betez, eta jakinarazten zaio ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera. Bilbon, 2018ko urtarrilaren 24a.
MAGISTRATUA.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.