Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2018ko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
851

127/2018 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Diplomatu Sanitarioen Lanbide Taldeko osasun mentaleko Erizainen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onetsi dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2016an eta 2017an deitu diren hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onetsi dira.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoei buruzko deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probak deitzea.

Bigarrena.– Osasun mentaleko Erizainen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onestea, I. eranskinean agertzen direnak. Aipatutako kategoria Diplomatu Sanitarioen Lanbide Taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onestea.

Laugarrena.– Merezimenduen baremoa onestea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena.– Dagokion gai zerrenda onestea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
OSASUN MENTALEKO ERIZAINEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK. AIPATUTAKO KATEGORIA DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKOA DA, ETA DESTINOAK OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA

1.– Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira osasun mentaleko Erizainen kategoriako destinoak. Aipatutako kategoria Diplomatu Sanitarioen Lanbide Taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. eranskinean bilduak.

1.2.– Deitutako destinoen % 7 gordeko dira desgaitasuna duten langileek betetzeko, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera. Horiek II. eranskinean adierazi dira.

2.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, hala bada, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

a) Hurrengo titulua edukitzea, oinarri orokorren 6.2.c) oinarria jarraituz: OLTko titulazioa edo Erizaintzako Unibertsitateko Diplomatura, edota Erizaintzako Gradua izatea, eta horrez gain, osasun mentaleko espezialista titulua izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

c) Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epearen barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

A2 taldea (antzinako B taldea): 20 euro.

3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.– Oposizioaldia.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak gai zerrenda orokorrari eta gai zerrenda komunari lotutako IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira.

Era berean, aipatutako eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

3.2.– Oinarri orokorren 14. oinarrian ezarritako puntuazioaren arabera izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, baita 14.2 oinarrian aipatzen den dokumentazioa ere:

– Ondoko agirion fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: OLT edo Erizaintzako Unibertsitateko Diplomatura titulazioaren edo baliokidea, edota Erizaintzako Gradua izatea, eta horrez gain, osasun mentaleko espezialista titulua izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.

3.4.– Erizainak osasun mentaleko Erizain lanetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Erizainen kategorian langile finkoaren izendapena duten langileek, baldin badaukate Osasun mentaleko erizain espezialistaren titulazioa 2016-17ko Enplegu Publikoaren Eskaintzaren Osasun mentaleko erizainen kategorian eskabideak aurkezteko azken egunean, eta baldin badaude Osasun Mentaleko lanpostu bat okupatzen titular gisa, kontuan izanda indarrean dagoela 2005eko uztailaren 19ko 186/2005 Dekretua, aukera izango dute dauden lanpostu eta destino horretan geratzeko, lanbide-kategoria berria kontsolidatuz; betiere, hautaketa-prozesuan izena emateko eskabidean parte-hartze modalitate hori hautatzen dutela jasota uzten bada eta hautaketa-prozesua gainditzen badute.

3.5.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetako baten batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzeko ekitaldian:

Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: OSASUN MENTALEKO ERIZAINA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 13 destino.

Sarbide orokorra: 12.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 1:

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 1.

● Txanda irekiaren deialdia: 35 destino.

Sarbide orokorra: 32.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 3:

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 3.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKO OSASUN MENTALEKO ERIZAINEN KATEGORIAREN MEREZIMENDUEN BAREMOA

1) Lan esperientzia: 60 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoetako osasun zerbitzuetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, osasun mentaleko erizain gisa edo erizaintza arloko kudeaketa-lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,23 puntu.

Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

e) B taldean eskainitako zerbitzuak, lehiatzen den lanpostu berean: 0,23 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

2) Prestakuntza, irakaskuntza eta ikerkuntza (20 puntu, gehienez).

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza.

Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira agertuko zatitzailean ondorengo irakasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, etxearen irakaskuntza, auzitegi-medikuntzako autopsiaren nozioak edo Osasun laguntzaile teknikoko/Erizaintzako diplomatuko ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste irakasgai batzuk.

b) Gradu ondoko prestakuntza:

– Cum Laude Doktorea: 10 puntu.

– Doktorea: 9 puntu.

– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitate-aditua edo espezialista: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentziatura Gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Dokotoretza ikastaroak, ikastaro bakoitzeko, eta gehienez 10 ikastaro: 0,25.

– Bestelako unibertsitate titulazioa erlazioa daukana: 2,5 puntu.

Cum Laude doktoreari dagokion puntuazioa jasoko balitz, ez da esleituko doktoreari dagokion puntuazioa. Era berean, ez dira baloratuko doktore ikastaroak baldin eta Doktore, Cum Laude Doktorea, Ikertzeko Nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen Diplomaren titulua lortzeko baliagarriak izan badira.

c) Prestakuntza espezializatua.

Ofizialki onartutako espezialitateren batean Erizain espezialistaren titulua izateagatik: 3 puntu.

Atal honetan ez da baloratuko lehiatzen den kategorian plaza lortzeko eskatzen den titulazioa.

d) Etengabeko prestakuntza.

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

(Ikus .PDF)

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,20koa edo hortik gorakoa.

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.

e) Irakaskuntza jarduera:

– Unibertsitate Fakultate bateko irakasle titularra edo irakasle elkartua (urteko): 0,75 puntu.

– Erizaintzako Unibertsitate Eskolako arduraldi partzialeko irakaslea (8 orduko tarteak): 0,050 puntu.

– Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzarako akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.

– Praktika klinikoko irakasle tutorea, venia docendi delakoarekin (urteko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak.

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.

– Tesinako: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Hizkuntzak (ingelesa, frantsesa eta alemanera): gehienez 3 puntu.

Ingelesa: gehienez 1,5 puntu.

Frantsesa: gehienez 1,5 puntu.

Alemanera: gehienez 1,5 puntu.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) Euskara.

– 2. HE: 18 puntu.

– 1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
OSASUN MENTALEKO ERIZAINA

I.– Gai-zerrenda orokorra.

1.– Gaixotasun mentala Historian zehar. Asistentzia psikiatrikoaren eta osasun mentaleko eta psikiatriako erizaintzako zainketen bilakaera.

2.– Teoria eta eredu psikologikoak eta psikiatrikoak. Osasun mentaleko arazoen oinarri biologikoak, psikologikoa eta sozialak. Normaltasun psikikoaren nozioa. Osasun mentalaren eta gaixotasun mentalaren inguruko oinarrizko kontzeptuak. Nahasmendu mentalen epidemiologia.

3.– Bioetikaren funtsezko oinarriak: Erizaintzako kode deontologiko espainiarra. Lanbide-sekretua: kontzeptua eta arauketa juridikoa. Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoa. Osasun mentaleko arretaren alderdi etikoak eta legalak.

4.– Norbanakoa, harreman-unitate eta izaki holistiko gisa. Gizakiaren prozesu psikologikoak eta jokabidea.

5.– Erizaintzako zainketen oinarri psikosozialak Osasun Mentalaren arloan.

6.– Pertsona-arteko harremana erizaintzako esku-hartzearen oinarrizko tresna gisa, Osasun Mentalean. Komunikazio- eta harreman-trebetasunak zainketari dagokionez.

7.– Osasun mentaleko erizaina eta taldeak: talde-lana eta taldeetako lidergoa.

8.– Osasun Mentaleko Erizaintzaren gaineko teoriak eta ereduak. Erizaintza-prozesua Osasun Mentalean. Erizaintzaren metodologiaren aplikazioa osasun mentaleko zainketa-planak prestatzeko. Erizaintzako sailkapen-sistemak eta nosografiak.

9.– Psikopatologia, klinika psikiatrikoa eta erizaintzako zainketa deribatuak: kontzeptuak, kontzeptu orokorrak, forma klinikoak, sintomatologia, bilakaera, pronostikoa, tratamendua, erizaintzako diagnostikoak eta erizaintzako esku-hartzerik ohikoenak Osasun Mentaleko hainbat arazotan bizitza-zikloan zehar:

– Hasierako nahasmenduak haurtzaroan eta nerabezaroan.

– Antsietate-nahasmenduak eta erlazionatutakoak.

– Sintoma somatikoen eta disoziaziozkoen nahasmenduak.

– Eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko batzuk.

– Gogo-aldartearen nahasmenduak.

– Nortasunaren nahasmenduak.

– Elikadura-nahasmenduak eta elikagaiak hartzearen ingurukoak.

– Substantzien kontsumoarekin erlazionatutako nahasmenduak eta adikzio-nahasmenduak.

– Nahasmendu neurokognitiboak, nahasmendu-sindromea eta dementzia.

– Erritmo zirkadianoaren nahasmenduak.

– Nahasmendu suntsitzaileak, bulkaden kontrolarenak eta jokabidearenak.

– Agresibitatea eta indarkeria.

– Abusuak, tratu txarrak eta indarkeria familian.

– Diagnostiko duala duten pazienteak.

– Gaixotasun mental larriak eta iraunkorrak dituzten pertsonak.

– Adineko pertsonen arazo psikiatrikoak.

– Larrialdi psikiatrikoak: jokabide suizidak, aztoramendu psikomotorra, larritasun-krisiak, alkoholaren abstinentzia-sindromea.

10.– Osasun mentalerako heziketa. Osasun mentalaren sustapena eta prebentzioa. Psikoheziketa. Errehabilitazio psikiatrikoa.

11.– Psikofarmakologia eta beste esku-hartze terapeutiko mota batzuk Osasun Mentalean. Erizaintzako zainketa deribatuak.

12.– Ikerketa-metodologia: diseinua, bilketa eta analisia. Teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak. Lan zientifiko baten egitura metodologikoa eta faseak: kontzeptuala, diseinua eta planifikazioa, enpirikoa, analitikoa eta ezagutzera emateari dagokionez.

13..– Oinarrizko ikerketa erizaintzan: arazoak identifikatzeko eta lehenesteko azterlanak. Erizaintzara aplikatutako ikerketa: azterlan deskribatzaileak eta ikerketa-diseinuak erizaintzako diagnostikoaren arloan.

14.– Estatistika deskribatzailea. Banaketa motak eta banaketa definitzen duten parametroak. Estatistika inferentziala: Konfiantza-tarteak. Hipotesi-testak.

15.– Segurtasun klinikoa: pazientearen segurtasunaren oinarrizko kontzeptuak. Segurtasun-gorabeheren jakinarazpena. Gertakizun kaltegarrien saihesgarritasuna eta eragina.

16.– Genero-indarkeria. Tratu txarren aurrean jarduteko protokoloa.

II.– Gai-zerrenda komuna.

1.– Osasun-lanbideen Antolamendua. Osasun-lanbideetan aritzea.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Lanaldiak, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Antolamendua eta Herritarren eskubideak eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Antolaketa gidaria. Kudeaketa-erregimena.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

6.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun-sisteman.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan. Osasun-informazioaren eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena.

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Datuen babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

10.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

14.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

15.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

16.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak.

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Fornés Vives J. Enfermería de Salud Mental y Psiquiátrica: Valoración y Cuidados. 2. ed. Madril: Editorial Medica Panamericana; 2011.

2.– Fornés J y Gómez J. Principales problemas de Salud Mental e intervención de enfermería. Enfermería de Salud Mental y Psiquiátrica I y II. Colección líneas de Especialización en Enfermería. Madril: FUDEN; 2008.

3.– Johnson B. Enfermería de salud Mental y psiquiátrica. 2. ed. Colección Enfermería Profesional. Tomos 15 y 16. Madril: McGraw-Hill Interamericana; 2000.

4.– Mejías F y Serrano D. Enfermería Psiquiátrica y de Salud Mental. 2. ed. Enfermería 21. Madril: DAE, SL; 2009.

5.– Novel G, Lluch MT y Miguel MD. Enfermería psicosocial y salud mental. Bartzelona: Masson; 2005.

6.– Ortiz de Zárate A, Alonso I, Ubis A y Ruiz de Azua MA. Guías de cuidados de enfermería en Salud mental.

Volumen 1 – Patología dual. Bartzelona: Elsevier-Masson; 2009.

Volumen 2 – Trastorno mental grave de larga evolución. Bartzelona: Elsevier-Masson; 2010.

Volumen 3 – Psicogeriatría. Bartzelona: Elsevier-Masson; 2010.

Volumen 4 – Trastornos psicóticos. Bartzelona: Elsevier-Masson; 2011.

Volumen 5 – Trastornos del estado de ánimo. Bartzelona: Elsevier-Masson; 2011.

Volumen 6 – Adicciones. Bartzelona: Elsevier-Masson; 2011.

7.– Rigol Cuadra A. y Ugalde Apalategui M. Enfermería de salud mental y psiquiátrica. 2. ed. Bartzelona: Masson; 2008.

8.– Shives LR. Enfermería Psiquiátrica y de Salud Mental. Conceptos básicos. 6. ed. Madril: Mc-Graw-Hill; 2007.

9.– Vallejo Ruiloba J. Introducción a la psicopatología y psiquiatría. 7. ed. Bartzelona: Elsevier-Masson Medicina; 2015.

10.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun Arloko Aurretiazko Borondateena.

11.– NANDA. Diagnósticos Enfermeros. Definiciones y clasificación 2015-2017. Bartzelona: Elsevier; 2015.

12.– Bulechek GM, Butcher HK, McCloskey J. Clasificación de Intervenciones de Enfermería (NIC). 6. ed. Bartzelona: Elsevier Mosby; 2014.

13.– Moorhead S, Johnson M, Maas M. Clasificación de Resultados de Enfermería (NOC). 5. ed. Bartzelona: Elsevier ; 2014.

14.– Sánchez M A, Bioética en Ciencias de la Salud. Elsevier Masson; 2012.

15.– GNSaren kode deontologikoa, Erizaintzari dagokiona. Erizainen Nazioarteko Biltzarra. Suitza 2006. Hemen dago eskuragarri:

http://castellon.san.gva.es/documents/4434516/5188103/Codigo+Deontologico+CIE.pdf

16.– 147/2015 Dekretua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko pazienteen eta erabiltzaileen eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpena.

17.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, Pazientearen Autonomia eta Informazio eta Dokumentazio Klinikoaren arloko Eskubide eta Betebeharrak arautzen dituena.

18.– Etxeko tratu txarrei eta emakumeen kontrako indarkeria sexualari buruzko protokolo sanitarioa. Hemen dago eskuragarri:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckinso02/eu/contenidos/informacion/maltrato_domestico/eu_txarra/etxe_tratu_txarra.html

19.– Hernández R. Metodología de la investigación. 6. ed: Mc Graw-Hill. México; 2014.

20.– Salamanca Castro A:B: El aeiou de la investigación en enfermería. Fuden-Fundación para el desarrollo de la Enfermería; 1. edizioa (2013).

21.– Jardunbide onak ezartzeko tresna (2. edizioa). 2012.

http://rnao.ca/sites/rnao-ca/files/Toolkit_en15.pdf

22.– 2013-2016ko Osakidetzako Pazientearen Segurtasun Estrategia. Hemen dago eskuragarri.

www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

23.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari buruzkoa eta dokumentazio klinikoaren arloan pazienteek eta osasuneko profesionalek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa. Hemen dago eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2012/03/1201512e.pdf

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11. artikuluak).

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa (1-29. artikuluak).

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutukoa. (1, 2, 3, 4, 17, 18, 19, 42-61, 76 eta 77. artikuluak).

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 19, 20, 21, 22 eta 23. artikuluak).

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1, 3, 6, 9 eta 13. artikuluak).

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betebeharrei buruzko Adierazpena onartzen duena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20 eta 21. artikuluak)

7.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22 eta 23. artikuluak).

8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 artikuluak).

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19. artikuluak).

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena (1, 3 eta 43. artikuluak).

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

14.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

15.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf

16.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala