33. zk., 2018ko otsailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (319 KB - 16 orri.)
- EPUB (219 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
852
128/2018 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Diplomatu Sanitarioen Lanbide Taldeko lan osasuneko Erizainen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onetsi dira.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2016an eta 2017an deitu diren hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onetsi dira.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoei buruzko deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.
Bigarrena.– Lan osasuneko Erizainen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onestea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatutako kategoria Diplomatu Sanitarioen Lanbide Taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.
Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onestea.
Laugarrena.– Merezimenduen baremoa onestea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.
Bosgarrena.– Dagokion gai zerrenda onestea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
María JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA
LAN OSASUNEKO ERIZAINEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK. AIPATUTAKO KATEGORIA DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKOA DA, ETA DESTINOAK OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA
1.– Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.
1.1.– Deialdi honen xede izango dira lan osasuneko Erizainen kategoriako destinoak. Aipatutako kategoria Diplomatu Sanitarioen Lanbide Taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. eranskinean bilduak.
1.2.– Deitutako destinoen % 7 gordeko dira desgaitasuna duten langileek betetzeko, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera. Horiek II. eranskinean adierazi dira.
2.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, hala bada, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:
a) Hurrengo titulua edukitzea, oinarri orokorren 6.2.c oinarria jarraituz: OLTko titulazioa edo Erizaintzako Unibertsitateko Diplomatura, edota Erizaintzako Gradua izatea, eta horrez gain, Laneko Erizaintzako espezialista titulua izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.
b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.
c) Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epearen barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:
A2 taldea (antzinako B taldea): 20 euro.
3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.
3.1.– Oposizioaldia.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak gai zerrenda orokorrari eta gai zerrenda komunari lotutako IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.
Era berean, aipatutako eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.
3.2.– Oinarri orokorren 14. oinarrian ezarritako puntuazioaren arabera izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, baita 14.2 oinarrian aipatzen den dokumentazioa ere:
– Ondoko agirion fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: OLT edo Erizaintzako Unibertsitateko Diplomatura titulazioaren edo baliokidea, edota Erizaintzako Gradua izatea, eta horrez gain, Laneko Erizaintzako espezialista titulua izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.
3.3.– Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
3.4.– Lanpostuaz jabetzea.
Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetako baten batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzeko ekitaldian:
Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: LAN-OSASUNEKO ERIZAINA
Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:
● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 2 destino.
Sarbide orokorra: 2.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0.
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
● Txanda irekiaren deialdia: 5 destino.
Sarbide orokorra: 5.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 0.
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.
Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.
2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO LAN OSASUNEKO ERIZAINEN KATEGORIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA
1) Lan esperientzia: 60 puntu, gehienez.
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoetako osasun zerbitzuetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, lan osasuneko erizain gisa edo erizaintza arloko kudeaketa-lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,23 puntu.
Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:
a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.
b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.
c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.
d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.
e) B taldean eskainitako zerbitzuak, lehiatzen den lanpostu berean: 0,23 puntu hilabete bakoitzeko.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez):
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduatu aurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
(Ikus .PDF)
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira agertuko zatitzailean ondorengo irakasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, etxearen irakaskuntza, auzitegi-medikuntzako autopsiaren nozioak edo Osasun laguntzaile teknikoko/Erizaintzako diplomatuko ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste irakasgai batzuk.
b) Gradu ondoko prestakuntza:
– Cum Laude Doktorea: 10 puntu.
– Doktorea: 9 puntu.
– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.
– Unibertsitate-aditua edo espezialista: 5 puntu.
– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
– Lizentziatura Gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
– Dokotoretza ikastaroak, ikastaro bakoitzeko, eta gehienez 10 ikastaro: 0,25.
– Bestelako unibertsitate titulazioa erlazioa daukana: 2,5 puntu.
Cum Laude doktoreari dagokion puntuazioa jasoko balitz, ez da esleituko doktoreari dagokion puntuazioa. Era berean, ez dira baloratuko doktore ikastaroak baldin eta Doktore, Cum Laude Doktorea, Ikertzeko Nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen Diplomaren titulua lortzeko baliagarriak izan badira.
c) Prestakuntza espezializatua:
Ofizialki onartutako espezialitateren batean Erizain espezialistaren titulua izateagatik: 3 puntu.
Atal honetan ez da baloratuko lehiatzen den kategorian plaza lortzeko eskatzen den titulazioa.
d) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
(Ikus .PDF)
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:
– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.
– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.
Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,20koa edo hortik gorakoa.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
e) Irakaskuntza jarduera:
– Unibertsitate Fakultate bateko irakasle titularra edo irakasle elkartua (urteko): 0,75 puntu.
– Erizaintzako Unibertsitate Eskolako arduraldi partzialeko irakaslea (8 orduko tarteak): 0,050 puntu.
– Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzarako akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.
– Praktika klinikoko irakasle tutorea, venia docendi delakoarekin (urteko): 0,750 puntu.
– Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (15 puntu, gehienez):
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.
– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.
– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.
– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.
– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
– Tesinako: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.
g) Hizkuntzak (ingelesa, frantsesa eta alemanera): gehienez 3 puntu.
Ingelesa: gehienez 1,5 puntu.
Frantsesa: gehienez 1,5 puntu.
Alemanera: gehienez 1,5 puntu.
h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).
3) Euskara.
2. HE: 18 puntu.
1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
LAN-OSASUNEKO ERIZAINA
I.– Gai-zerrenda orokorra.
1.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa:
2.– Prebentzio-zerbitzuen araudia.
3.– Laneko arriskuen prebentzioari lotutako agenteak, nazionalak (INSSBT, Laneko Ikuskaritza, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Batzorde Nazionala) eta nazioartekoak (Laneko Segurtasun eta Osasunaren Agentzia Europarra, LANE).
4.– Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea. Lan-osasuna Sanitatearen Lege Orokorrean.
5.– Lan-istripua. Kontzeptuak eta definizio legala. Lan-istripuak jakinarazi, erregistratu eta ikertzea. Arrazoien azterketa. Prebentzioa. Laneko istripuen eta gaixotasun profesionalen mutuak.
6.– Lan-istripu biologikoa. Ingurune sanitarioan odol bidez transmititzen diren birusen infekzioen prebentzioa. Gai biologikoen nahi gabeko esposizioen aurrean nola erantzun. Jarduera-protokoloak.
7.– Gaixotasun profesionalak. Kontzeptua eta definizioa. Sailkapena. Eragile fisikoek, kimikoek eta biologikoek eragindako gaixotasunak.
8.– Profesionalki eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza. Langile sanitarioen osasunaren zaintza espezifikoa.
9.– Zainketa sanitario espezifikoko protokoloak: zarata, zamak eskuz manipulatzea, datuak bistaratzeko pantailak, behartutako jarrerak, mugimendu errepikakorrak, amiantoa, erradiazio ionizatzaileak, laneko asma, inhalatzen diren gai anestesikoak.
10.– Osasun-azterketa lan-esparruan. Lanerako gaitasuna. Lanpostuko eskakizun psikofisikoak. Lanpostuaren zentzuzko egokitzapena.
11.– Historia kliniko-profesionala. Edukiak. Osasun-dokumentuak zaindu eta gordetzea. Osasunaren zaintzaren datuen konfidentzialtasuna.
12.– Psikosoziologia. Arrisku psikosozialeko faktoreen kontzeptua eta definizioa. Osasunaren gaineko eragin nagusiak. Osasunaren zaintzarako estrategiak. Erlazionatutako test psikometrikoak.
13.– Laneko jazarpena, langile errearen sindromea («burn out»).
14.– Txandakako lana. Erritmo biologikoak.
15.– Ergonomia: helburuak eta funtzioak. Lan-zama fisikoa.
16.– Higiene industriala. Ingurune sanitarioko gai kimiko kutsatzaile nagusiak. Gai kantzerigenoak, mutagenoak eta teratogenoak. Medikamentu arriskutsuak. Ingurumen-kontrolerako teknikak.
17.– Laneko segurtasuna. Oinarrizko kontzeptuak. Prebentzioko jarduna, etapak eta helburuak. Lantokiak. Arriskuak eta prebentzio-neurriak. Segurtasun-seinaleztapena.
18.– Emergentzia-planak eta norbere burua babestekoak.
19.– Arrisku biologikoak. Definizioa eta sailkapena. Gai biologikoak arrisku psikosozialerako faktore gisa langile sanitarioen artean. Zaintza- eta prebentzio-estrategiak. Arreta-neurri estandarrak.
20.– M. Tuberkulosiarekiko esposizio-arriskuaren prebentzioa. Eraginpean dauden langileen osasunaren zaintza.
21.– Immunizazioa lan-esparruan. Printzipio orokorrak. Txertaketa-estrategia eta -programak. Laneko txertaketak ingurune sanitarioan.
22.– Ingurune sanitarioan erradiazio ionizatzaileen eraginpean izatea. Erizaintza-jarduera esposiziopeko langileen osasunaren zaintzan eta prebentzioan.
23.– Datuak bistaratzeko pantailekin lan egitea. Erizaintza-jarduera esposiziopeko langileen osasunaren zaintzan eta prebentzioan.
24.– Ingurune sanitarioko dermatosi profesional nagusiak. Erizaintza-jarduera esposiziopeko langileen osasunaren zaintzan eta prebentzioan.
25.– Bestelako arrisku-faktoreak eremu sanitarioan: ingurumeneko faktoreak (zarata, tenperatura, hezetasuna, argiztapena), erradiazio ez-ionizatzaileak. Inguruneko neurketak. Ingurumen-kontrolerako teknikak.
26.– Alkoholismoa eta bestelako toxikomaniak eremu sanitarioan. Erizaintzaren parte-hartzea prebentzio-programetan.
27.– Arriskuen ebaluazioa eta planifikazio prebentiboa. Lan-baldintzak analizatzeko metodoak. Identifikazioa eta ekiteko estrategia. Lan-arriskuen prebentzio-plana.
28.– Epidemiologiako printzipioak. Zaintza epidemiologikoa ingurune sanitarioan.
29.– Azterketa epidemiologiko motak. Behaketa-azterketak: deskribatzaileak, kohorteenak eta kasuenak eta kontrolak.
30.– Estatistika deskriptiboa. Zentralizazio-, posizio-, sakabanatze- eta forma-neurriak. Ikerketa-lan baten diseinu egokia: helburua eta hipotesia, plangintza, kostuak, etika eta legezkotasuna. Laginaren neurria eta baliozkotasuna. Laginketa-teknikak. Errore-motak.
31.– Lan-arriskuen arloko prestakuntza eta informazioa.
32.– Norbera babesteko ekipamendua eta babes kolektibokoa.
33.– Amatasunaren babesa. Araudi aplikagarria. Haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arrisku-egoerak. Egokitzapena, lanpostu-aldaketa.
34.– Bereziki kalteberak diren langileen babesa.
35.– Emergentzietan eta ebakuazioetan jardutea. Lehen sorospenak. BBB.
36.– Osasunerako eta segurtasunerako heziketa, lan-osasunaren arloan. Osasunerako heziketako teknika didaktikoak. Lan-osasunaren arloko aplikazioa. Lan-osasunaren inguruko prestakuntza-planak. Programak eta inpaktuaren ebaluazioa. Osasunaren sustapena.
37.– Lan-arriskuen prebentzioa kudeatzeko sistemak enpresa sanitarioan. Prebentzioaren planifikazioa eta plana. Lan-arriskuen prebentzioaren integrazioa.
38.– Prebentzioaren kudeaketarako ziurtapen-sistemak. OHSAS 18001:2007. Laneko arriskuen prebentzio-sistemen auditoriak.
39.– Lan-arriskuen prebentzio-plana. Modalitateak. Prebentzio-zerbitzuen eginkizun eta jarduera sanitarioak.
40.– Hondakin sanitarioen kudeaketa. Euskal Autonomia Erkidegoko legeria.
II.– Gai-zerrenda komuna.
1.– Osasun-lanbideen Antolamendua: Osasun-lanbideetan aritzea.
2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak.
3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Lanaldiak, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.
4.– Euskadiko Osasun Antolamenduko Xedapen Orokorrak. Euskadiko Osasun-sistema: Antolamendua eta Herritarren eskubide eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Zuzendaritza-antolakuntza. Gestio-araubidea.
5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Zuzendaritza-antolakuntza: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.
6.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.
7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Osasun-informazioaren eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.
8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena.
9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Datuak babestearen printzipioak. Pertsonen eskubideak.
10.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.
11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
15.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.
16.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA
1.– Osakidetzako Laneko Arriskuen Prebentzioa Kudeatzeko Sistema: Eskuliburua. Prozedurak eta Protokoloak. Karpeta Gorria. Informazio-eskuliburuak.
2.– Gai-zerrendarekin lotura duten gida teknikoak, Lan eta Gizarte Gaien Ministerioak –Instituto Nacional de Seguridad, Salud y Bienestar en el Trabajo (antes INSHT)– argitaratutakoak.
3.– Zainketa Sanitario Espezifikoko protokoloak, gai-zerrendarekin zerikusia dutenak. Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde-arteko Batzordearen Osasun Publikoko Batzarraren Lan-osasuneko Lantaldea.
4.– Condiciones de Trabajo en Centros Sanitarios. A. Hernández y otros. Instituto Nacional de Seguridad Salud y Bienestar en el Trabajo. 2001.
5.– Salud laboral: Conceptos y técnicas para la prevención de riesgos laborales. Ruiz-Frutos C, García AM, Delclòs J, Benavides FG. 3. edizioa, 2007. Ed. Masson;
6.– Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 115. eta 116. artikuluak.
7.– Guía de Bioseguridad para profesionales sanitarios. Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde-arteko Batzordearen Osasun Publikoko Batzarra. 2015.
8.– EAEko tuberkulosi programa. Osasun Saila. 2012. urtea (2013an eguneratua).
9.– Txertaketen Eskuliburua. Eusko Jaurlaritza. 2016.
10.– Vacunación en trabajadores sanitarios. Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioa. 2017ko apirila.
11.– Guía de valoración del riesgo laboral en el embarazo y lactancia en trabajadoras del ámbito sanitario. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa. Instituto de Salud Carlos III. 1.0 bertsioa. 2008ko ekaina.
12.– Vigilancia epidemiológica en el trabajo. Guía para la implantación de la vigilancia colectiva por parte de los servicios de prevención. 2015. Osalan.
13.– Introducción a la epidemiología ocupacional. Hernberg S. Ediciones Díaz Santos 1995.
14.– Psicosociología del Trabajo. Nogareda C y otros. INSHT. 2006.
15.– Guía de actuaciones de la Inspección de Trabajo y Seguridad Social sobre Riesgos Psicosociales. Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa. 2012.
16.– Guía de Criterios de Protección Radiológica Ocupacional para trabajadores expuestos en instalaciones radiactivas en el sector sanitario. Sociedad Española de Protección Radiológica. SEPR. 2012.
17.– Ergonomía y psicosociología. Gonzalez Maestre D. FC Editorial, 2007.
18.– Manual de Higiene Industrial. Fundación Mapfre. Editorial Mapfre, S.A. España. 1991.
19.– Técnicas de prevención de riesgos laborales: seguridad e higiene en el trabajo (10.ª ed.) José M.ª Cortes Díaz, 2012.
20.– OHSAS 18001:2007. Sistemas de gestión de la seguridad y salud en el trabajo. Norma OHSAS 18001:2007.
21.– OHSAS 18002:2008 Sistemas de gestión de la seguridad y salud en el trabajo. Directrices para la implementación de OHSAS 18001:2007
22.– Código Internacional de Ética para los profesionales de la Salud Ocupacional. Comisión Internacional de Salud Ocupacional (CISO/ICOH). 2012ko eguneratzea.
23.– Dokumentu teknikoa: 87.1.6. Medicamentos Peligrosos. INHST. Enplegu eta GS Minist.
24.– Argitaratutako beste artikulu batzuk:
24.1.– Metodología enfermera: una necesidad en salud laboral. Arranz Alonso S, Carcedo Santos L. Revista Tesela. 2010eko 1. hiruhilekoa, N.7.
24.2.– Aplicación del proceso de atención de enfermería a la salud laboral. Gonzalez Sánchez J. Medicina y seguridad en el trabajo. Med Segur Trab (Internet) 2011; 57 (222) 15-22 2011 Mar (aipua: 2017-12-02); 57 (222):15-22. Hemen dago eskuragarri:
http://scielo.isciii.es/pdf/mesetra/v57n222/especial2.pdf
24.3.– Intervención educativa sobre bioseguridad en trabajadores de la salud. Rodríguez Heredia, Aguilera Batueca, Barbe Agramonte, Delgado Rodríguez. Hemen dago eskuragarri:
http://scielo.sld.cu/scielo.php?script=sci_arttext&pid=S1025-02552010000400012
GAI-ZERRENDA OROKORRAREN LEGERIA
1.– 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, laneko arriskuen prebentzioari buruzkoa eta gero egin zaizkion aldaketak; 54/2003 Legea, abenduaren 12koa, lan-arriskuen prebentzio-legearen arauketa-esparrua aldatzen duena. (BOE 298, abenduaren 13koa).
2.– 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzen duena; 604/2006 Errege Dekretua, 39/1997 EDa aldatzen duena, eta arlo honetan geroago egin diren aldaketak.
3.– 843/2011 Errege Dekretua, ekainaren 17koa, osasun-jarduera eta prebentzio-zerbitzuak garatzeko baliabideen antolamenduari buruzko oinarrizko irizpideak ezartzen dituena.
4.– 306/1999 Dekretua, uztailaren 27koa, prebentzio-zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituena; eta 31/2006 Dekretua, otsailaren 21ekoa, zentro, zerbitzu eta establezimendu sanitarioak baimentzeari buruzkoa.
5.– 7/1993 Legea, abenduaren 21ekoa, Osalan – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea sortzeko dena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
6.– 191/2002 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Osalan – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egitura eta jarduerarako araudia onartzeko dena.
7.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileriaren lan-baldintzak arautzen dituen Akordioa (2007, 2008 eta 2009).
8.– 14/1986 Lege Orokorra, apirilaren 25ekoa, Osasun arlokoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak (33/2011 Lege Orokorra, urriaren 4koa, Osasun Publikoari buruzkoa).
9.– 1/1994 Legegintzako Errege Dekretua, ekainaren 20koa, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategina onartzen duena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
10.– 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko osasunaren eta segurtasun-seinaleztapenaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
11.– 486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
12.– 487/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, zama eskuz kargatzeagatik arriskuan izan daitezkeen langileen osasunaren eta segurtasunaren (batez ere, bizkarrean eta gerrialdean) arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
13.– 488/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, datuak bistaratzeko pantailak dituzten ekipoekin lan egitearen inguruko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
14.– 664/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, lanean langileen osasuna eta segurtasuna agente biologikoek berekin dakartzaten arriskuetatik babesteari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak; 1124/2000 Errege Dekretua, ekainaren 16koa, 664/1997 Errege Dekretua partzialki aldatzen duena (2000ko ekainaren 17ko BOE).
15.– 665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Lanean dauden bitartean langileak agente kantzerigenoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzkoa; 349/2003 Errege Dekretua, martxoaren 21ekoa, Lanean dauden bitartean langileak agente kantzerigenoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzko maiatzaren 12ko 665/1997 Errege Dekretua aldatzen duena eta horren aplikazio-esparrua agente mutagenoetara ere zabaltzen duena (2003ko apirilaren 5eko BOE).
16.– 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norbera babesteko ekipamendua erabiltzeari buruzko laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
17.– 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek laneko ekipamenduak erabiltzearen inguruko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
18.– 374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, Lanean dauden bitartean langileen osasuna eta segurtasuna gai kimikoekin erlazionatutako arriskuen kontra babesteari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
19.– 598/2015 Errege Dekretua, uztailaren 3koa, honakoak aldatzen dituena:
– 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, Prebentzio-zerbitzuen Araudia onartzen duena.
– 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, Laneko osasunaren eta segurtasun-seinaleztapenaren arloko gutxieneko xedapenei buruzkoa.
– 665/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 12koa, Lanean dauden bitartean langileak agente kantzerigenoen esposizioarekin lotutako arriskuen aurka babesteari buruzkoa.
– 374/2001 Errege Dekretua, apirilaren 6koa, Lanean dauden bitartean langileen osasuna eta segurtasuna gai kimikoekin erlazionatutako arriskuen kontra babesteari buruzkoa (BOE 159; 2015eko uztailaren 4koa).
20.– 783/2001 Errege Dekretua, uztailaren 2koa, erradiazio ionizatzaileen kontrako babes sanitarioaren araudia onartzen duena, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
21.– 815/2001 Errege Dekretua, uztailaren 13koa, medikuntzan elementu arriskutsuen eraginpean egon litezkeen pertsonen babes erradiologikorako erradiazio ionizatzaileak erabiltzeko justifikazioari buruzkoa.
22.– 286/2006 Errege Dekretua, martxoaren 10ekoa, lanean langileen osasuna eta segurtasuna zaratak dakartzan arriskuetatik babesteari buruzkoa, eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
23.– 1299/2006 Errege Dekretua, azaroaren 10ekoa, Gizarte Segurantzaren sistemako gaixotasun profesionalen koadroa onartu eta horien jakinarazpen eta erregistroa egiteko irizpideak ezartzen dituena (2006ko abenduaren 19ko BOE), eta gero arlo honetan egin diren aldaketak.
24.– 298/2009 Errege Dekretua, martxoaren 6koa, 39/1997 Errege Dekretua aldatzen duena, haurdun dauden langileen segurtasuna eta osasuna hobetzea sustatzeko neurrien aplikazioaren harira.
25.– 625/2014 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, aldi baterako ezintasun-prozesuen kudeaketaren eta kontrolaren alderdi batzuk arautzen dituena lehenengo hirurehun eta hirurogeita bost egunen barruan. (BOE 176 – 2014ko uztailaren 21a).
26.– 171/2004 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 24. artikulua garatzen duena, enpresa-jardueren koordinazioari dagokionez.
27.– Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 115. eta 116. artikuluak.
28.– 21/2015 Dekretua, martxoaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin sanitarioen kudeaketari buruzkoa.
29.– 396/2006 Errege Dekretua, martxoaren 31koa, Amiantoaren eraginpean egoteko arriskua duten lanei aplika dakizkiekeen segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenak.
GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA
1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11 artikuluak).
2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa (1 - 29. artikuluak).
3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoarena (1, 2, 3, 4, 17, 18, 19, 42 - 61, 76 eta 77 artikuluak).
4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 19, 20, 21, 22 eta 23 artikuluak).
5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena. (1, 3, 6, 9 eta 13 artikuluak).
6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20 eta 21 artikuluak).
7.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22 eta 23 artikuluak).
8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7. artikuluak).
9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19 artikuluak).
10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena (1, 3 eta 43 artikuluak).
11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf
12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf
13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf
14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf
15.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf
16.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf