33. zk., 2018ko otsailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (299 KB - 15 orri.)
- EPUB (217 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
848
110/2018 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Arretako Pediatría Unitateetan destinoa daukaten Fakultatibo mediko eta teknikoen Lanbide-taldeko Medikuen kategorian lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko duten oinarri espezifikoak onetsi dira.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko otsailaren 5eko 103/2018 Ebazpenaren bitartez onetsi ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2016an eta 2017an deitutako hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak.
Hautaketa-prozesu bakoitza gauzatzeko, beharrezkoa da kategoria bakoitzeko destinoen deialdia arautuko duten oinarri espezifikoak argitaratzea.
Horregatik, kontuan izanda Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren 8/1997 Legea, ekainaren 26koa; Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru-estatutuaren 55/2003 Legea, abenduaren 16koa; Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartzen duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen 186/2005 Dekretua, uztailaren 19koa; Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituen 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, eta indarrean dauden eta aplikagarriak diren gainerako xedapenak.
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Oinarri hauei dagozkien hautaketa-probetarako deia egitea.
Bigarrena.– I. eranskinean jasotako oinarri espezifikoak onartzea; horien bidez arautuko da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Lehen Mailako Arretako Pediatría Unitateetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategorian lotura estatutario finkoa eskuratzeko hautaketa-prozesua.
Hirugarrena.– Ebazpen honekin batera argitaratutako II. eranskinean eskainitako destinoen zerrenda onartzea.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean jasotako merituen baremoa onartzea.
Bosgarrena.– Kategoriako gai-zerrenda onartzea, Ebazpen honen IV. eranskinean jasotakoa.
Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezartzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epearen barruan, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
I. ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUKO ZERBITZU SANITARIOETAKO ERAKUNDEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE-TALDEKO MEDIKU KATEGORIAN (LMAT-KO PEDIATRIAKO MEDIKU FE-REN LANPOSTU FUNTZIONALA) LOTURA ESTATUTARIO FINKOA ESKURATZEKO HAUTAKETA-PROZESUA ARAUTZEN DUTEN OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko destinoak.
1.1.– Deialdi honetan sartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa daukaten Fakultatibo Mediko eta Teknikoen Lanbide-taldeko Mediku kategoriako (LMATko Pediatriako mediku FEren lanpostu funtzionala) destinoak, II. eranskinean jasotakoak.
1.2.– Deitutako destinoen artean, II. eranskinean jasotakoak, % 7 gordeko da desgaitasun bat duten langileek bete ditzaten, oinarri orokorren 1.3. oinarrian ezarritako banaketaren arabera.
2.– Izangaien eskakizunak.
Honen bidez araututako prozesuan parte hartzeko, izangaiek, oinarri orokorretan aurreikusitako salbuespenak kenduta, aurkezteko epearen azken egunean bete beharreko eskakizunez gain, oinarri orokorretan jasota daudenak eta kasuan kasu esleitzen den destinoa jabetzan hartu arte bete beharrekoak, beste eskakizun hauek ere bete beharko dituzte:
a) Oinarri orokorretako 6.2.c) atalean adierazitakoari jarraiki, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziaturaren titulua eta Pediatriako espezialistarena edukitzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Entitate Publikoaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinak ezarritakoaren arabera.
b) Kasu orotan bete beharko dira eskuratu nahi den lanpostuaren eskakizunak, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera, bai eta indarrean dagoen legeriak ezarritako beste edozein.
c) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, izena emateko eskubideengatik dagokion tasa ordaindu izana, eskainitako destinoen Lanbide-taldearen arabera:
A1 taldea (A taldea zena): 25 euro.
3.– Oposizio-lehiaketaren nondik norakoa.
3.1.– Oposizioaldia.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari (IVAPi) egokituko zaio proba teorikoa egitea eta epaimahaiari iraupena zehaztea. Idatzizko proba izango da; zehazten den gehieneko denbora-tartean, izangaiek IV. eranskineko programako gaiei buruzko galdetegi bat erantzun beharko dute.
Esandako eranskinean, gainera, proba prestatzeko beharrezkoa den bibliografia agertzen da.
3.2.– Oinarri orokorren 14. atalean aurreikusitako puntuazio-ordenaren araberako izangaien behin-behineko zerrenda argitaratu ostean, I. eranskinean proposatutako izangaiek, 14.2 oinarrian zehaztutako dokumentazioaz gain, beste hauen fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute:
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak igorritako Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu eta eskatutako espezialitatearen tituluaren fotokopia konpultsatua edo notario-lekukotza, eskuratzen den lanpostu funtzionalean aritzeko eskatzen dena, Osakidetza Ente Publikoko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren I. eranskinaren arabera.
3.3.– Lehiaketaldia.
Egiaztatutako merituak III. eranskineko merituen baremoaren arabera balioztatuko dira, oinarri orokorretan ezarritako irizpideen arabera.
3.4.– Lanpostuaz jabetzea.
Oinarri orokorretako 17. atalean aipatutako dokumentazioaz gain, deialdi honetako destinoren batez jabetzen direnek lanpostuaren jabetze-ekitaldian honakoa aurkeztu beharko dute:
– Elkargoko kide izatearen ziurtagiria.
II. ERANSKINA
DESTINOEN ZERRENDA. KATEGORIA: MEDIKUA LANPOSTU FUNTZIONALA: FAK. ESP. PEDIATRIAKO MEDIKUA-LMT
Osakidetzako zuzendari nagusiaren 103/2018 Ebazpenak onetsitako oinarri orokorren 1. oinarrian ezarritakoaren arabera, honako destino hauek deitu dira:
● Txanda irekiaren deialdia: 40 destino.
Sarbide orokorra: 37.
Desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupoa: 3.
– Adimen-desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 0.
– Bestelako desgaitasuna dutenentzako erreserba-kupoa: 3.
Adimen-desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek desgaitasuna duten langileentzako erreserba-kupora gehituko dira.
Desgaitasuna duten langileentzako destinoak hautaketa-prozesua gainditzen duten izangai nahikorik ez egoteagatik betetzen ez badira, destino horiek dagokion txandako (barne-sustapena edo txanda irekia) sarbide orokorreko lanpostuetara gehituko dira.
2. oinarrian ezarritakoaren arabera, deialdi honen xede diren zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoak hautaketa-prozesua gainditu duten izangaien zerrenda argitaratzean zehaztuko dira.
III. ERANSKINA
LEHEN MAILAKO ARRETAKO PEDIATRIA UNITATEETAN DESTINOA DAUKATEN FAKULTATIBO MEDIKO ETA TEKNIKOEN LANBIDE TALDEKO MEDIKU KATEGORIAREN MERITUEN BAREMOA.
1) Lan Esperientzia: 60 puntu, gehienez.
Eskabideak aurkezteko azken egunera arte izangaiek aitortuta duten zerbitzu-denbora zenbatuko da.
Dagokion espezialitateko etengabeko arretako behin-behineko izendapen batean egindako zerbitzuen puntuazioari zerbitzu horiengatik normalean ematen den puntuazioaren % 50 aplikatuko zaio.
Zenbaketa osoa lan egindako egun naturaletan oinarrituta egingo da, eta baztertu egingo dira hilabetetik beherako soberakinak. Hilabetea osatzeko, 30 egun naturaleko multzoa hartuko da.
Zerga, administrazio eta gizarte neurriei eta ordena sozialari buruzko abenduaren 23ko 62/2003 Legean xedatutakoaren arabera eta deialdiak ezarri bezala, titulua irailaren 24ko 1497/1999 Errege Dekretuaren babesean eskuratu dutenek espezialista gisa daukaten antzinatasuna interesdunak espezialitatearen berezko eta berariazko eremuaren baitan gauzatutako lan profesional eraginkor osoaren arabera baloratuko da. Jardute horretatik kenduko da, hasierako aldian, Espainian espezialitate horretarako ezarritako prestakuntza aldiaren % 170. Deskontu hori ez zaie aplikatuko 1497/1999 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera espezialistaren titulua lortu dutenei.
1.– Osakidetzako, Gizarte Segurantzako eta autonomia-erkidegoetako zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, edozein herri administraziotan, baita Europar Batasuneko beste estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan ere lehen mailako arretan edo medikuntza arloko kudeaketa-lanpostuetan pediatra gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,30 puntu.
2.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edota beste edozein herri administraziotako ospitaleetan edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako ikerketa zentro ofizialetan edo erakundeetan, zein Europar Batasuneko kide diren gainerako estatuetako sare publikoko zerbitzu sanitarioetan pediatra gisa edo pediatria-arloan pertsonal ikertzaile gisa lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,21 puntu.
3.– Erakunde sanitario publikoetan kudeaketa eta zerbitzu orokorren alorrean goi-mailako kudeaketako lanpostuetan lan egindako hilabete bakoitzeko: 0,07 puntu.
Zerbitzu eginkizunetan edo goragoko kategoriako funtzioetan eskainitako zerbitzuak benetan betetako lanpostuan zenbatuko dira.
Halaber, zerbitzu berezietako egoeran eskainitako zerbitzuak jatorrizko lanpostuan zenbatuko dira.
2) Prestakuntza, Irakaskuntza eta Ikerkuntza (20 puntu, gehienez):
Atal honen barruan ondokoaren arabera egiaztatzen den prestakuntza baloratuko da:
a) Graduatu aurreko prestakuntza:
Espediente akademikoaren balorazioa honela lortuko da ondorengo hipotesien kasuan:
(Ikus .PDF)
Ez dira ebaluatuko eta, horrenbestez, ez dira zatitzailean agertuko ondorengo ikasgaiei dagozkien kalifikazioak edo baliozkotze ofizialaren helburu izan direnak: erlijioa, heziera politikoa, heziketa fisikoa, hizkuntzak, edo Medikuntzako Lizentziaturaren ikasketen oinarrizko edukiarekin lotura nabarmenik ez duten beste ikasgai batzuk.
b) Gradu ondoko prestakuntza:
● Cum laude doktorea: 10 puntu.
● Doktorea: 9 puntu.
● Gradu ondoko masterra: 6 puntu.
● Unibertsitate-aditua edo -espezialista: 5 puntu.
● Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan: 4 puntu.
● Lizentziaturako gradua (bikaina edo ohorezko matrikula): 3 puntu.
● Doktoretza-ikastaroa, ikastaro bakoitzeko (10 ikastaro gehienez): 0,25 puntu.
● Lotutako goi-mailako beste titulazio bat: 2,5 puntu.
Cum laude doktorearen puntuazioa esleitzen bada, ez da Doktorearen puntuazioa esleituko. Cum laude doktorea edo Ikertzeko nahikotasuna edo Diploma ikasketa aurreratuetan lortzeko balio izan duten programetako doktoretza-ikastaroek ez dute punturik emango.
c) Prestakuntza espezializatua:
1.– Legez aitortutako espezialitate bateko edo batzuetako titulua edo tituluak, kategorian sartzeko eskatutakoa ez direnak, dituzten izangaiak, betiere titulu horiek ofizialki onartutako fakultatiboentzako prestakuntza espezializatuko programa egoiliar gisa bete ondoren lortu badituzte: 2 puntu.
2.– Kategorian sartzeko eskatutakoa ez den espezialistaren titulua edo tituluak dituzten izangaiak (BAME bidez ez): 1 puntu.
d) Etengabeko prestakuntza:
Eskatutako destinoko kategoriarekin zerikusia duten ikastaroetara joateagatik:
(Ikus .PDF)
Ikastaroen ziurtagirietan kreditu kopurua besterik adierazten ez den kasuetan, puntuazioa emateko orduan, era honetan erabakiko da kreditu eta orduen arteko baliokidetasuna:
● ECTS Europako kreditu sistemako kreditu bakoitzeko, 25 ordu.
● Etengabeko Prestakuntzako Batzordearen kreditu bakoitzeko, 10 ordu.
Alderantziz, kreditu eta orduen arteko baliokidetasun hori bestelakoa denean, edo ikastaroaren ziurtagirian adierazitako kredituak ez direnean aurreko atalean zehaztutako berak, edota agirian ez bada zehazten ikastaroaren iraupena edo kreditu kopurua, epaimahaiak, aurkeztu zaizkion ziurtagiriak eta ikastaroaren edukiak aztertu ondoren, dagokion puntuazioa emango dio izangaiari; betiere, 0,25ekoa edo hortiko gorakoa.
Erakunde ofizialek, unibertsitateek, erakunde sanitarioek, eta, hala badagokio, elkargo profesionalek eta elkarte zientifikoek egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak balioztatuko dira, baita edozein administrazio publikok hitzartutako etengabeko prestakuntzako akordioen arabera eman eta egiaztatutako/ziurtatutako ikastaroak ere, betiere titulazio ofizial bat lortzeko ikasketa-plan baten barrukoak ez badira.
e) Irakaskuntza jarduera:
● Fakultateko / Unibertsitate Eskolako katedraduna (urteko): 1 puntu.
● Fakultateko / Unibertsitate Eskolako irakasle titularra edo elkartua (urteko): 0,50 puntu.
● Hala denean, dena delako espezialitatean egoiliarrentzako irakaskuntzan akreditatutako tutorea (urteko): 0,750 puntu.
● Irakaskuntza etengabeko prestakuntzako programa ofizialetan (orduko): 0,050 puntu.
f) Jarduera zientifikoak eta ezagutza hedatzekoak:
Eskatutako destinoko lanpostu funtzionalarekin zerikusia duten lan zientifikoak, txosten-aurkezpenak, komunikazioak, hitzaldiak edo mahai-inguruak egiteagatik:
● Eskualdeko txosten bakoitzeko: 0,50 puntu.
● Estatuko txosten bakoitzeko: 2 puntu.
● Nazioarteko txosten bakoitzeko: 3 puntu.
● Eskualdeko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 0,30 puntu.
● Estatuko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 1,20 puntu.
● Nazioarteko ahozko komunikazio/poster bakoitzeko: 2 puntu.
● Eskualdeko mahai-inguru bakoitzeko: 0,40 puntu.
● Estatuko mahai-inguru bakoitzeko: 1,50 puntu.
● Nazioarteko mahai-inguru bakoitzeko: 2,50 puntu.
● Argitalpen bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
● Argitalpen bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
● Liburu bakoitzeko (lehenengo egilea): 4 puntu.
● Liburu bakoitzeko (beste egile batzuk): 2 puntu.
● Kapitulu bakoitzeko (lehenengo egilea): 2 puntu.
● Kapitulu bakoitzeko (beste egile batzuk): 1 puntu.
● Tesinako: 3 puntu.
Ez da baloratuko atal honetan zehaztu ez den meriturik.
g) Hizkuntzak (3 puntu, gehienez):
● Ingelesa: 1,5 puntu, gehienez.
● Frantsesa: 1,5 puntu, gehienez.
● Alemana: 1,5 puntu, gehienez.
h) Informatika ezagutzak (2 puntu, gehienez).
3) Euskara.
● 2. HE: 18 puntu.
● 1. HE: 9 puntu.
IV. ERANSKINA
LMAT PEDIATRIAKO FAKULTATIBO ESPEZIALISTA MEDIKOA
I.– Gai-zerrenda orokorra.
Oinarrizko gaitasunak.
1.– Osasunaren Lehen Mailako Arretaren kudeaketa eta antolakuntza. Lehen Mailako Arretako Taldeen funtzionamendua.
2.– Osasunaren ekonomia. Oinarrizko kontzeptuak: efikazia, efizientzia, eraginkortasuna eta ekitatea.
3.– Lehen Mailako Arretako ikerkuntzaren oinarrizko estatistika eta metodologia.
4.– Prebentzioa eta osasuna sustatzea. Prebentzioko jarduera-programa.
5.– Oinarrizko epidemiologia. Maiztasun-neurriak. Arriskua eta asoziazio kausala. Proba diagnostikoen eta screening proben baliozkotasuna. Behaketa epidemiologikoa.
6.– Historia klinikoa eta informazio-sistemak Lehen Mailako Arretan. Kodifikazio diagnostikoko sistemak Lehen Mailako Arretan.
7.– Kalitatearen ebaluazioa eta hobekuntza. Prozesuen araberako kudeaketa.
8.– Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza (EOM). Praktika klinikoko gidak.
9.– Bioetika: pazienteen eta profesional sanitarioen eskubideak eta betebeharrak (informazioa, konfidentzialtasuna, baimen informatua). Arazo etiko legal ohikoenak LMAko pediatrian.
10.– Pazientearen segurtasuna.
Haurren arretarekin lotutako gaitasunak.
1.– Osasuna sustatzea eta gaixotasuna prebenitzea.
1.1.– Amagandiko edoskitzea sustatzea.
1.2.– Elikadura gainbegiratzea eta nutrizio-aholkua.
1.3.– Aho-hortzetako osasuna sustatzea.
1.4.– Tratu ona sustatzea eta tratu txarra prebenitzea.
1.5.– Foto-babesari buruzko aholkua.
1.6.– Jarduera fisikoari eta kirolari buruzko aholkua.
1.7.– Loaren gaineko aholku prebentiboak.
1.8.– Bularreko haurraren bat-bateko heriotzaren sindromea prebenitzea.
1.9.– Istripuak prebenitzea.
1.10.– Tabako-kontsumoa (pasiboa eta aktiboa), alkohol- eta bestelako droga-kontsumoa prebenitu eta detektatzea.
1.11.– Iodo-defizita prebenitzea, eta D bitaminarekin osatzeko indikazioak.
1.12.– Sexu-heziketa, eta nahigabeko haurdunaldia eta sexu-transmisiozko infekzioak prebenitzea nerabezaroan.
2.– Immunizazioak.
2.1.– EAEko txertoen egutegi ofiziala eta bertan sartzen diren txertoen ezaugarri orokorrak: txerto mota, jartzeko modua, txertaketa-bitarteak, kontraindikazioak eta albo-ondorioak.
2.2.– Txertaketa ez-sistematikoak edo egoera berezietan agintzen direnak.
3.– Arazoak goiz detektatzea haurtzaroan.
3.1.– Hazkunde fisikoa eta pubertaroko garapena.
3.2.– Garapen psikomotorra eta afektiboa.
a) Garapen psikomotorra eta afektiboa arlo guztietan (motore lodia eta fina, hizkuntza, soziabilitatea) eta alarma-zeinuak ezagutzea.
b) Espektro autistaren nahasmenduen baheketa.
3.3.– Patologien baheketa.
a) Jaioberrien endokrinopatien, sortzetiko metabolopatien, fibrosi kistikoen eta hemoglobinopatien baheketa.
b) Hipoakusiaren baheketa eta mintzairaren trastornoak.
c) Aldakaren displasia ebolutiboa.
d) Kriptorkidia.
e) Begiko anomaliak, anbliopia, estrabismoa eta errefrakzio-trastornoak.
f) Baheketa bereziko indikazioak dituen arrisku-populazioa: gaixotasun zeliakoa, ferropenia, hiperkolesterolemia, hipertentsio arteriala, tuberkulosia, haurren garun-paralisia.
g) Tratu txar, abusu edo zabarkeriaren arrisku-adierazleak.
4.– Patologia prebalentearen arreta: akutua, kronikoa eta arrisku-faktoreak dituen haurraren arreta.
4.1.– Patologia prebalente akutuak LMAn.
4.1.1.– Arnasbideetakoa: goiko arnas-infekzio akutua, faringitisa, otitisa, sinusitisa, amigdalitisa, laringitisa, trakeitisa, bronkitisa, bronkiolitisa, pneumonia, disnea, eztula, epistaxia.
4.1.2.– Infekziosoa: fokurik gabeko sukarra, meningitisa, gaixotasun exantematiko biriko eta bakterianoak, adenopatiak, mononukleosi-sindromea, tuberkulosia, parasitosia.
4.1.3.– Digestiboa: ikterizia, bularreko haurraren kolikoa, gorakoak, beherakoa, heste-ohituren alterazioa, abdomeneko mina, estomatitisa, errefluxu gastroesofagikoa, gastroenteritis akutua, hepatitisa, errektorragia.
4.1.4.– Dermatologikoa: pixa-oihalen dermatitisa, urtikaria, garatxoak, molluscuma, nebusa, inpetigoa, aknea, koskadurak, prurigoa, dermatomikosia, pedikulosia.
4.1.5.– Muskulu-eskeletikoa: herrena, ibiltzeko nahasmendua, osteokondrosia, artritisa, artralgiak, muskuluetako minak, talalgiak, beheko gorputz-adarren errotazio- eta angelu-alterazioak, oin zapalak, bizkarrezurreko alterazioak.
4.1.6.– Genitourinarioa eta giltzurrunetakoa: gernu-infekzioa, errefluxu besikoureterala, proteinuria, hematuria, fimosia, balanitisa, bulbobaginitisa, dismenorrea.
4.1.7.– Oftalmologikoa: malkobidearen estenosia, anbliopia, begi-zorroztasuna gutxitzea, estrabismoa, konjuntibitisa, betazal-alterazioak.
4.1.8.– Istripuak eta traumatismoak: intoxikazioak, erredurak, zauriak, traumatismo muskulu-eskeletikoak eta garezurreko traumatismoak.
4.1.9.– Kardiobaskularra: murmurioak, sinkopeak, bularreko mina, erritmo-nahasmenduak.
4.1.10.– Odontologikoa: txantxarrak, gingiboestomatitisa, flemoiak, traumatismoak, maloklusioak.
4.1.11.– Hematologikoa: anemia ferropenikoa, purpurak.
4.1.12.– Onkologikoa: tumore-prozesuak egon daitezkeela adierazten duten zeinu eta sintomak. Tumore solido ohikoenak. Leuzemiak. Linfomak.
4.1.13.– Kirurgia behar dezaketen prozesuak (egutegi kirurgikoa).
4.1.14.– Farmakoak haurdunaldian eta edoskitzaroan.
4.1.15.– Bihotz-biriketako bizkortze pediatrikoa.
4.2.– Patologia kronikoak.
4.2.1.– Asma. Errinitis alergikoa.
4.2.2.– Amigdalo-adenoidektomiaren indikazioak. Loaren apnea/hipopnea buxatzailearen sindromea (LAHBS).
4.2.3.– Obesitatea.
4.2.4.– Dermatitis atopikoa.
4.2.5.– Enuresia.
4.2.6.– ADHN.
4.2.7.– Atzerapen psikomotorra. Zefaleak. Konbultsioak sukarrarekin eta sukarrik gabe.
4.2.8.– Taila txikia. Hazkundearen atzerapena. Pubertaro goiztiarra eta atzeratua. Ginekomastia.
4.2.9.– Abdomeneko min errepikaria. Beherako eta idorreria kronikoak. Gaixotasun zeliakoa.
4.2.10.– Elikadurarekiko intolerantzia eta alergia.
4.2.11.– Osasun mentalari lotutako patologiak: depresioa, espektro autistaren nahasmenduak (EAN).
4.2.12.– Beldurrak, fobiak, loaren nahasmenduak.
4.2.13.– Jokabidearen eta ikaskuntzaren alterazioak.
4.2.14.– Elikadura-portaeraren nahasmenduak.
4.2.15.– Trastorno psikosomatikoak.
4.3.– Arrisku sozialeko faktoreak, elbarritasuna eta tratu txarrak jasaten dituzten haurren arreta.
4.3.1.– Arrisku sozialean dauden haurrak: etorkinak, etnietakoak.
4.3.2.– Kudeaketa diagnostiko eta terapeutikoa, haurrari tratu txarra ematen zaiola susmatzean edo ikustean.
4.3.3.– Garai aurreko haurraren jarraipena, eta Down-en sindromea eta bestelako elbarritasunak dituzten haurren jarraipena.
II.– Gai-zerrenda komuna.
1.– Osasun-lanbideen Antolamendurako arau orokorrak. Osasun-lanbideetan aritzea. Profesionalen parte-hartzea.
2.– Osasun Sistema Nazionalaren kohesioko eta kalitateko xedapen orokorrak. Prestazioak. Kalitatea. Parte-hartze soziala.
3.– Osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutuaren arau orokorrak. Eskubideak eta betekizunak. Estatutupeko langile finko izaera eskuratzea eta galtzea. Ordainsariak. Lanaldiak, baimenak, lizentziak. Bateraezintasunak.
4.– Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen xedapen orokorrak. Euskadiko Osasun Sistema: Araudia eta Herritarren eskubideak eta betekizunak. Kontratu-programa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren konfigurazioa. Antolaketa gidaria. Kudeaketa-erregimena.
5.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren definizioa. Helburuak. Antolaketa gidaria: zerrendatzea. Zuzendaritza Nagusia: sormena. Zerbitzu-erakundeak: lege-aitorpena.
6.– Pertsonen eskubideak eta betekizunak Euskadiko osasun sisteman.
7.– Pazientearen autonomiaren gaineko printzipio orokorrak eta eskubideak eta betekizunak informazio eta dokumentazio klinikoko gaietan. Osasun-informazioaren eskubidea. Intimitaterako eskubidea. Pazientearen autonomiaren errespetua. Historia klinikoa. Alta txostena eta bestelako dokumentazio klinikoa.
8.– Aurretiazko borondateak osasun-eremuan.
9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera Pertsonaleko Datuen Babesarena. Xedapen orokorrak. Datuen babesaren printzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.
10.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legearen xedea. Printzipio orokorrak. Jazarpen sexista.
11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020.
13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.
16.– Jardun-eremuak eta euskararen erabilera normalizatzeko neurriak Osakidetzan: 2013-2019 Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko 2. Planaren Irudia eta Komunikazioa eta Kanpo harremanak.
Gai-zerrenda orokorraren bibliografia
1.– Martín Zurro A., Cano Pérez J.F., J Gené Badia. Atención Primaria: Principios organización y métodos en Medicina de Familia (7. edizioa). Argitaletxea: Elsevier España SA 2014. ISBN: 9788490228678.
2.– Prebentzioa haurtzaroan eta nerabezaroan. PrevInFad/PAPPS elkartearen gomendioak:
http://previnfad.aepap.org/
3.– Pediatriako Espainiako Elkarteko Txertoen Batzorde Aholkularia (AEP):
http://vacunasaep.org/
4.– AEPren txerto-eskuliburua online:
http://vacunasaep.org/documentos/manual/manual-de-vacunas
5.– Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Txertaketen Eskuliburua:
https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/manual_vacunaciones/eu_def/adjuntos/00-TXERTAKETEN-ESKULIBURUA-2017.pdf
6.– R. M. Kliegman. Nelson: Tratado de pediatría (20. edizioa). Argitaletxea: Elsevier España SA. ISBN: 9788491130154.
7.– Espainiako Lehen Mailako Arretako Pediatria Elkartearen algoritmoak:
http://algoritmos.aepap.org/
8.– EPDT, Emergentzia Pediatrikoen Diziplinarteko Taldea:
http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-pkpubl05/eu/contenidos/informacion/gidep_epdt/eu_def/index.shtml
9.– Osasun Sistema Nazionaleko Praktika Klinikoko Gidak:
http://portal.guiasalud.es/web/guest/guias-practica-clinica
10.– Pediatriako web orrialde interesgarriak:
10.1.– Espainiako Pediatria Elkartea (AEP):
http://www.aeped.es/
10.2.– Espainiako Lehen Mailako Arretako Pediatria Elkartea (AEPap):
http://www.aepap.org/
10.3.– Respirar-To Breathe:
http://www.respirar.org/
10.4.– GIPI. Informatizatutako Pediatren Talde Independentea (Lehen Mailako Arretako pediatriei zuzendutako web orrialdea):
http://www.elgipi.es/
Gai-zerrenda komunaren bibliografia
1.– 44/2003 Legea, azaroaren 21ekoa, Lanbide Sanitarioen Antolamenduari buruzkoa.
2.– 16/2003 Legea, maiatzaren 28koa, Osasun Sistema Nazionalaren kohesio eta kalitateari buruzkoa.
3.– 55/2003 Legea, abenduaren 16koa, osasun zerbitzuetako estatutupeko langileen Esparru Estatutukoa.
4.– 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena.
5.– 255/1997 Dekretua, azaroaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutu Sozialak ezartzen dituena.
6.– 147/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, Euskadiko osasun-sistemako pertsonen Eskubideei eta Betekizunei buruzko Adierazpena onartzen duena.
7.– 41/2002 Legea, azaroaren 14koa, pazientearen autonomiari eta informazio eta dokumentazio klinikoaren arloko eskubide eta betebeharrei dagokiena.
8.– 7/2002 Legea, abenduaren 12koa, Aurretiazko Borondateena.
9.– 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko: Xedapen orokorrak. Datuen babesaren prìntzipioak. Pertsonen eskubideak. Titulartasun publikoko fitxategiak.
10.– 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako dena.
11.– Osasun Sailaren Ildo Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_departamento/eu_def/adjuntos/stp/ildo-estrategikoak.pdf
12.– Osasun Plana. Euskadirako Osasun Politikak 2013-2020.
Http://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/plan_salud_2013_2020/eu_def/adjuntos/Osasun_plana_2013_2020%20Euskera.pdf
13.– Osakidetzaren Erronka eta Proiektu Estrategikoak 2017-2020.
Http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/buen_gob_planes/eu_def/adjuntos/PE_2017_2020_web_EUS.pdf
14.– Pazientearen Segurtasunaren Estrategia Osakidetzan 2013-2016.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/osk_publicaciones/eu_argital/adjuntos/publikoa/SeguridadPacienteEu.pdf
15.– 2017-2020 Arreta Soziosanitarioko Lehentasun Estrategikoak.
http://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_informes_estudio/eu_pub/adjuntos/Prioridades_estrategicas_17_20_eus.pdf
16.– Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko 2. Plana 2013-2019.
Https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/publicaciones_euskera/eu_osk/adjuntos/euskararenPlanaEu.pdf