Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2018ko otsailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
882

EDIKTUA, 430/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 430/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Limite 24 SLk eskatuta, Asier Mendiguren Urquijoren aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

23/2018 EPAIA

Epailea: Ignacio de la Mata Barranco jauna.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamazortziko urtarrilaren bosta.

Alderdi demandatzailea: Limite 24 SL.

Abokatua.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Asier Mendiguren Urquijo jauna.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: mailegu-kontratua.

EPAITZA

Ezetsita geratzen da Límite 24 SLk Asier Mendiguren Urquijo jaunaren kontra aurkeztutako demanda. Hori dela eta, demandatua absolbitu egiten dut alderdi auzi-jartzaileak zituen uzietatik.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Asier Mendiguren Urquijo demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko urtarrilaren hamaseian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala