33. zk., 2018ko otsailaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA JUSTIZIA SAILA
846
AGINDUA, 2018ko otsailaren 7koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez notarioak izendatzen baitira, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko egindako lehiaketa arrunta ebatziz.
Ikusi da hutsik dauden notariotzak betetzeko instruitutako espedientea. Notariotza horiek 2017ko azaroaren 14ko Ebazpenaz (2017ko azaroaren 27ko BOE) deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren, eta, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan agindutakoarekin bat, eta abenduaren 15eko 24/2016 Dekretuak –Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen– ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Iragarritako notariotzak, zeintzuk Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturik baitaude, betetzeko izendatzea ondoren aipatzen diren notarioak:
Vitoria-Gasteizko notariotzarako, Francisco Javier de las Fuentes Abad jauna (Arturo Sancho Rodríguez jaunak eszedentzia hartu duenez).
Elorrioko notariotzarako, Ana Santamarina Martínez andrea (aurreko lehiaketan emateke geratu baitzen).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko otsailaren 7a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.