Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2018ko otsailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
849

125/2018 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Diplomatu Sanitarioen lanbide-taldeko Erizainen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onetsi dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko 2016an eta 2017an deitu diren hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onetsi dira.

Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoei buruzko deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.

Horregatik, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, Osasun zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak eta Osakidetza Ente Publikoko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoarekin eta indarrean dauden gainerako xedapen aplikagarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Oinarri hauen xede diren hautaketa-probetara deitzea.

Bigarrena.– Erizainen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onestea (I. eranskinean agertzen dira). Aipatutako kategoria Diplomatu Sanitarioen lanbide-taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira.

Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera agertzen den II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onestea.

Laugarrena.– Merezimenduen baremoa onestea, ebazpen honen III. eranskinean dagoena.

Bosgarrena.– Dagokion gai zerrenda onestea, ebazpen honen IV. eranskinean dagoena.

Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezartzen baitute lege eta dekretu hauek: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legea eta Osakidetzaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

María JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I. ERANSKINA
ERIZAINEN KATEGORIAN OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUAN LOTURA ESTATUTARIO FINKOA LORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTUKO DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK. AIPATUTAKO KATEGORIA DIPLOMATU SANITARIOEN LANBIDE TALDEKOA DA, ETA DESTINOAK OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAKOAK IZANGO DIRA

1.– Deialdi honetan eskaintzen diren destinoak.

1.1.– Deialdi honen xede izango dira erizainen kategoriako destinoak. Aipatutako kategoria Diplomatu Sanitarioen Lanbide Taldekoa da, eta destinoak Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetakoak izango dira, II. eranskinean bilduak.

1.2.– Deitutako destinoen % 7 gordeko dira desgaitasuna duten langileek betetzeko, oinarri orokorren 1.3 oinarrian ezarritako banaketaren arabera. Horiek II. eranskinean adierazi dira.

2.– Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek ebazpen honetan arautzen den deialdian parte har dezaten, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean oinarri orokorretan eskatzen diren baldintzez gain, beste hauek ere bete beharko dituzte, oinarri orokorretan jasotzen diren salbuespenak izan ezik, eta, hala bada, destinoaz jabetu arte mantendu behar dituzte:

a) Hurrengo titulua edukitzea, oinarri orokorren 6.2.c oinarria jarraituz: OLTko titulazioa edo Erizaintzako Unibertsitateko Diplomatura, edota Erizaintzako Gradua izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.

b) Edozein kasutan ere, lortu nahi den lanpostuaren baldintzak bete behar dira, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuak ezarritakoaren arabera eta indarrean dagoen araudiak ezarritako beste edozeinen arabera.

c) Inskripzio-eskubide hauek ordainduta izatea eskabideak aurkezteko epearen barruan, eskainitako destinoen titulazio-taldearen arabera:

A2 taldea (antzinako B taldea): 20 euro.

3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.

3.1.– Oposizioaldia.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Galdetegi bati idatziz erantzun beharko zaio, ematen den gehieneko denboraren barruan, eta galderak gai zerrenda orokorrari eta gai zerrenda komunari lotutako IV. eranskinean jasotako gaiei buruzkoak izango dira,

Era berean, aipatutako eranskinean bibliografia ere sartuko da proba prestatzeko.

3.2.– Oinarri orokorren 14. oinarrian ezarritako puntuazioaren arabera izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ondoren, I. eranskinean agertzen diren izangaiek honako dokumentu hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, baita 14.2 oinarrian aipatzen den dokumentazioa ere:

– Ondoko agirion fotokopia konpultsatua edo notarioaren testigantza: OLT edo Erizaintzako Unibertsitateko Diplomatura titulazioaren edo baliokidea, edota Erizaintzako Gradua izatea, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera,

3.3.– Lehiaketaldia.

Egiaztatutako merezimenduak III. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera,

3.4.– Lanpostuaz jabetzea.

Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honen xede diren destinoetako baten batez jabetzen direnek ondorengo agiria aurkeztu beharko dute jabetzeko ekitaldian:

Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.

II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: ERIZAINA

Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:

● Barne-sustapeneko txandaren deialdia: 32 destino.

Sarbide orokorra: 30.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 2.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 2.

● Txanda irekiaren deialdia: 650 destino.

Sarbide orokorra: 604.

Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 46.

– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 4.

– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 42.

Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.

Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.

2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.

III. ERANSKINA
Osakidetza-euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Diplomatu Sanitarioen lanbide taldeko erizainen kategoriaren merezimenduen baremoa

1) Lan Esperientzia: 60 puntu, gehienez.

Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.

Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.

1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko, Gizarte Segurantzako edo autonomia-erkidegoetako osasun zerbitzuetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere, erizain gisa edo erizaintza arloko kudeaketa-lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,23 puntu.

2.– Landa-eremuetan Lehen Mailako Arretan errefortzu-izendapena duten langileek egindako zerbitzuak kalkulatzeko, egindako zerbitzuen hilabete osoa aitortuko zaie, ondorengo arauen arabera kalkulatuta:

a) Hilabete bat, edo proportzionalki dagokiona, egindako ehun eta berrogeita bost ordu edo zati bakoitzeko.

b) Hilabete natural batean ehun eta berrogeita bost ordu baino gehiago eginez gero, hilabete bat bakarrik baloratuko da, eta soberako orduak ezin izango dira emandako zerbitzuen konputurako aplikatu a) arauak dioenenaren arabera.

Barne-sustapeneko txandan lehiatzen direnei honela zenbatuko zaizkie aurretiko zerbitzuak:

a) E taldean eskainitako zerbitzuak: 0,05 puntu hilabete bakoitzeko.

b) D taldean eskainitako zerbitzuak: 0,07 puntu hilabete bakoitzeko.

c) C taldean eskainitako zerbitzuak: 0,09 puntu hilabete bakoitzeko.

d) B taldean eskainitako zerbitzuak: 0,12 puntu hilabete bakoitzeko.

e) B taldean eskainitako zerbitzuak, lehiatzen den lanpostu berean: 0,23 puntu hilabete bakoitzeko.

Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.

Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.

2) Prestakuntza, Irakaskuntza eta Ikerkuntza (20 puntu, gehienez):

Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:

a) Graduatu aurreko prestakuntza:

Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:

(Ikus .PDF)

Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira agertuko zatitzailean ondorengo irakasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, etxearen irakaskuntza, auzitegi-medikuntzako autopsiaren nozioak edo Osasun laguntzaile teknikoko/Erizaintzako diplomatuko ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste irakasgai batzuk,

b) Gradu ondoko prestakuntza:

– Cum Laude Doktorea: 10 puntu.

– Doktorea: 9 puntu.

– Gradu ondoko masterra: 6 puntu.

– Unibertsitate-aditua edo espezialista: 5 puntu.

– Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.

– Lizentziatura Gradua (bikain edo ohorezko matrikula): 3 puntu.

– Dokotoretza ikastaroak, ikastaro bakoitzeko, eta gehienez 10 ikastaro: 0,25.

– Bestelako unibertsitate titulazioa erlazioa daukana: 2,5 puntu.

Cum Laude doktoreari dagokion puntuazioa jasoko balitz, ez da esleituko doktoreari dagokion puntuazioa. Era berean, ez dira baloratuko doktore ikastaroak baldin eta Doktore, Cum Laude Doktorea, Ikertzeko Nahikotasuna edo Ikasketa aurreratuen Diplomaren titulua lortzeko baliagarriak izan badira.

c) Prestakuntza espezializatua:

Ofizialki onartutako espezialitateren batean Erizain espezialistaren titulua izateagatik: 3 puntu.

Atal honetan ez da baloratuko lehiatzen den kategorian plaza lortzeko eskatzen den titulazioa.

d) Etengabeko prestakuntza:

Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:

(Ikus .PDF)

Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:

– ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.

– Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.

Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,20koa edo hortik gorakoa,

Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira,

e) Irakaskuntza jarduera:

– Unibertsitate Fakultate bateko irakasle titularra edo irakasle elkartua (urteko): 0,75 puntu.

– Erizaintzako Unibertsitate Eskolako arduraldi partzialeko irakaslea (8 orduko tarteak): 0,050 puntu.

– Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzarako akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.

– Praktika klinikoko irakasle tutorea, venia docendi delakoarekin (urteko): 0,750 puntu.

– Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.

f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak (15 puntu, gehienez):

Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:

– Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.

– Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.

– Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.

– Eskualdeko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 0,30 puntu.

– Estatuko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 1,20 puntu.

– Nazioarteko ahozko komunikazio / poster bakoitzeko: 2 puntu.

– Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.

– Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.

– Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.

– Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.

– Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.

– Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): puntu 1.

– Tesinako: 3 puntu.

Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den merezimendurik.

g) Hizkuntzak (ingelesa, frantsesa eta alemanera): gehienez 3 puntu.

Ingelesa: gehienez 1,5 puntu.

Frantsesa: gehienez 1,5 puntu.

Alemanera: gehienez 1,5 puntu.

h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).

3) Euskara,

2. HE: 18 puntu.

1. HE: 9 puntu.

IV. ERANSKINA
ERIZAINA

I.– Gai-zerrenda orokorra.

1.– Erizaintzaren ereduak eta teoriak: ereduen eta teoria nagusien ezaugarri orokorrak (Florence Nightingale, Virginia Henderson, Marjory Gordon, Dorotea Orem).

2.– Zainketen metodologia: erizaintza-prozesua. Ezaugarriak eta faseak. Virginia Henderson-en beharren araberako balorazio diagnostikoa. Balorazioa egiteko tresnak. Erizaintzako diagnostikoak: kontzeptua eta motak NANDA taxonomiaren arabera. Erizaintzako zainketen planifikazioa: emaitzak eta esku-hartzeak (NOC eta NIC).

3.– Komunikazio-teknikak eta -trebeziak: ahozko komunikazioa eta ez-ahozkoa, entzute aktiboa. Erizaintza prozesuko hasierako baloraziorako elkarrizketa klinikoa. Erizainaren eta pazientearen eta senideen arteko harreman profesionala. Laguntza-harremana.

4.– Ohean egon behar den pazientearen balorazioa eta erizaintzako zainketak. Larruazalaren zainketa orokorrak. Larruazalaren osotasunaren narriaduraren balorazio integrala. Presiozko ultzeren balorazioa eta erizaintzako zainketak: kontzeptua, arrisku-faktoreak, kokapena. Agertze-prozesuak eta estadioak. Braden-Bergstrom eskala. Prebentzio-neurriak eta tratamendua: Aposito-mota eta materialik erabilienak. Gorputzaren mekanikaren oinarriak, zainketei aplikatuta.

5.– Elikadura eta nutrizioa: kontzeptua eta desberdintasuna. Elikagaien sailkapena. Nutrizio-egoeraren balorazioa. Desnutrizio, deshidratazio eta obesitate arazoak dituzten pertsonen zainketak. Nutrizio enterala edo parenterala duten pertsonen zainketak. Dieta terapeutikoak: kontzeptua, ehundura- eta gogortasun-aldaketadun dietak. Dieta progresiboak, zuntz eta energia kontrolatuko dietak.

6.– Arnasketa-arazoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: arnas gutxiegitasun akutua, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, asma, infekzio-prozesuak pneumonia eta tuberkulosia. Erlazionatutako prozedurak: oxigenoterapia. Arnas fisioterapia. Sekrezioak xurgatzea. Arteria-gasometria. Espirometria. Aireztapen mekaniko inbaditzailea eta ez-inbaditzailea duten pertsonen zainketak. Trakeostomien ondoriozko zainketak. Inhalagailuen erabilpena.

7.– Arazo kardiobaskularrak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: bihotz-gutxiegitasuna, sindrome koronario akutua, bihotzeko arritmia. Hipertentsio arteriala. Gorputz-adarretako iskemia kronikoa, tronbosi benoso sakona. Erlazionatutako prozedurak: elektrokardiograma egitea. Alterazio elektrokardiografiko larrien interpretazioa. Balorazio baskularra. Orkatila/Besoa indizea. Ultzera arterial eta benosoen zainketa.

8.– Digestio-arazoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: odoljario digestiboa, hesteetako gaixotasun inflamatorioa. Gastroenteritisa. Pankreatitisa, zirrosia, hepatitisa. Erlazionatutako prozedurak: zundatze nasogastrikoa. Ostomiak dituzten pertsonen zainketak. Dieta terapeutikoak: idorgarriak eta gibela eta pankrea babestera bideratuak.

9.– Arazo endokrinologikoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: Diabetesa. Hipo eta hipertiroidismoa. Erlazionatutako prozedurak: Gluzemiaren kontrola. Oin diabetikoa duten pertsonen zainketak. Intsulina-mendeko pertsonen zainketa. Diabeteserako dieta.

10.– Arazo neurologikoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: Istripu zerebrobaskularra. Alzheimerra. Epilepsia. Esklerosi anizkoitza eta alboko esklerosi amiotrofikoa. Erlazionatutako prozedurak: Monitorizazio neurologikoa: kontzientzia-mailaren balorazioa, begi-ninien erantzunaren azterketa eta fokatze neurologikoaren zeinuak.

11.– Sistema muskulu-eskeletikoko arazoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: Lokomozio-aparatuaren gaixotasun nagusiak: osteoporosia, artrosia eta artritis erreumatoidea. Traumatismo muskulu-eskeletikoak: hausturak, anputazioak, bihurrituak eta luxazioak. Erlazionatutako prozedurak: Immobilizazio-sistemen erabilpena eta zainketak (ferulak, igeltsuak, bendatzeak, trakzioak eta kanpoko finkapen-sistemak). Aldaka- edo/eta belaun-protesia duten pertsonak mugitzea.

12.– Haurdun dauden emakumeen balorazioa eta erizaintzako zainketak: aldaketa fisiologikoak, elikadura eta higienea. Haurdunaldiko arazorik ohikoenak. Ama izateko prestakuntza. Erdiberriaroko zainketak, aldaketa fisiologikoak eta psikologikoak eta arrisku-egoeren identifikazioa.

13.– Giltzurrun- eta gernu-sistemako arazoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: giltzurrun-gutxiegitasun akutua eta kronikoa. Erlazionatutako prozedurak: maskuriko zunda sartzea eta zaintzea. Urostomiak dituzten pertsonen zainketak, eta gernu-inkontinentziaren inguruko zainketak. Arazo nefrologikoak dituzten pazienteentzako dieta terapeutikoa.

14.– Arazo otorrinolaringologiko nagusiak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: otitisa, Ménière-ren gaixotasuna. Erizaintzako prozedurak eta teknikak: audiometria, sudurreko frotisa jasotzea. Epistaxia.

15.– Paziente kirurgikoaren zainketak. Ebakuntza aurrekoak: ebakuntza aurreko bisita, pazientearen harrera, ebakuntzarako prestatzea. Ebakuntza egiten den bitartekoak: pazientearen zainketak esku-hartzeak dirauen bitartean. Anestesia mota eta farmakoen kudeaketa. Ebakuntza ondoko zainketak: Ebakuntza ondoko zainketa-unitateak. Zaindu eta kontrolatzeko teknikak: bizkortzearen ABC-a, monitorizazio elektrokardiografikoa eta konstanteena. Erlazionatutako prozedurak: Zaurien sendaketak, drainatzeen kontrola, balantze hidrikoa, jostura eta puntuak eta grapak kentzea. Zain-kateter periferikoa eta zentrala jartzeko eta mantentzeko zainketak. Erizaintzako prozedura hemoderibatuen transfusioan.

16.– Arazo onkologikoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: Gaixotasun neoplasikoa: kontzeptu orokorrak. Tratamendu-metodoak eta zainketak: erradioterapia eta kimioterapia. Medikamentu antineoplasikoak: Sailkapena eta albo-ondorioak. Medikamentu gehigarriak. Medikamentu zitostatikoen manipulazioa.

17.– Egoera terminalean dauden pertsonen zainketak: balorazio integrala eta zainketa-planak. Zainketa aringarriak. Mina, ezaugarriak eta neurtzeko eskalak: motak eta sailkapena. Pazientearen eta senideen arreta. Dolua: ezaugarriak, motak, faseak (K. Ross) eta doluaren kudeaketa.

18.– Adineko pertsonen eta haien senideen balorazioa eta erizaintzako zainketak. Zahartze-prozesuko aldaketa nagusiak: fisiologikoak, psikologikoak eta sozialak. Balorazio geriatriko integrala: klinikoa (anamnesia eta azterketa fisikoa), funtzionala (Barthel eskala), mentala (egoera kognitibo eta afektiboaren balorazioa, Pheiffer-en testa, MMSE) eta soziala. Sindrome geriatrikoak. Menpekotasun-graduaren balorazioa.

19.– Jaioberri osasuntsuaren zainketak: zainketa orokorrak. Jaioberri osasuntsuaren ohiko hazkuntza eta garapenaren ezaugarriak. Sortzetiko gaixotasunen eta gaixotasun metabolikoen detekzio goiztiarra.

20.– Gaitzen bat duen jaioberriaren zainketak: pisu gutxiko jaioberria. Goiztiarra. Konbultsio-krisiak. Arnas gutxiegitasun akutua. Arazo gastrointestinal akutuak. Deshidratazioa. Balorazio integrala. Arrisku handiko jaioberri bat duen familia baten zainketak.

21.– Haurtzaroko zainketak: Lehen Mailako Arretako kontrolak eta bisitak. Garapen-etapak. Elikadura eta nutrizioa. Dieta orekatua, haurren obesitatearen prebentzioa. Higienea. Aho-hortzen osasuna. Istripuen prebentzioa: etxean, eskolan eta trafiko-istripuak. Tratu txarren detekzioa eta jarduteko protokoloa. Ohitura osasungarriak hartzea: senideen papera.

22.– Nerabezaroko zainketak: Ohitura osasungarriak hartzea. Elikadura eta dieta orekatua. Ohitura toxikoen prebentzioa: alkohola, tabakoa eta drogak. Sexualitatearen hasiera. Sexu bidezko infekzioen prebentzioa. Sistema antisorgailuak.

23.– Arazo mentalak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak: eskizofrenia eta beste nahasmendu psikotiko batzuk, antsietate-prozesuak, gogo-aldartearen nahasmenduak, sintoma somatikoen nahasmenduak, elikadura-nahasmenduak. Euste mekanikoa: prozedura eta zainketak.

24.– Adikzioei buruzko Euskadiko VII. Plana. Substantzien kontsumoari lotutako nahasmendu nagusiak: tabakoa, alkohola, kokaina, heroina eta kanabisa. Sintomatologia, larrialdietako tratamendua eta zainketak.

25.– Gaixotasun infekziosoak dituzten pertsonen balorazioa eta erizaintzako zainketak. GIB.

26.– Epidemiologia: kate epidemiologikoa. Gaixotasun transmitigarriak. Gaixotasun transmitigarrien prebentzio- eta kontrol-neurriak. Nahitaez aitortu beharreko gaixotasunak. Osasuneko prebentzio-neurriak: Kontzeptu orokorrak. Antiseptikoak. Desinfektatzaileak. Desinfekzioa, esterilizazioa (esterilizatzeko metodoak, material esterila nola manipulatu eta mantendu). Hondakin sanitarioen kudeaketa.

27.– Egoera kritikoetan esku hartzea. Oinarrizko bizi-euskarria eta aurreratua. Kasu hauetako berezitasunak: bularraldeko mina, miokardioko infartu akutu, istripu zerebrobaskularra, politraumatismoa, erredura handiak eta elektrokuzioa, shock-a, intoxikazioa, larrialdi psikiatrikoa, hipotermia, hipertermia, bero-kolpea eta deshidratazioa.

28.– Prebentzio-jarduerak eta osasunaren eta bizi-ohitura osasungarrien sustapenaren ingurukoak. Esku-hartze komunitarioa. Osasun-programak. Osasun-agenteen prestakuntza.

29.– Immunizazioak: kontzeptua. Txerto-motak eta sailkapena. Kontraindikazioak. Konplikazioak. Txertoa gordetzea, jartzea eta txertaketa-jarraibideak. EAEko txertoen egutegia.

30.– Paziente kronikoen arreta. Ikuspegia, oinarriak eta garapen estrategikoa. Paziente kronikoen eta haien senideen erizaintza-zainketak: bereziki, paziente kroniko pluripatologiko konplexuaren inguruko prozesu integratuari dagokionez.

31.– Medikamentuen sailkapen orokorra: farmakoak xurgatzea eta kanporatzea. Toxizitatea eta albo-ondorioak. Farmakozaintza. Kontrako erreakzioen jakinarazpena. Medikamentuak gordetzeko baldintzak. Medikamentuaren zentzuzko erabilpena.

32.– Medikamentuak ematea: segurtasun klinikoa farmakoak ematean. Emateko bideak: definizioa eta motak. Aukerako guneak, teknikak eta arazorik ohikoenak. Dosia kalkulatzea. Medikamentuak etxean ematea: paziente polimedikatuen zaintza. Terapiarekiko atxikidura: kontzeptua eta esku-hartzea.

33.– Erabiltzailearen eskubideak eta betebeharrak. Pazientearen autonomia, eskubideak eta betebeharrak, informazio eta dokumentazio klinikoari dagokienez.

34.– Bioetikaren funtsezko oinarriak. Erizaintzako kode deontologiko espainiarra. Lanbide-sekretua: kontzeptua eta arauketa juridikoa. Zigor Kodeari buruzko azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren 199. artikulua.

35.– Asistentziaren kalitatea. Zainketen kalitatea etengabe hobetzeko ekintzak. Erizainen jarduna eta zainketak ebaluatzeko adierazleak. Ebidentzian oinarritutako erizaintza-zainketak.

36.– Ikerketa-metodologia: diseinua, bilketa eta analisia. Teknika kuantitatiboak eta kualitatiboak. Lan zientifiko baten egitura metodologikoa eta faseak: kontzeptuala, diseinua eta planifikazioa, enpirikoa, analitikoa eta ezagutzera emateari dagokionez.

37.– Oinarrizko ikerketa erizaintzan: arazoak identifikatzeko eta lehenesteko azterlanak. Erizaintzara aplikatutako ikerketa: azterlan deskribatzaileak eta ikerketa-diseinuak erizaintzako diagnostikoaren arloan.

38.– Estatistika deskribatzailea. Banaketa motak eta banaketa definitzen duten parametroak. Estatistika inferentziala: Konfiantza-tarteak. Hipotesi-testak.

39.– Segurtasun klinikoa: pazientearen segurtasunaren oinarrizko kontzeptuak. Asistentzia sanitarioarekin erlazionatutako infekzioak, prebentzio-neurriak. Eskuen higienea eta eskularruen erabilpen egokia. Ospitaleko isolamendua: kontzeptua, motak eta deskripzioa. Segurtasun-gorabeheren jakinarazpena. Gertakizun kaltegarrien saihesgarritasuna eta eragina. Erorikoak.

40.– Genero-indarkeria. Tratu txarren aurrean jarduteko protokoloa.

II.– Gai-zerrenda komuna.

1.– Osasun-lanbideen Antolamendua. Osasun-lanbideetan aritzea.

2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak.

3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betebeharrak. Ordainsariak. Lanaldiak, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.

4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Antolamendua eta Herritarren eskubideak eta betebeharrak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Antolaketa gidaria. Kudeaketa-erregimena.

5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.

6.– Pertsonen eskubideak eta betebeharrak Euskadiko osasun sisteman.

7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betebeharrak informazio eta dokumentazio klinikoaren arloan. Osasun-informazioaren eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.

8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena,

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesteari buruzkoa. Datuen babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak.

10.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

15.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

16.– Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko jardun-eremuak eta neurriak: Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana. 2013-2019: Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo-harremanak,

GAI-ZERRENDA OROKORRAREN BIBLIOGRAFIA

1.– Raile M, Marriner A. Modelos y teoría en Enfermería. 7. ed. Madril: Elsevier Mosby; 2011.

2.– Alfaro-LeFevre R. Aplicación del proceso enfermero. Fundamentos de razonamiento clínico. 8. ed. Lippincott Williams & Wilkins. Bartzelona. 2014.

3.– Ackley BJ, Ladwing GB. Manual de diagnósticos de Enfermería. Guía para la planificación de los cuidados. 7. ed. Madril: Elsevier Mosby; 2007.

4.– Grossman S, Porth C. Porth. Fisiología. Alteraciones de la salud. Conceptos básicos. 9. ed. Bartzelona: Wolters Kluwer; 2014.

5.– Smeltzer SC, Bare BG, Hinkle JL,Cheever KH. Brunner y Shudarth. Enfermería Médico-Quirúrgica. 2 vol. 12. ed. Philadephia: Lippincott Williams & Wilkins; 2013.

6.– Smith S F, Duell D J, Martin C. Técnicas de enfermería clínica: de las técnicas básicas a las avanzadas. 7. ed. 2 lib. Pearson Prentice Hall. Madril. 2009.

7.– Bulechek G, Butcher H, Dochterman JM. Clasificación de intervenciones de enfermería (NIC). 6. ed. Elsevier. Bartzelona 2014.

8.– Heather T, Shigemi K. Diagnósticos enfermeros: definiciones y clasificación, 2015-2017. NANDA Internacional. Elsevier 2015.

9.– Moorhead S, Johnson M, Maas ML, Swanson E. Clasificación de Resultados de Enfermería (NOC): Medición de resultados en salud. 5. ed. Bartzelona: Elsevier España; 2013.

10.– Cibanal L, Arce MC, Carballal MC. Técnicas de Comunicación y relación de ayuda en ciencias de la salud. 3. ed. Elsevier España; 2014.

11.– Millan Calenti JC. Gerontología y Geriatría. Valoración e Intervención. Madril: Editorial Médica Panamericana; 2010.

12.– Ladewig PW, London M L, Moberly S, Olds S B, Enfermería maternal y del recién nacido. 5. ed. Madril: Mc Graw-Hill Interamericana; 2006.

13.– Aguilar M. J. Tratado de enfermería del niño y el adolescente: cuidados pediátricos. 2 ed. Elsevier España; 2012.

14.– Salas-Salvado J. Nutrición y Dietética clínica, de la teoría a la práctica. 3. ed. Madril: Elsevier Masson; 2014.

15.– Cabanyes J, Monge MA. (Eds). La salud mental y sus cuidados. 4. ed. Iruñea: Eunsa; 2017.

16.– Adikzioei buruzko Euskadiko VII. Plana 2017-2021. Hemen dago eskuragarri: Drogen inguruko 2013-16 Plan Nazionala. Hemen dago eskuragarri:

http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/acicciones_plan/es_def/adjuntos/VII_plan_adicciones_eu.pdf

17.– Martín-Zurro A, Jodar G. Atención familiar y salud comunitaria. Conceptos y materiales para docentes y estudiantes. 1. ed. Bartzelona: Elsevier España; 2011.

18.– Martínez MA. Conceptos de Salud Pública y estrategias preventivas. Un manual para ciencias de la salud. Bartzelona. Elsevier; 2013.

19.– Osakidetzaren Txertaketen Eskuliburua. 2. ed. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Zentrala. Vitoria-Gasteiz; 2017. Hemen dago eskuragarri:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/manual_vacunaciones/eu_def/adjuntos/00-TXERTAKETEN-ESKULIBURUA-2017.pdf

20.– 2013-2016ko Osakidetzako Pazientearen Segurtasunaren Estrategia. Osakidetza; 2013. Hemen dago eskuragarri:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

21.– INOZ Batzordea. Infekzio nosokomiala kontrolatzeko arauen eskuliburua. I. eranskina. Osakidetza, 1997.

22.– Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia. Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila; 2010. Hemen dago eskuragarri:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/documentos_cronicos/es_cronic/adjuntos/KronikotasunEstrategia.pdf

23.– Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020. 2. ed. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Zentrala. Vitoria-Gasteiz; 2014. Hemen dago eskuragarri:

www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf

24.– Castells S, Hernández M. Farmacología en Enfermería. 3. ed. Elsevier España; 2012.

25.– Zabalegui A, Lombraña M. Administración de Medicamentos y Cálculo de Dosis. 2. ed. Elsevier Masson. Bartzelona: 2014.

26.– 38/2012 Dekretua, martxoaren 13koa, historia klinikoari buruzkoa eta dokumentazio klinikoaren arloan pazienteek eta osasuneko profesionalek dituzten eskubide eta betebeharrei buruzkoa. Hemen dago eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/y22-bopv/eu/bopv2/datos/2012/03/1201512e.pdf

27.– 147/2015 Dekretua. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko pazienteen eta erabiltzaileen eskubideei eta betebeharrei buruzko adierazpena,

28.– Sánchez M A, Bioética en Ciencias de la Salud. Elsevier Masson; 2012.

29.– GNSaren kode deontologikoa, Erizaintzari dagokiona. Erizainen Nazioarteko Biltzarra. Suitza 2006. Hemen dago eskuragarri:

http://castellon.san.gva.es/documents/4434516/5188103/Codigo+Deontologico+CIE.pdf

30.– Hernández R. Metodología de la investigación. 6. ed: Mc Graw-Hill. Mexiko; 2014.

31.– Salamanca Castro A:B: El aeiou de la investigación en enfermería. Fuden- Fundación para el desarrollo de la Enfermería; 1. edizioa (2013).

32.– Jardunbide onak ezartzeko tresna (2. edizioa). 2012.

http://rnao.ca/sites/rnao-ca/files/Toolkit_en15.pdf

33.– Etxeko tratu txarrei eta emakumeen kontrako indarkeria sexualari buruzko protokolo sanitarioa. Hemen dago eskuragarri:

https://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckinso02/eu/contenidos/informacion/maltrato_domestico/eu_txarra/etxe_tratu_txarra.html

34.– Presiozko ultzeren prebentziorako eta zainketarako gida. Osakidetza.

Osakidetzako webgunean eskuragarri.

35.– Erorikoak prebenitzeko gomendioak, ebidentzian oinarrituak. Osakidetza.

Osakidetzako webgunean eskuragarri.

36.– Zahartze aktibo eta osasungarria izateko gida. Osakidetza.

Osakidetzako webgunean eskuragarri.

37.– Eskularru sanitarioak egoki erabiltzeko gidaliburua. Osakidetza 2017.

Osakidetzako webgunean eskuragarri.

38.– Sarbide benosoa zaintzeko gomendioak, ebidentzian oinarrituak. Osakidetza,

Osakidetzako webgunean eskuragarri.

GAI-ZERRENDA KOMUNAREN BIBLIOGRAFIA

1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10 eta 11. artikuluak).

2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa (1 - 29. artikuluak).

3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutukoa (1, 2, 3, 4, 17, 18, 19, 42 - 61, 76 eta 77. artikuluak).

4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 19, 20, 21, 22 eta 23. artikuluak).

5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena (1, 3, 6, 9 eta 13. artikuluak).

6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betekizunei buruzko Adierazpena onartzen duena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20 eta 21. artikuluak).

7.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena (1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22 eta 23. artikuluak).

8.– Eusko Legebiltzarraren 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Osasun arloko Aurretiazko Borondateena (1, 2, 3, 4, 5, 6 eta 7 artikuluak).

9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzkoa (4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19. artikuluak).

10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena (1, 3 eta 43. artikuluak).

11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf

12.– Osasun Plana. Euskadiko Osasun Politikak 2013-2020.

Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf

13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf

14.– Pazientearen Segurtasun Estrategia Osakidetzan 2013-2016.

https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf

15.– Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak 2017-2020.

Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf

16.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019.

Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf


Azterketa dokumentala