32. zk., 2018ko otsailaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
834
EDIKTUA, 774/2017 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 774/2017 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Union Financiera Asturiana, S.A.k eskatuta, Santiago de la Fuente Peireten aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
EPAITZA
Funtsean baiesten dut Nuñez prokuradoreak, Unión Financiera Asturiana, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Santiago de la Fuente Peiret kondenatzen dut auzi-jartzaileari zenbateko hau ordaintzera: 1648,08 euro eta demandatik hona sortutako legezko interesak. Prozedurako kostuak ere demandatuari ezartzen dizkiot.
Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Santiago de la Fuente Peiret demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamazortziko urtarrilaren hemeretzian.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.