33. zk., 2018ko otsailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (275 KB - 10 orri.)
- EPUB (209 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
860
136/2018 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez onetsi dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Espezialista Sanitarioen Lanbide-taldeko Audioprotesiko Teknikari Espezialista kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.
Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Espezialista Sanitarioen Lanbide-taldeko Audioprotesiko Teknikari Espezialista kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.
Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.
Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN TEKNIKARI ESPEZIALISTA SANITARIOEN LANBIDE-TALDEKO AUDIOPROTESIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA KATEGORIAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko destinoak.
1.1.– Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Teknikari Espezialista Sanitarioen Lanbide-taldeko Audioprotesiko Teknikari Espezialista kategoriako destinoak, II. eranskinean jasotakoak.
1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaien eskakizunak.
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Audioprotesiko Goi-Mailako Teknikari titulazioa edo horren baliokidea izatea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:
C1 taldea (C taldea zena): 15 euro.
3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.
3.1.– Oposizioaldia.
Herri Ardularitzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.
Esandako Eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.
3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
– Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Diagnostikoko Audioprotesiko Goi-Mailako Teknikari tituluaren fotokopia konpultsatua edo horren baliokidea, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
3.3.– Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: AUDIOPROTESIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:
● Txanda irekiaren deialdia: 2 destino.
Sarbide orokorra: 2.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0.
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.
Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.
2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN OSASUN TEKNIKARI ESPEZIALISTEN LANBIDE TALDEKO AUDIOPROTESIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTEN KATEGORIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA
1) Lan esperientzia (60 puntu, gehienez).
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, dena delako espezialitatean teknikari espezialista gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,22 puntu.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:
a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,08 puntu hilabete bakoitzeko.
b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,10 puntu hilabete bakoitzeko.
c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
d) Lehiatzen den lanpostu berean egindako zerbitzuak: 0,22 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez).
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduatu aurreko prestakuntza:
Dagokion espezialitatean teknikari espezialisten ikasketetan edo baliokideetan ateratako ohorezko matrikula edo bikain bakoitzeko (honako gai hauetan ateratakoak ez dira kontuan hartuko: erlijioa, etika, heziera politikoa, heziketa fisikoa eta hizkuntza):
– Ohorezko matrikula bakoitzeko: 0,6 puntu.
– Bikain bakoitzeko: 0,4 puntu.
b) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
(Ikus .PDF)
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:
● ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.
● Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.
Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,50ekoa edo hortiko gorakoa.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
c) Irakaskuntza jarduera:
Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
d) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
Txosten bakoitzeko: 2 puntu.
Ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1 puntu.
Mahai-inguru bakoitzeko: 1 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
e) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).
3) Euskara.
2. HE: 18 puntu.
1. HE: 9 puntu.
IV: ERANSKINA
AUDIOPROTESIKO TEKNIKARI ESPEZIALISTA
I.– Gai-zerrenda orokorra.
1.– Entzumeneko ezaugarri anatomosentsorialak. Erabiltzaile hipoakustikoaren preskripzio fakultatiboaren interpretazioa. Anatomofisiologia orokorra. Entzumen-galerarekin edo egokitzapen protesikoarekin lotutako patologia orokorra. Entzumen- eta bestibulu-aparatuaren anatomia eta patologia. Entzumen nerbio-sistemaren eta orekaren funtzionamendua. Entzumen-aparatuaren patologiak.
2.– Entzumen miaketak eta probak egitea helduei. Azterketa egiteko tresnak. Otoigorpen akustikoen ekipoa. Entzumeneko potentzia ebokatuetako ekipoa. Audiometroa. Inpedantziometroa. Kabina audiometrikoa. Eremu libreko aretoa. Otoskopia. Akumetria. Audiometria tonal liminarra. Maskaratzeko teknikak. Audiometria supraliminarra. Logoaudiometria. Maskaratzeko teknikak. Proba psikoakustikoak. Inpedantziometria, inpedantzia, konpliantzia, suszeptantzia eta admitantzia. Entzumeneko potentzial ebokatuak. Otoigorpen akustikoak. Bestibulu-probak.
3.– Haurren entzumeneko azterketak egitea. Audiometria jolas bidezko errefortzuarekin eta ikus-errefortzuarekin. Entzumeneko screeningeko probak. Baldintzatu gabeko erreflexuak. Proba objektiboak egitea. Haurren anatomiako elementu bereizleak. Txostenak egitea. Haurraren garapen kognitiboaren ezaugarri fisikoak. Haur-baldintzapeneko eta ikus-errefortzuko berariazko tresneria.
4.– Entzumen-galerak zuzentzeko aukerak dauden erabakitzea. Entzumen-galera motak. Entzumen-urritasunen sailkapena. Entzumen-galera mota bakoitzaren patroi audiologikoak. Entzumen-zuzenketako pronostikoak galera-mota bakoitzerako. Proba audiologikoen integrazioa. Grafiko audiometrikoak.
5.– Audiofonoa konpontzea eta entzumen-tekniken laguntzak. Protesia. Protesi-motak. Protesien osagaiak: sarrera-transduktoreak, anplifikazioko eta kontroleko blokea, irteera-transduktorea eta kontroleko elementuak. Matxurak detektatzea eta horien arrazoiak. Osagaiak aldatzea. Entzumen-protesiak konpontzeko teknikak eta laguntza teknikoak. Funtzionamendua egiaztatzea. Laneko segurtasun eta osasunari buruzko araudia.
6.– Akustika eta soinu-babesaren elementuak. Soinuaren parametro fisikoak neurtzea: Bibrazioen analisia. Mugimendu harmoniko sinpleak. Ondulazio-mugimendua. Maila akustikoak. Uhin geldikorrak. Iragazki akustikoak. Soinu-eremuko aretoen diseinua: soinu-eremuko areto audiometrikoen ezaugarri akustikoak. Araudia. Areto baten zuzenketa akustikoa. Areto audiometrikoak: ezaugarri fisikoak eta akustikoak. Kalibrazioa.
7.– Entzumen-moldeak eta -babesak egitea. Kontramoldea egitea: material-motak, ekipoa, prozesua eta teknikak. Egokigailu anatomikoak eta entzumenerako babesak egitea.
8.– Entzumen-protesiak hautatzea eta egokitzea. Ezarri ezin daitezkeen entzumen-protesiak. Ezaugarri teknikoak eta efektu akustikoak. Ezarri ezin daitekeen entzumen-protesia egokitzea. Ekipoak eta aplikazio informatikoak. Ezarritako entzumen-protesien erregulazioa. Ezarri daitezkeen entzumen-protesiak. Egokitzapen protesikoaren emaitza baieztatzea: baieztapen subjektiboko probak haurrekin eta helduekin. Baieztapen objektiboko proba. Erabiltzailearen asebetetzearen ebaluazioa: Haurrak ebaluatzeko eskalak. Adinekoak ebaluatzeko eskala espezifikoak.
9.– Hipoakusikoaren arreta. Jarrera eta egoera emozionalak detektatzea entzumen-galeran: Entzumen-galeraren ondorio psikologikoak paziente gorrarekiko komunikazioan. Audioprotesistaren komunikazio-gaitasunak. Entzumen-galeraren errehabilitazioko diziplina-arteko ekipoetan esku-hartzea: errehabilitazioa, gaikuntza eta desgaitasuna. Audioprotesistaren funtzioa errehabilitazioan. Profesionalen arteko komunikazioa.
Audioprotesikoen txostenen protokoloak helduentzako eta haurrentzako. Txostenak idaztea. Lanbide-sekretua.
10.– Entzumena eta hitzezko komunikazioa. Fonazio-aparatuaren osagaiak ezagutzea: Laringearen anatomia. Laringearen fisiologia. Aparatu fonoartikularraren anatomia eta fisiologia. Ahotsaren ekoizpenaren teoriak. Artikulazio-organoak. Ahots-korden ekintza. Ahotsaren ezaugarri akustikoak. Mingainaren egitura-elementuen deskribapena. Hizkuntza eta komunikazioa. Zeinu linguistikoaren ezaugarriak. Hizkuntzaren garapenaren identifikazioa haur hipoakusikoan.
II.– Gai-zerrenda komuna.
1.– Euskadiko Osasun Antolamenduko Xedapen Orokorrak. Euskadiko Osasun-sistema: Antolamendua eta Herritarren eskubide eta betebeharrak.
2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.
3.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun sisteman.
4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena.
5.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Datuen babesaren printzipioak.
6.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.
7.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
9.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
10.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
11.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.
12.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA
1.– Tratado de Audiología. E. Salesa. Elsevier 2. edizioa. 2013.
2.– Audiología. Teoría y práctica. Antonio Angulo. Argit.: Egea. 2017.
3.– Atención al Hipoacúsico. D. Leon. Síntesis.
4.– Elección y adaptación de prótesis auditivas. R. Torrejón. Síntesis.
5.– Acústica y sistemas de sonido. Miyara, F. 2010.
6.– Otoplástica. Elaboración de moldes y protectores auditivos. Reyes Alberto. 2014. Gami.
7.– 41/2002 Oinarrizko Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomia eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren arloko Eskubide eta Betebeharrak arautzen dituena.
8.– 147/2015 Dekretua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko pazienteen eta erabiltzaileen eskubideei eta betebeharrei buruzko Adierazpena.
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
1.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11. artikuluak).
2.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1, 3, 6, 9 eta 13. artikuluak).
3.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharreu buruzko Adierazpena onartzen duena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20 eta 21. artikuluak).
4.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7. artikuluak).
5.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12. artikuluak).
6.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena (1, 3 eta 43. artikuluak).
7.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf
8.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf
9.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf
10.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf
11.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf
12.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf